Zer da PSD2?

Europako ordainketa zerbitzuen zuzentarau berria zertan datzan azalduko dizugu.

PSD2 araudia ez da “berria”. PSD2 araudiak PSD1 eguneratu zuen. PSD1 (Ordainketa Zerbitzuen Zuzentaraua) 2007an argitaratu zen, eta Europar Batasunean ordainketa merkatu bakarra sortzea zuen xede. Lehia, berrikuntza eta eraginkortasuna sustatzen lagunduko lukeen alderdi bat. Azken batean, diruaren eta teknologia berrien arteko harremanean aldaketa bat sortu nahi zuen. 

Lehen aurrerapen horren ondoren, 2015ean ordainketa zerbitzuen beste zuzentarau bat onartu zen. Zer aldaketa dakartza aurreko bertsioarekin alderatuta? Kontsumitzaileei eta saltokiei zuzendutako zuzentarau berriak ordainketa merkatu bakarra, integratuagoa eta eraginkorragoa garatzea bultzatzen du, eta bi eragileen zeregina handitzen, ordainketa elektronikoak errazagoak eta, batez ere, seguruagoak izango direla bermatuz, haiek baitira beren diruaren eta datuen xedearen jabe bakarrak. 

Modu berean, eta parte-hartzaile guztientzat Europako merkatu integratuagoa eta elkarreragingarria lortzeko helburuarekin, bezeroen kontuen informazioa TPPei edo enpresa hornitzaileei ematera behartzen ditu finantza erakundeak (baldin eta bezeroek baimena ematen badute). Datuak seguru egongo direla bermatu behar dute beti. 

Aurrerapausoa izan zen, orain arte TPP horiek merkatu horretan sartzeko zeukaten barrera apurtu baitzuen. Hori dela eta, jokoan jokalari berriak sartzea galarazten zuen horma erori da, eta hori oso onuragarria da kontsumitzaileentzat, ordaintzeko zerbitzu eta aukera gehiago baitutu, guztiak arau berberek araututa (dagoeneko ezagunak); zerbitzu eta aukera horiek segurtasun neurri zorroak dituzte zure dirua eta datuak babesteko.

Banner Nagusi Biometria Banner Nagusi Biometria
Unifikatu zure operatiboa BBVA aplikazioan
Egin ezazu behar duzun guztia mugikorretik, erraz eta eroso.

PSD2 araudiaren abantaila nagusiak

PSD2 araudi berriak funtsezko bi puntu ditu: ordainketa moduak sortzea eta seguruagoak egitea. Babesari dagokionez, eta kontsumitzaileek ordainketa elektronikoetan duten konfiantza areagotzeko asmoarekin, autentifikazio minimo berriak ezartzen ditu erabiltzailearentzat, eta harentzat oso garrantzitsua bihurtzen da SCA (edo autentifikazio bikoitza). Hori dela eta, 2-3 faktore aplikatu behar dira, hauetatik aukeran: erabiltzaileak ezagutzen duen zerbait (adibidez, pasahitza), daukan zerbait (adibidez, mugikorra) eta den zerbait (adibidez, hatz marka edo aurpegia). Aurrerantzean, ez da nahikoa izango lehenengoa erabiltzea, orain arte bezala, baizik eta 2 beharko dira (autentifikazio bikoitza edo SCA). Biometria urratzea da zailena, pertsona bakoitzak berea baitu. 

Ordainketari dagokionez, egungo prozesua nahiko konplexua da. Saltokiek bitartekariengana jo behar dute (adibidez, ordainketa elektronikoen hornitzaileengana), eta haiek arduratzen dira txartelaren enpresarekin (Visa edo Mastercard, adibidez), bezeroari ordainketa egiteko. 

PSD2 indarrean jartzearekin batera, ordaintzeko modu eta zerbitzu berriak proposatzen dira, beste partaide batzuk sartzen direlako tartean; partaide horiek bezeroen hobespen guztietara egokitzen dira, baina seguruak izaten jarraitzen dute haientzat ere. Era berean, saltokientzat ere onuragarriak izango dira aldaketa horiek, bezeroei ordainketa metodo gehiago eskain diezazkieketelako.

BBVA eta PSD2 araudia

BBVAn, bat gatoz PSD2 araudi hau inguratzen duen espirituarekin. Lehenik eta behin, lineako ordainketen inguruan berritzeko orduan, lehenengoetakoak izan giren gure plataforma hirugarrenei irekitzen, Open Apis izenekoen bidez funtzionalitate berriak sor zitzaten, bezeroen bizimodua errazteko eta erabaki hobeak hartzen laguntzeko. Hala egiten genuen, duela denbora asko, Agregazio Zerbitzuarekin; zerbitzu horrek banku guztien kontuak eta txartelak leku bakarrean edukitzea ahalbidetzen du eta, horrela, ekonomia kontrolpean edukitzea. 

Bigarrenik, eta PSD2-k bezala, ahalik eta segurtasun handiena eskaini nahi diegu kontsumitzaileei, eta, horretarako, bi mailatan egiten dugu lan: neurri ikusezinekin edo sofistikazio maila altukoekin, hala nola irisaren bidez hautemate biometrikoa edo, horrez gain, mugikorra gure kontuak eta txartelak kontrolatzeko aukera ematen digun kontrol bihurtuta. Azken horrek izuaren botoi bat ere badauka, berehala blokea ditzazun edozer gauza susmagarri hautematen baduzu.

Banner Zentral Biometria Banner Zentral Biometria
Aurkitzen la Banku online de BBVA
Aprobetxatzen guzti las funtzionaltasun zuri eskaintzen eta zuri egiteko aukera emango dute zure operazio eguneroko mugikorretik.

Oraina eta etorkizuna digitalak dira

PSD2 araudiak Europa osoko bankuei, enpresei eta kontsumitzaileei eragingo die. Hala ere, bakoitzak modu ezberdinean biziko du haren erakundeak eraldaketa digitala nola planteatu duen eta hori oinarritzat hartuta bezeroei zer esperientzia eskain diezaiekeen. 

BBVAn beti saiatzen gara aurrera egiten, teknologia eta big data aprobetxatuz, gure bezeroen onurarako. Horri esker, gure bezeroei esperientzia ona eskain diezaiekegu, eta PSD2 berrira egokitzen lagundu.

ERREPIDE Biometria ERREPIDE Biometria