- Lehenengo aldian, zure kreditu-muga kontratatu beharko duzu.
- Jarraian, zatikatu nahi duzun ordainketa markatu eta eskaintzen dizkizugun artetik nahi duzun epea aukeratu besterik ez duzu egin beharrik.
- Kontratatutakoan, hautatutako kargaren zenbatekoa zure kontuan abonatuko da eta ordainketa zatikatuta itzuliko diozu zeuk aukeratu duzun epearen barruan.
- Ordainketaren zatikatze bakoitzaren zenbatekoa eskuragarri duzun kreditu-mugatik kenduko da.
- Muga hori berritzen joango da zatiketaren hileko kuotak ordaindu ahala, edo aldez aurretik ezeztatzen badituzu.
Nahi adina ordainketa zatikatu ahal izango dituzu, nahi adina aldiz, baldin eta:
- Zordunketa txartelarekin egindako 50 €-tik gorako erosketak.
- 50 €-tik gorako zergak.
- 50 €-tik gorako ordainketak Bizum bidez.
- Finantza erakundeenak ez diren 300 €-tik gorako ordainagiriak.
- 300 €-tik gorako transferentzia batzuk.
- Ordainketa 90 egun baino lehenago egin bada.
- Ezazu gainditu une horretan eskura duzun kreditu-muga.
Gehienez 5 mugimendu hauta ditzakezu zatikatze-eragiketa bakar batean (zatikatze gehiago egin ditzakezu beste mugimendu batzuekin, behar izanez gero. Komisioa, guztira, behin bakarrik egingo bazenu bezalakoa izango da).
Gainera, edozein unetan ezezta dezakezu, kostu gehigarririk gabe.