Nola berrerabili transferentzia bat?

Jakin nola aurrez dezakezun denbora aurretik egindako transferentziak erabilita
Lehenago erabili duzun hartzaile edo kontu batera transferentzia bat egin nahi baduzu, eragiketa berrerabil dezakezu eta horrela saihestu egin dezakezu transferentzia jaulkitzeko beharrezko datuak berriz sartzea.

1. Sartu bbva.es webguneko Eremu pribatuan.

2. Sartu zure sarbide gakoak.

3. Aukeratu kontua transferentzia bidaltzeko.

4. Sakatu "Zer nahi dut?" eta hautatu "Egin transferentziak/intsuldaketak".

5. Behealdean, "Hautatu egin dituzun transferentziak" aukeraren ondoan, hautatu "Berrerabili transferentziak".

6. "Egindako transferentzien historia" koadroan, aukeratu erabili nahi duzun transferentzia. Nahi dituzun datu guztiak editatu ahal izango dituzu, zenbatekoa barne.

7. Erabili nahi duzun transferentzia aukeratu ondoren, datu guztiak eta derrigorrezko pausoak berretsi behar dituzu hori egiteko:

Nahitaezko datuak

  • IBAN zenbakia eta banku kontuarena
  • Hartzailearen izen-abizenak
  • Zenbatekoa
  • Eragiketa mota (zehatza edo aldizkakoa)
  • Kontzeptua
  • Eragiketa SMS bidez sinatzea
  • Hartzaileari abisua bidaltzea (SMS edo posta elektroniko bidez)

1. Sartu BBVA aplikazioko Eremu pribatuan.

2. Sartu zure sarbide gakoak.

3. Eskuinaldeko menuan, hautatu "Egin eragiketa bat" eta, gero, "Egin transferentziak".

4. Hautatu "Berrerabili transferentzia" aukera eta aukeratu berrerabili nahi duzun transferentzia. Nahi dituzun datu guztiak editatu ahal izango dituzu, zenbatekoa barne.

5. Egin klik Berretsi aukeran.