Bankuz aldatu gabe kreditu-txartel bat nola lortu

Erakundez aldatu gabe txartel-kreditu bat kontratatzeko dauden aukerak azaltzen dizkizugu.
Kreditu-txartel bat erakundeek euren bezeroei eskaintzen dieten zerbitzurik erabilgarrienetarikoa da. Behar izanez gero berehalako dirua eskuragarri izateak erabiltzaile askok balioesten duten lasaitasuna eskaintzen du; era berean, gaur egun txartel mota honekin ordainketa exijitzen duten hainbat zerbitzu edo enpresa daude, adibidez, ibilgailuen alokairua.
Banner superior Después txartela Banner superior Después txartela
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.

Hala ere, eman daiteke erabiltzaileari bere banketxeak eskaintzen dizkion kreditu-txartelen inguruan interesa ez izatea eta beste era bateko irteerak bilatzea zerbitzu gehigarriei edo deskontuei onura ateratzeko.

Kreditu-txartel bat kontratatzen baduzu bankuz aldatu gabe, kanpo-helbideratze gisa ezagutzen dena gertatzen da; hau da, edozein erakunderen kontu batean helbideratu daitezke hileko ordainketak. Horregatik ez duzu beste banku batean beste kontu bat ireki beharrik harekin eragiketak egiteko. BBVAren Repsol txartela horren adibide ezin hobea da.

Beste erakunde baten kreditu-txartel bat kontratatzea

Gaur egun kreditu-txartel baten kontratazioa egin daiteke bankuz aldatu gabe Interneten bidez, kontratatuko dugun banketxera lekualdatzeko beharrik gabe, edo bulego batean era presentzialean ere egin daiteke.

Bezeroak bere banketxeak bere eskaera ikertzeko datu personalak eta finantzarioak azaldu behar dituen minutu gutxiko prozesu sinplea da. Ikerketa honek egun batzuk iraungo ditu. Dena ondo badoa, egun gutxi batzutan gure etxebizitzan kreditu-txartel bat jasoko dugu eta erabiltzen hasi dezakegu.

Ohikoena gurea ez den beste banku batean kreditu-txartela lortzeko gure bankuak jarriko ligukeen antzerako baldintzak eskatzea da. Nagusiena frogatu behar den diru-sarreren bolumena da eta eskatutako kreditu-txartelaren araberakoa izango da.

Banner Central Después txartela Banner Central Después txartela
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.

Beste erakunde batean kreditu-txartela izatearen abantaila

Bankuek eskaintzen duten kreditu-txartel sorta handia dago kontu korronte bat irekitzeko beharrik gabe, nagusiki hileroko gastuak ordaintzerakoan hauek bezeroak aukeratutako kontura kargatzen direlako. Erraztasun hau txartel mota honek eskaintzen dituen abantailei eta erakargarriagoak egiteko saiatzen diren bankuei gehitzen zaie. 

Adibidez, txartel hauetariko askok oso lehiakorrak diren alta eta berriztatze kuotak eskaintzen dituzte (kasu batzuetan guztiz doakoak izatera heltzen direnak). Honeri kreditua eskaintzea baino askoz harago doazen zerbitzu batzuk gehitzen zaizkio:

  • Erosketen, bidaien, istripuen babes aseguruak...
  • Denda desberdinetan deskontuak eta kupoiak.
  • Malgututako ordainketak. 

Azkenik, gurea ez den banku batean kreditu-txartel bat eskuratzeak askatasun gehigarri bat eskaintzen du, noiznahi bankuz aldatu nahi badugu ez dugulako gure txartela galduko.

CTA Después txartela CTA Después txartela
Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartelak - Tresnak Txartelak - Tresnak

Txartelen tresnak

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.