Nola irekitzen da bi titularrentzako kontu bat?

Kontatuko dizugu zer egin behar duzun online kontua irekitzean bi titular barne hartu ahal izateko.
Bi titularrentzako kontu bat ireki nahi baduzue, prozesua egin dezakezue bbva.es webgunean, BBVA aplikazioan edo edozein bulegotan. Komeni da bi titularrak presente egotea kontua irekitzerakoan.

Jarraian erakutsiko dizugu nola egin:

Jarraitu hemen zehazten diren pausoak. 

* Gogoan izan adierazi egin behar dela biak titularrak izango zaretela. 

Garrantzitsua: altan emateko prozesuan, zuen nortasuna identifikatzeko bi metodo hauetako bat aukeratu beharko duzue:

Iberpay: Beste banku batean duzuen kontu-zenbakia erabilita.

Kontu-zenbaki berdina erabil dezakezue bi titularrak identifikatzeko, emandako kontua ere partekatzen baduzue. Behin dokumentazio guztia emanda, 10-12 eguneko epe batean zuen kontua funtzionamenduan dagoela jakinarazten duen mezu elektronikoa jasoko duzue, diru-sartzeak egiteko eta gastuak egiteko. Era berean, zuen ikuspegi orokorrera sar zaitezkete txartel bakoitzaren jaulkipen egoera egiaztatzeko.

Mezularia: Aurrez aurreko identifikazioa.

“Mezularia” aukera hautatu baduzue, prozesua amaitzean, telefono-zenbaki bat agertuko da pantailan BBVArekin lan egiten duen mezularitza enpresarekin harremanetan jar zaitezten*. Banakako edo binakako hitzordua jar dezakezue, adierazitako helbidean. Mezulariak dokumentazioa jasoko du eta emandako datuak parekatuko ditu. Behin prozesua eginda, titular bakoitzari kontua funtzionamenduan dagoela jakinaraziko zaio posta elektroniko eta SMS bidez. Horrez gain, zuen ikuspegi orokorrerako sarbidea ere izango duzue.

*Edozein arrazoi dela eta mezularitza enpresarekin ezin izan baduzue harremanetan jarri hitzordua jartzeko, enpresa zuekin jarriko da harremanetan telefono mugikorrera deituta. Honela, dokumentazioa jasotzeko data eta ordua jarriko dute.

Jarraitu hemen zehazten diren pausoak. 

Gogoan izan adierazi egin behar dela biak titularrak izango zaretela.

Prozesurako gomendioak:

  1. Bi titularrak adin nagusikoak izatea (18 urtetik aurrera).
  2. NAN edo AIZ (atzerritarren identifikazio zenbakia) izatea. Bion nortasun agirien argazkiak ordenagailuan prest izatea gomendatzen dizuegu.
  3. Eskura eduki bi titularren mugikorrak; horrela, BBVAk inprimakian adierazi dituzuen telefono zenbakietara bidaliko zaizuen SMSaren bidez kontratuak sinatu ahal izango dituzue.

Zer gertatzen da bietako bakarra bada BBVAko bezeroa?

Bezeroa bazara, eta kontura titularrak gehitu nahi badituzu edo kontu berri bat sortu bi titularrekin, sakatu hemen.