Mailegua BBVAk onartzearen mende egongo da.
Kontsultatu hobaria duten etiketatze energetiko motak orri honen amaieran.
BBVAren bezero zarenez, aurrez emandako online maileguari lotutako zeure ITN eta UTB propioak izango dituzu. Baina maileguaren bizialdi osoan 600 €-ko gutxieneko nomina bat edo 300 €-ko gutxieneko pentsio bat edo langabeziagatiko prestazio bat helbideratuta izatea erabakitzen baduzu, zure maileguak %1eko murrizketa izango du hasierako interes-tasaren gainean.
Murrizketa hori, gutxienez, maileguaren lehen 3 kuotetan aplikatuko da. Une horretatik aurrera, baldintzak berrikusiko dira murrizketa mantendu daitekeela egiaztatzeko. Berrikuspen hori bera egingo da 6 hilean behin maileguaren bizialdi osoan.
Ziurrenik interesatuko zaizu zure mailegua sekula ez dela karga batean bihurtuko jakitearen segurtasuna izatea. Horregatik, Ordainketak Babesteko Asegurua eskaintzen dizugu, zure Aurrez emandako Online maileguarekin kontrata dezakezuna.
Aseguru honekin, kontratuan jasotako kausaren bat gertatuko balitz, aseguru-etxea egingo da ordaintzeko faltako litzatekeen zenbatekoaren kargu.
Aseguruaren prezioa maileguaren interes-tasari puntu portzentual bat gehituz kalkulatuko da, eta horren zenbateko zehatza kontratazio prozesuan jakin ahal izango duzu.