Kreditu-txartel baten zenbakiak nola ulertu

Txarteletan inprimatuta dauden zenbakien esanahia azaltzen dizugu

Askotan ez dakigu zer esan nahi duten kreditu eta zordunketa txartelen zenbakiek. Txartelak egunerokorik erabilienetarikoak dira, eta, hala ere, erabiltzaileak ez du nola funtzionatzen duten edo, adibidez, zergatik dituzten zenbaki luze horiek guztiak ezagutzen.

Guztiak dauka azalpen bat eta kreditu-txartelen kasuan, zenbakikuntzak identifikazio eta segurtasun arrazoiekin du zerikusia. Zehaztasunez ikusiko dugu gure patrikara eraman dezakegun gailurik erabilgarrienetarikoa hobeago ulertu ahal izateko.

Banner nagusi Txartel Despues Banner nagusi Txartel Despues
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.

Kreditu txartelen zenbakiak, banan-banan

Kreditu-txartelen zenbakikuntzak nazioarteko araudi bati erantzuten dio, zehatzago, ISO/IEC 7812-1:2006 araudia. Bertan txartel hauetan aurkitu daitezkeen digitu bakoitza zertarako erabili daitekeen hitzartzen da. Eta ez, ez dira ausazko zenbakiak.

Lehen digitua

Kreditu-txartelen gehiengoak 16 digitu dituzte, nahiz eta operatzen duen konpainiaren arabera, 19 izatera heldu daiteke.

Nolanahi ere, edozein kreditu-txartelaren lehen digituak txartela igortzen duen konpainia zein sektoreri dagokion identifikatzen du.

  • 1 eta 2: Airelineak.
  • 3: Bidaiak eta entretenimendua (euren artean, American Express).
  • 4: Visa
  • 5: Master Card
  • 6: Discovery Card
  • 7: Petrolioaren industria.
  • 8: Telekomunikazioak.
  • 9: Txartelak operatzen duen herrialdearen erabilerarako erreserbatutako digitua.

Kreditu txartelaren lehenengo zazpi zenbakiak 

Lehen digituarekin batera, gainerako 6ak INN deitzen dena osatzen dute (Issuer Identification Number), txartelaren identifikazio-zenbakia. Hau kode pribatu batez dago osatua, zeinek txartelaren igorlearen eta honen jatorri geografikoaren informazioa nahasten duen.

Gainerako digituak (eta azkena)

Zazpigarren digitutik aurrera txartelaren titularrai dagokion informazioa aurkitu dezakegu. Segurtasuna dela eta, banketxe desberdinek zenbakikuntza hau era pribatuan egokitzen dute.

Azken digituak aipamen berezia merezi du, bere funtzioa txarteleko gainontzeko digituak bat etortzea delako. Kontrol-digitu honek Luhn algoritmoaren bidez funtzionatzen du, zeinek kreditu-txartelaren gainontzeko zenbakiak zuzenak direla egiaztatzen laguntzen duen.  

Banner Zentral Txartel Despues Banner Zentral Txartel Despues
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.

Segurtasun neurri gehigarriak

Kreditu-txartelen identifikazioa eta segurtasuna osatuz iraungipen-data aurkitzen dugu. Hau interneten bidez edo beste bide telematikoaren bidez erosketa bat egiterakoan kasu gehienetan eskatuko diguten elementu bat da.

Jada kreditu-txartelaren atzealdean CVC kodea dago (Card Verification Code), CVV, CW2, CVC2 edo CID ere deitzen dena. Kode honek kreditu edo zor txartel baten operatzeko segurtasuna indartzen du hemen baino ez delako agertzen, hori dela eta txartelaren edukitzaile fisikoak baino ezin du erabili.

ERREPIDE Txartel Despues ERREPIDE Txartel Despues
Txartel - Ere ahal izango luke interesarte Txartel - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartel - Tresna Txartel - Tresna

Tresna de txartel

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.