Nola egin alta Bizumen

Hona hemen bbva.es webgunearen bidez edo BBVA aplikazioaren bidez Bizum-en alta emateko egin behar dituzun urratsak.

Zer da Bizum?

Berehalako ordainketa zerbitzu bat da (dirua bidali eta jasotzeko), erraza eta segurua, dirua transferitzea ahalbidetzen dizuna zure kontutik beste pertsona bati horren kontu-zenbakia ezagutu beharrik gabe. Haren telefono mugikorreko zenbakia sartuz soilik bere kontu korrontean jaso ahal izango du dirua unean eta doan. Zerbitzua integratuta dago zure bankuaren aplikazioan.  Testu-mezu bat bidaltzea bezain erraza da. Dirua bidaliko diozun pertsonaren telefono-zenbakia sartu behar duzu eta kito.

Nola egin alta Bizumen?

  1. Sartu zure Eremu pribatura bbva.es-en
  2. Idatzi sarbide gakoak
  3. Joan "Kokapen orokorra" atalera eta aukeratu > Bizum
  4. Sakatu onartu
  5. Kode bat jasoko duzu mugikorrean
  6. Garrantzitsua da zure mugikor-zenbakia baliozkotua izatea (ez badakizu nola baliozkotu, hemen erakusten dizugu nola egin). 
  7. Sartu kodea eta klik egin "Amaitu" botoian
  1. Sartu zure Eremu pribatura BBVAko aplikazioan
  2. Idatzi sarbide gakoak
  3. Menu zabalgarrian egin klik "Egin eragiketa" atalean eta hautatu > Bizum
  4. Hurrengo orrialdean, zure Bizuma lotu nahi duzun kontua aukeratu behar duzu
  5. Klikatu “Hasi”
  6. Berrikusi zure datuak zuzen daudela eta sakatu "Onartu eta jarraitu"
  7. Kode bat jasoko duzu zure mugikorrean; idatzi eta sakatu "Onartu"
Dagoeneko alta eginda baduzu Bizumen beste banku batekin, hemen azaltzen dizugu nola lotu zure Bizum kontua BBVAri.