Deskargatu eta hasi BBVA aplikazioa erabiltzen

Aplikazioa nola deskargatu, operatibo erabilienak eta funtzionaltasun guztiak azaltzen dizkizugu.

honako hau BBVA aplikazioa Munduko banku-aplikazio onena da Forrester aholkularitzaren arabera. 

Deskargatu doan eta hasi gozatzen bankuko kudeaketa guztiak mugikorraren bidez egiteaz: 

  • Mugikorrarekin ordaindu, diru-zorroa edo txartelak gainean izan gabe. 
  • Piztu eta itzali txartelak ez aurkitzean. 
  • Sinatu bankuko dokumentuak klik soil batean.
  • Kontratatu BBVA kudeatzaile bat edozein unetan. 
  • Ordainagiriak helbideratzea.

Sistema eragile bateragarriak

BBVA aplikazioa eskuragarri dago Android eta iOS sistemetan.

  • Androiden Play Store: Erabiltzeko, gomendagarria da Android 5.2.0 sistema eragilea edo berriagoa izatea. Berriki gehitutako lasterbide batzuk Android 7.1 sistema eragilea edo berriagoa behar dute. 
  • iOSen App Store: iPhone edo iPadean ondo funtzionatzeko, gomendagarria da iOS 9.0 sistema eragilea edo berriagoa izatea.

BBVA appa Blackberry, Windows Phone eta Windows 8 sistemetan ere eskuragarri dago.

BBVA appera sartzeko beharrezko datuak

Behin Play Store edo App Store dendetan “Instalatu” sakatuta, ireki aplikazioa eta idatzi erabiltzailea eta sarbide-gakoa. Sakatu “Hasi saioa” botoi zuria BBVA aplikazioa erabiltzen hasteko.

  • Erabiltzailea: zure NANa izango da, hizkia letra larrian izanda, espazio eta gidoirik gabe. Esate baterako, 52367863D [zure IFZa, AIZa, txartela edo pasaportea izan daiteke].
  • Pasahitza: 6 karaktere izango ditu gehienez, hizkiak eta zenbakiak erabilita, eta espazio eta sinbolorik gabe ($,%, &,/…).

Gainera, gogoan izan:

  • Edozein unetan pasahitza ahazten baduzu, erraz berreskura dezakezu esteka honetan.
  • Horrez gain, zure hatz-marka digitalaren bidez sar zaitezke zure smartphoneak irakurlea badu.