Zer gertatzen da Bizumen erregistratuta ez dagoen kontaktu bati dirua bidaltzen badiot?

Ezagutu zer gertatuko den diru-bidalketa bat egiten badiozu zerbitzu horretan erregistratuta ez dagoen kontaktu bati.

Ez kezkatu Bizumen erregistratuta ez dagoen kontaktu bati dirua bidaltzen badiozu. Hartzaileak SMS bat jasoko du eta bertan jakinaraziko zaio diru-kopuru jakin bat bidali diozula Bizumen alta egiteko gonbidapenarekin batera. 

Bi eguneko epean zure hartzaileak ez badu Bizumeko alta egin, ezeztatu egingo da eragiketa eta dirua ez da kontutik aterako hartzailea Bizumen erregistratu arte. 

Bidalketa beharrean eskaera bat egiten baduzu, berdina gertatuko da: gonbidapen SMSa iritsiko zaio hartzaileari, eta bi eguneko epean erregistratzen bada, eskaera iritsiko zaio eta 7 egun gehiago izango ditu hori onartzeko edo ukatzeko iraungi aurretik.