Euskadiko errentaren gaineko zerga

Jarraian, 2016. urteari dagozkion errentaren gaineko zergen aitorpenerako produktu finantzarioetan aplikatu beharreko araudia jakinarazten dizuegu.

(80 KB) - 2016ko errentari buruzko informazio gehiago

Ordaintutako interesak kapital higigarriaren etekin garbiak dira. Aurrezkiaren oinarri zergagarrian integratuko dira, eta eskala honetako tasen arabera ordainduko dituzte zergak: Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa: % 20, 2.500 eurora arte; % 21, 2.500,01 eurotik 10.000 eurora artean; % 22, 10.000,01 eurotik 15.000 eurora artean; % 23, 15.000,01 eurotik 30.000 eurora artean; eta % 25, 30.000,01 eurotik aurrera. 

Dagoeneko ez zaizkie % 40ko eta % 50eko murrizketak aplikatzen 2 eta 5 urtean baino gehiagoan sortutako interesei, hurrenez hurren. Ez da bestelako konpentsaziorik aurreikusi, nahiz eta gordailuak 2006ko abenduaren 31 baino lehen kontratatu badira.

Gainera, orain, BBVAren kutxazainetan onar dezakezu errentaren zirriborroa; nola onartu jakiteko, irakurri gure bloga.

Balore eragiketei buruzko informazioa

Dibidenduak eta interesak

Zenbateko osoa aurrezkiaren oinarri zergagarrian integratuko da, eta eskala honetako tasen arabera ordainduko ditu zergak: 

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa: % 20, 2.500 eurora arte; % 21, 2.500,01 eurotik 10.000 eurora artean; % 22, 10.000,01 eurotik 15.000 eurora artean; % 23, 15.000,01 eurotik 30.000 eurora artean; eta % 25, 30.000,01 eurotik aurrera. 

Dibidenduen kasuan, kontuan hartu behar da lehenengo 1.500 euroek ez dutela zergarik ordaintzen. Hala ere, salbuespen hori ez zaie aplikatzen dibidendua kobratu aurreko 2 hilabeteen barruan erositako akzioei dagokien dibidenduei, hurrengo 2 hilabeteetan akzioak modu homogeneoan besterentzen badira. Epe horiek urtebetekoak izango dira kotizatzen ez duten akzioen kasuan. Inbertsio kolektiboko erakundeek banatutako dibidenduen salbuespena ere ez da aplikatzen. 

Etekinaren gastu kengarria: Ez dago gastu kengarririk. 

Atzerrian ordaindutako zerga: Jatorri herrialdean errenta aitorpena izan duten atzerriko baloreen etekinen kasuan, baldin eta herrialde horretan itzultzeko eskubiderik ez badago, zerga hau PFEZaren kuotatik ken daiteke, batez besteko zerga tasa efektiboa atzerrian zergapetutako oinarri likidagarriaren zatiari aplikatzearen emaitzaren mugarekin.

Altxorraren letren etekinak

Aurrezkiaren oinarri zergagarrian integratu beharreko etekina etekin osoaren zenbatekoa izango da; hori kalkulatzeko, etekinari (letren besterentze balioaren eta eskuratze balioaren arteko aldeari) eskuratze eta besterentze gastu osagarriak kendu behar zaizkio.

Finantza aktiboak besterentzeagatiko etekina

Aurrezkiaren oinarri zergagarrian integratu beharreko etekina etekin osoaren zenbatekoa izango da; hori kalkulatzeko, etekinari (aktiboaren besterentze balioaren eta eskuratze balioaren arteko aldeari) eskuratze eta besterentze gastu osagarriak kendu behar zaizkio. Etekin garbia zehazteko, balore negoziagarrien administrazioko eta gordailuzko gastuak soilik kenduko zaizkie etekin osoei, baina ez dira halakotzat joko zorroaren kudeaketa diskreziozko eta banakakoari dagozkionak. Dagoeneko ez zaizkie % 40ko eta % 50eko murrizketak aplikatzen 2 eta 5 urtean baino gehiagoan sortutako etekinei, hurrenez hurren.

Akzioen transferentzia

Gogoan izan ekitaldian zehar akzioren bat besterendu baduzu, PFEZaren ondorioetarako, ondare irabaziak edo galerak sor ditzakezuela. 

Kalkulatzeko, araudi fiskalak hainbat irizpide ezartzen ditu Burtsako kotizazioan dauden edo ez diren akzioen arabera. Kotizatutako akzioen kasuan aplikatzen dira irizpide horiek. 

Horrela, kotizatutako akzioak besterentzean, besterentzen diren egunean duten kotizazioaren (edo, handiagoa bada, adostutako prezioaren) eta haien eskuratze balio eguneratuaren arteko aldea kontuan hartuta zenbatuko da ondare irabazia edo galera, dagozkion koefizienteak aplikatuta. Eskuratze balioa zehazteko, 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen besterendutako harpidetza eskubideen zenbatekoa kenduko da, salbu eta zenbateko hori eratorritako akzioen eskuratze balioa baino handiagoa izan bada; kasu horretan aldea jada ondare irabazia izan zen harpidetza eskubideak saldu ziren ekitaldian. 

2012ko urtarriletik aurrera, nahiz eta kotizatutako enpresa bateko akzioduna izan, hark kapital gehikuntza egin badu, harpidetza eskubideak salduz gero, salmenta horren zenbatekoa ondare irabazi gisa hartuko da besteretzen diren zerga aldian. 

Akzio homogeneoak daudenean eta denak besterentzen ez direnean, helburu fiskaletarako lehenik eta behin eskuratutakoak hartzen dira transmititutakotzat (FIFO sistema). 1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako akzioen kasuan, % 25eko murrizketa dago (% 14,28koa IICren kasuan) urteko, bi baino gehiago egonez gero; erosi zenetik 1996ko abenduaren 31ra arte dagoen urte kopurua (gora biribildua) hartuko da egonaldi gisa. Lortutako ondare irabazi guztiei aplikatuko zaie murrizketa hori, baldin eta akzioaren transmisio balioa 2006ko azken hiruhilekoko batez besteko kotizazioa baino txikiagoa bada. Akzioaren transmisio balioa 2006ko azken hiruhilekoko batez besteko kotizazioa baino handiagoa edo haren berdina bada, aipatutako murrizketa eskuratze kostuaren eta aipatutako likidazio balioaren arteko irabaziaren zatiari soilik aplikatuko zaio. Gainerako irabaziak (hau da, batez besteko kotizazioaren eta besterentze balioaren artekoak) ez du inolako murrizketarik izango. 

Gogoan izan, besterendutako akzioen antzinatasuna edozein dela ere, ondare irabazia edo galera aurrezkiaren oinarri zergagarrian integratzen da, eta tasa hauen arabera ordaintzen ditu zergak: 

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa: % 20, 2.500 eurora arte; % 21, 2.500,01 eurotik 10.000 eurora artean; % 22, 10.000,01 eurotik 15.000 eurora artean; % 23, 15.000,01 eurotik 30.000 eurora artean; eta % 25, 30.000,01 eurotik aurrera.

Partaidetzak itzuliz gero, ondare irabazi edo kalte bat sortuko da, haien besterentze balioaren eta eskuratze balio eguneratuaren arteko aldeagatik, dagozkion koefizienteak aplikatuta. 

Kontuan izan helburu fiskaletarako lehenik eta behin eskuratutakoak hartzen direla transmititutakotzat (FIFO sistema). 

1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako partaidetzen kasuan, % 14,28ko murrizketa dago urteko, bi baino gehiago egonez gero; erosi zenetik 1996ko abenduaren 31ra arte dagoen urte kopurua (gora biribildua) hartuko da egonaldi gisa. Lortutako ondare irabazi guztiei aplikatuko zaie murrizketa hori, baldin eta partaidetzaren transmisio balioa 2006ko abenduaren 31ko likidazio balioa baino txikiagoa bada. Partaidetzaren transmisio balioa 2006ko abenduaren 31ko likidazio balioa baino handiagoa edo berdina bada, aipatutako murrizketa eskuratze kostuaren eta aipatutako likidazio balioaren arteko irabaziaren zatiari soilik aplikatuko zaio. Gainerako irabaziak (hau da, likidazio balioaren eta besterentze balioaren artekoak) ez du inolako murrizketarik izango. 

Gogoan izan, besterendutako partaidetzen antzinatasuna edozein dela ere, ondare irabazia edo galera aurrezkiaren oinarri zergagarrian integratzen da, eta tasa hauen arabera ordaintzen ditu zergak: 

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa: % 20, 2.500 eurora arte; % 21, 2.500,01 eurotik 10.000 eurora artean; % 22, 10.000,01 eurotik 15.000 eurora artean; % 23, 15.000,01 eurotik 30.000 eurora artean; eta % 25, 30.000,01 eurotik aurrera.

Kapital moduko prestazioek kapital higigarriaren etekina sortzen dute, eta jasotako kapitalaren eta ordaindutako primen arteko aldearen arabera emango da (bereziki, primaz prima kalkulatzen da, ordaindutako primaren eta hari dagokion kapitalaren arteko aldearen arabera). 

1994ko abenduaren 31 baino lehen ordaindutako primen kasuan, antzinatasun urte bakokitzeko (eta 1996ko abenduaren 31n bi baino gehiago bazen) % 14,28 aplikatzeagatik irabazitako murrizketa 2006ko abenduaren 31ra arte proportzionalki sortutako etekinari aplikatuko zaio. 

Lortutako etekinak aurrezkiaren oinarri zergagarrian integratuko dira, eta eskala honetako tasen arabera ordainduko dituzte zergak: Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa: % 20, 2.500 eurora arte; % 21, 2.500,01 eurotik 10.000 eurora artean; % 22, 10.000,01 eurotik 15.000 eurora artean; % 23, 15.000,01 eurotik 30.000 eurora artean; eta % 25, 30.000,01 eurotik aurrera. 

Dagoeneko ez zaizkie % 40ko eta % 75eko murrizketak aplikatzen 2 edo 5 urtean baino gehiagoan sortutako etekinei, hurrenez hurren. Hala ere, zerga konpentsazioko mekanismo bat ematen da 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen kontratatutako aseguruetan; zerga kuotan kenkari bat egitean datza, aurrezkiaren zerga tasak etekinaren zenbateko osoari aplikatzearen zenbatekoaren eta kenkaria aplikatu ondoren etekinak oinarri likidagarri orokorrean integratu izanaren ondorioko kuota osoaren zenbateko teorikoaren arteko alde positiboa kontuan hartuta. Aipatutako kalte-ordaina posible izan dadin, informazio osagarria bidaliko dizugu ondorio horiei dagokien murrizketa kalkulatzeko. 

Oharra: Gipuzkoan eta Araban, 2016ko urtarrilaren 1az geroztik, 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen kontratatutako zerga konpentsazioa kentzen da banakako bizitza edo ezgaitasun kontratuetan. Bestalde, asegurua berehalako biziarteko errentena bada, kapital higigarriko etekin gisa aintzat hartuko da, eta aurrezkiaren oinarri zergagarrian integratuta egongo da urteroko bakoitzari funtzio hauek aplikatzearen emaitza, asegurua kontratatzean aseguratuak zer adin duen:

Asegurudunaren adina %
Asegurudunaren adina
40 urtetik behera
%
% 40
Asegurudunaren adina
40 eta 49 urte artekoak
%
% 35
Asegurudunaren adina
50 eta 59 urte artean
%
% 28
Asegurudunaren adina
60 eta 65 urte artean
%
% 24
Asegurudunaren adina
66 eta 69 urte artean
%
% 20
Asegurudunaren adina
70 urtetik gora
%
% 8
Emandako informazioan, dagoeneko ematen da hautemandako urterokoari portzentajeak aplikatzearen ondoriozko kapital higigarriaren etekina.

Ekarpenak

Zerga oinarri orokorretik kengarriak dira, eta muga hauek izango ditu partaide bakoitzak: Hiru foru aldundiek bat egin dute, eta muga berdinak ezarri: 

  1. urtean 5.000 €. 
  2. Enpresa ekarpenetarako (enplegu planak) 8.000 euro.

Bi ekarpenen baterako muga (a + b) 12.000 eurokoa izango da. 

Zerga aldian partaideak eta sustatzaileak egiten badituzte ekarpenak, lehenik sustatzaileak egindako ekarpenengatik aplikatuko da murrizketa, eta, gero, partaideak egindako ekarpenengatik. 

EAEko bizilagunek 8.000 euroko muga finantzarioa baino ezin dute sartu banakako pentsio planetan. Ekarpenak egiten jarraituz gero, BGAE batera egin beharko dituzte.

Gogoan izan zure ezkontideak oinarri zergagarri orokorrean integratu beharreko errentak lortzen ez baditu edo 8.000 € baino gutxiagoko errentak lortzen baditu, zure ezkontidearen planari edo BGAEri ekarpenak ken diezazkiokezula (urtean gehienez 2.400 €). 

Aurreko mugak gainditzeagatik edo zerga oinarri orokorra nahikoa ez izateagatik murriztu ezin izan diren ekarpenak hurrengo bost ekitaldietara pasatu ahal izango dira, muga horiek errespetatuz, nahiz eta aukera hori erretiroa hartu aurreko ekitaldira mugatuko den. Une horretatik aurrera ezin da zerga oinarria murriztu.

Prestazioak

Jasotako prestazioak lan pertsonalaren etekin gisa hartzen dira ondorio guztietarako (atxikipenak, lanaren etekinaren hobariak), eta horrela txertatzen dira zerga oinarri orokorrean. 

Hala ere, kapita moduan jasotzen badira eta lehenengo ekarpena egin zenetik 2 urte baino gehiago igaro badira edo baliaezintasuneko prestazio bat bada, gehienez % 60 edo 300.000 euro integratuko da zerga oinarri orokorrean (hau da, % 40ko murrizketa aplikatuta). 2 urteko epe hori ez da aplikatuko desgaitasun edo mendekotasun prestazioan. 

Gainera, aurreko prestazioa eman zenetik bost urte igaro ondoren jasotako kapital prestazioak (2012ko urtarrilaren 1a baino lehen), % 40ko murrizketa ere izango dute, ordaindutako ekarpenek nolabaiteko erregulartasuna eta aldizkotasuna mantentzen badute. 

Gogoratu ezgaitasunak dituzten pertsonen alde eratutako pentsio planen eta BGAEen ekarpen eta prestazioen kasuan espezialitateak daudela.

Koefizienteak

Hona hemen 2015ean egindako transmisioei aplikagarri zaizkien eskuratze balioa eguneratzeko koefizienteak:
Eskuratze ekitaldia Koefizientea
Eskuratze ekitaldia
1994 eta lehenago
Koefizientea
1,571
Eskuratze ekitaldia
1995
Koefizientea
1,668
Eskuratze ekitaldia
1996
Koefizientea
1,606
Eskuratze ekitaldia
1997
Koefizientea
1,571
Eskuratze ekitaldia
1998
Koefizientea
1,536
Eskuratze ekitaldia
1999
Koefizientea
1,494
Eskuratze ekitaldia
2000
Koefizientea
1,443
Eskuratze ekitaldia
2001
Koefizientea
1,390
Eskuratze ekitaldia
2002
Koefizientea
1,340
Eskuratze ekitaldia
2003
Koefizientea
1,304
Eskuratze ekitaldia
2004
Koefizientea
1,265
Eskuratze ekitaldia
2005
Koefizientea
1,225
Eskuratze ekitaldia
2006
Koefizientea
1,185
Eskuratze ekitaldia
2007
Koefizientea
1,152
Eskuratze ekitaldia
2008
Koefizientea
1,106
Eskuratze ekitaldia
2009
Koefizientea
1,103
Eskuratze ekitaldia
2010
Koefizientea
1,085
Eskuratze ekitaldia
2011
Koefizientea
1,052
Eskuratze ekitaldia
2012
Koefizientea
1,029
Eskuratze ekitaldia
2013
Koefizientea
1,013
Eskuratze ekitaldia
2014
Koefizientea
1,010
Eskuratze ekitaldia
2015
Koefizientea
1,000