BBVA aplikazioa probatu nahi duzu bezero izan gabe?
Zure banku guztiak gehitu ditzakezu, kudeatzaile batekin hitz egiteko hitzordua eskatu, etxe baten balioa kalkulatu eta eguneroko bestelako kudeaketak egin. Bezero izan gabe eta konpromisorik gabe. Eman izena bi urratsetan eta hasi pixkanaka gu ezagutzen.
Ordaindu zure ordainagiriak modu eroso eta errazean, BBVAkoa izan gabe.
BBVArekin ordainketak egitea ez zaizu ezer kostako
Komisioen 0 €
Ez dizugu kobratuko zure ordainagiriak modu digitalean ordaintzeagatik.
Zuk aukeratzen duzu
Appetik (bezeroak bakarrik), webgunetik edo BBVA bulego edo kutxazain batetik egin dezakezu.
Bezero izan gabe
Webgunea aukeratzen baduzu, zure erabiltzailea baino ez duzu behar.
Nola ordaindu ordaingiriak?
Ordutegirik eta ahaleginik gabe, zure eremu pribatutik
Bezeroa bazara, sartu Helbideratu gabeko ordainagirien ordainketa zure eremu pribatutik bbva.es edo aplikazioan.
Bezeroa ez bazara eta BBVAren erabiltzaile-espazioan erregistratu bazara, sartu zure eremu pribatutik bbva.es helbidean. Laster aplikaziotik ere egin ahal izango duzu.
Oraindik ez bazaude erregistratuta erabiltzaile-espazioan eta ez bazara bezeroa, doan eta konpromisorik gabe erregistra zaitezke. Gune honetan, gainera, eguneroko gestioetarako funtzionalitate eta tresna desberdinak aurkituko dituzu.
BBVAren edozein bulego eta kutxazain automatikotan helbideratu gabeko ordainagiriak ere ordain ditzakezu, bezero egin eta erabiltzaile gisa erregistratu beharrik gabe.
Ezagutu zure erabiltzailea bezero izan gabe sortuta egin ditzakezun beste gauza batzuk
Zure banku guztiak leku berean izatea
Beste erakunde batzuetan dituzun kontu, txartel eta produktu guztiak gehi ditzakezu. Horrela, zure dirua hobeto kudeatu eta kontrolatu ahal izango duzu.
Etxe baten prezioa ezagutzea
Zureaz edo maitemindu eta erosi nahi duzun horretaz. Auzo bat aztertu eta alokatzea edo erostea gehiago komeni zaizun ere jakin dezakezu.
Gastuak zuk nahi duzunarekin partekatu
Familiakoekin edo lagunekin planik egin duzu eta kontuak egitea tokatzen da? Aplikazioaren bidez, taldeak sor ditzakezu gastuak haiekin partekatzeko, BBVAren bezero izan edo ez.
Oraindik ez duzu zure erabiltzailea? Sortu minutu 1 baino gutxiagoan