Zein datu agertzen dira banku-txartel batean?

Kreditu edo zordunketa txartelean agertzen diren datuak ez dira ausazkoak. Elementu bakoitzaren esanahia azalduko dizugu

Banku txartelak, bai kreditu edo eta zordunketakoak izan, oso erabilgarriak dira egunez eguneko operazioetan, baina, noizbait galdetu al zara zer esanahi duten txartelek dituzten datu horiek?

1989. urtetik aurrera, txartelen zenbaketak ISO/IEC 7812 araua jarraitzen du. Araua pauta sorta batez osatua dago, eta banku txartel batean agertzen diren zenbaki guztien kokapena eta esanahia zehazten du. 

Banner superior Después txartela Banner superior Después txartela
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.

Banku txartelaren aurrealdean agertzen diren datuak

Banku txartelaren aurrealdeak edo aurpegiak esklusibotasuna eskaintzen dion hainbat datu ditu. Nahiz eta garrantzitsuena txartelaren zenbakia edo PAN zenbakia izan, bere informazio karga dela eta, bestelako datu oso garrantzitsuak ere badaude. Hauek dira:

  • Txartela igorri duen erakundearen izena.
  • Txartelaren txipa. Horrek erosketen segurtasuna eta azkartasuna handitzen du. Txipa ezkerreko aldean dago.
  • Kontu-zenbaki pertsonala (PAN) edo txartela zenbakia. Erdiko zatian dago eta 16 digitu dauzka.
  • Txartelaren iraungitze data. Data honek hilabete eta urte bat ditu, eta ohikoa da Internet bidez erosketak egitean eskatzea. Txartelaren zenbakiaren azpian dago.
  • Txartelaren titularraren izena. Elementu pertsonal eta besterenezinak izatean, titularraren izena behar dute.
  • Nazioarteko marka. Ohikoenak VISA eta MASTERCARD dira. Behean eskuineko izkinean agertu ohi da. 

Atzealdean agertzen diren datuak

Txartelen atzealdeak behin baino gehiagotan erabili beharreko datu garrantzitsuak ditu:

  • Banda magnetikoak txartelaren zabalera guztia hartzen du, nahiz eta gaur egun bere erabilera txipak ordezkatu duen.
  • Sinaduraren panela banda magnetikoaren azpian dago. Hor titularrak sinatzen du.
  • CCV, CVV edo segurtasun zenbakia. Sinaduraren panelaren eskuinaldean dauden hiru zifra dira, eta titularrari eskatu ohi zaio Internet bidez erosketak egitean. 

Zer esan nahi du txartelaren zenbakiaren zifra bakoitzak?

Txartelaren zenbakia edo PAN zenbakia hiru sail desberdinetan zatitzen da, eta horietako bakoitzak informazio jakina duten zifrez osatua dago.

Txartelaren lehen zenbakiak igorlearen araberako txartel mota adierazten du. ISO/IEC 7812 arauaren arabera, lehen zenbakia 1 edo 2 baldin bada, hegazkin-konpainia batek igorritako txartela izango litzateke. Horren ordez 7 zenbakia agertzen bada, igorlea petrolio-konpainia bat da. Banku txartelak izan daitezen, bai kreditu edo eta zordunketakoak izan, kontu-zenbakiaren lehen digitua 4, 5 edo 6 izan beharko luke.

Banner Central Después txartela Banner Central Después txartela
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.

Bestetik, 1-7 digituen posizioek herrialdea eta txartelaren igorlea identifikatzen dute. Nahiz eta herrialdeen maila osoa pribatua izan segurtasuna dela eta, maila horretako zifra batzuk ezagunak dira. Esate baterako, Visak Electronek igorritako txartelek 4026, 4508 edo 4913 mailak dituzte, esaterako. Mastercard txartelei 51 eta 55 arteko mailak egokitzen zaizkie, eta, azkenik, Maestroei 5020, 5038 eta 66761, besteak beste.

Azkenik, txartelaren gainerako zenbakiak 13-18 digitu arte iritsi daitezke, eta erakunde finantzarioaren barne kodeari erreferentzia egiten diote, txartela bezeroari elkartzeko. Zenbaki horietarako ez daude arau orokorrik, eta bankuaren irizpideen araberakoak dira. Erakunde bakoitzaren askatasunaren barnean, ohikoa da 16. posizioan dagoen digituak txartel bakoitzaren kontrol digituarekin bat egitea.

CTA Después txartela CTA Después txartela
Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartelak - Tresnak Txartelak - Tresnak

Txartelen tresnak

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.