BBVAn erregistratzen bazara, gure funtzionaltasunak ezagutu eta konpromisorik gabe hitzordua eskatu ahal izango duzu. Nola?
Ez duzu hitzordurik eskatu behar Contigo Taldearekin hitz egiteko. Zuzenean deitu ahal izango duzu telefonoz aplikazioaren edo bbva.es webgunearen «Kudeatzailea» atalean dagoen telefono-zenbakia erabiliz.
Gainera, Contigo Taldeak ordutegi zabalagoa du: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara (abuztuan, 8:00etatik 15:00etara).
Aurretiko hitzorduaren zerbitzua kudeatzailearekin hitz egiteko une egokia hautatu eta zure kontsulta eta kudeaketak modu pertsonalizatuan eta itxaron beharrik gabe egitean datza.
Hitzordua eska dezakezu aplikazioaren bidez, bbva.es webgunean edo BBVA telefono-lineara deituz. Hautagarri diren aukeren artean eguna eta ordua aukeratu besterik ez duzu egin behar zure kudeaketa planifikatzeko.