Nola baliozkotzen da helbide elektronikoa BBVAn?

Ezagutu zeintzuk diren zure helbide elektronikoa balioztatzeko jarraitu beharreko pausoak.

Helbide elektronikoa baliozkotzeko urratsak azaltzen dizkizugu orain:

1. Sartu zure Eremu pribatura bbva.es-en

2. Idatzi sarbide gakoak

3. Sartu hemen: “Nire profila” (goialdean, eskuinean, “Irten” botoiaren ondoan)

4. Hautatu “Datu pertsonalak”

5. Joan behera eta aurkitu: “Helbide elektronikoa”>Aukerak

  • Jakinarazitako helbide elektronikoa: Sakatu “Baliozkotu”.
  • Jakinarazi gabeko helbide elektronikoa: Osatu informazioa. Bi aldiz adierazi behar da gorde eta baliozkotu nahi den helbide elektronikoa.

6. Mezu elektroniko bat jasoko duzu adierazitako helbide elektronikoan

7. Sakatu bidalitako esteka edo kopiatu eta itsatsi arakatzailean (Chrome, Firefox, Explorer, Opera…). Gogoan izan 48 ordu dituzula egiteko. Epea igarota ez baduzu sakatu bidalitako esteka, prozesua berriz hasi beharko duzu.

1. Sartu zure Eremu pribatuan edo BBVA aplikazioan 

2. Idatzi sarbide gakoak 

3. Sartu alboko menuan (goran, eskuinean) 

4. Hautatu “Profila eta ezarpenak” (izen-abizenen azpian) 

5. Egiaztatu “Helbide elektronikoa”> Aukerak 

  • Jakinarazitako helbide elektronikoa: Mezu bat ikusiko duzu: “Baliozkotu beharreko helbide elektronikoa. Sakatu “Baliozkotu”. 
  • Jakinarazi gabeko helbide elektronikoa: Osatu informazioa. Bi aldiz adierazi behar da gorde eta baliozkotu nahi den helbide elektronikoa. 

6. Mezu elektroniko bat jasoko duzu adierazitako helbide elektronikoan 

7. Sakatu bidalitako esteka edo kopiatu eta itsatsi arakatzailean (Chrome, Firefox, Explorer, Opera…). Gogoan izan 48 ordu dituzula egiteko. Epea igarota ez baduzu sakatu bidalitako esteka, prozesua berriz hasi beharko duzu.

Zertarako baliozkotu behar da helbide elektronikoa?

Helbide elektronikoa baliozkotuta, BBVAren nahi beste komunikazio jaso ditzakezu helbide elektronikoan, egindako eragiketekin erlazionatutakoak eta frogagiria jaso dituzunak barne.

Helbide elektronikoa baliozkotzea segurtasuneko baldintza bat da helbide elektronikoaren egiatasuna eta helbide elektronikoaren jabea zeu zarela egiaztatzeko.