Nola ordaindu kreditu-txartelarekin

Kreditu-txartel batekin ordainketak egin aurretik garrantzitsua da jakitea kreditu-xedapen mota horretan sartzeak dakarrena.

Finantzaketa eredu asko daude aukeran eta, guztien artetik, banku txartelen bitartez emandako kreditua da gaur egun erabilienetakoa. Agian hori, mota horretako eragiketen azkartasunagatik izan daiteke. Hala ere, egia da zuzenean kreditu-txartel batekin nola ordaindu jakin ahal izateko, lehenik horri dagozkion xehetasun guztiak ezagutu behar direla.

Lehenik eta behin, gogoan izan behar da kreditu txartelak banku kontu batekin lotuta egon behar duela. Bankuak emandako kredituaren ordainketa helbideratzea ezinbesteko baldintza da, izan ere, erabilitako kreditu-txartelaren zenbatekoa ordainketak helbideratzen diren kontuko saldoaren aurka amortizatuko da. Era berean, bezeroak bankuak ezarrita dituen irizpideak betetzen baditu soilik eskuratu dezake kreditu txartela. Banketxeak finantzatutako kredituaren itzultzea bermatzen duen bezero-profila ezartzen du.

Banner superior Después txartela Banner superior Después txartela
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.
Alde horretatik, kreditu-txartelarekin nola ordaindu jakin aurretik, garrantzitsua da kontuan izatea hori lortzeko baldintza eta betebeharrak existitzen direla. Gainera, finantzaketa mota hori ez dago komisioetatik libre, nahiz eta horiek txartela eskatzen den banketxearen araberakoak diren.

Ezagutu BBVAren kreditu-txartel mota desberdinak

BBVAn kreditu-txartelen zerrenda luzea eskaintzen da, eta horiek bezero bakoitzaren beharretara egokitzen dira. Txartela lortzeko hautagai onena izatearen garrantziari buruz hitz egin dugun moduan, ez dugu ahaztu behar BBVAn existitzen diren txartelen dibertsitatea. Batez ere, txartel mota bakoitzak zehaztuko duelako horrekin ordainketak egiteko modua.

BBVAren kreditu-txartel motak:

  • BBVA Después txartela.
  • BBVA A Tu Ritmo txartela.
  • BBVA Negozioak txartela.
  • BBVA Repsol más Visa kreditu txartela.

Orokorrean, txartel horien guztien ordainketa moduak ohiko funtzionamendua jarraitzen du. Horrek esan nahi du zure erosketen ordainketa finantzatzeko aukera ematen duela. Hortaz, berehalako finantzaketa da, zeina, hala ere, erakundearekin aurrez adosten den eta modu desberdinetan lor dezakezun etekina: puntuen programa, lapurretagatiko aseguruak, deskontuak, zatikatutako itzultzeak, eta abar.

Kreditu txartelen katalogo zabala edukitzeaz gain, BBVAk oraindik gehiago dibertsifikatzen du produktua, bere txartel bakoitzerako zenbait kategoria ezarrita. Haietako bakoitza bezeroen ezaugarrien arabera prestatuta dago; desberdindu egin daitezke "Urrezko Después" (30.000 €-ra arteko kreditua) eta "BBVA Después Gaztea" (30 urtetik beherakoentzat).

Bere aldetik, BBVAk Negozioak txartela dauka autonomoentzat, eta gehienezko gastuko mugak eskaintzen ditu, eta baita ordainketen itzultze forma desberdinak ere. Eta lerro berean mugitzen dira Repsol más Visa Crédito eta Iberia Sendo txartelak. Lehenengoak hilean 6.000 €-ra arteko kreditua (9.000 bere "Premium" bertsiorako) eta deskontuak ere ematen ditu Repsol, Campsa eta Petronorreko hornitegietan erregaia hartzean. Bigarrenak kreditu-muga bat du zeina bezero bakoitzaren beharretara egoki daitekeen, eta horretaz gain Iberiaren "Avios" puntuak ematen ditu egiten duzun erosketa bakoitzean.

Banner Central Después txartela Banner Central Después txartela
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.

Nola ordaintzen da kreditu-txartelekin?

Kreditu txartel batekin fisikoki ordaintzeko sisteman, erosketak baieztatzeko PIN kode bat erabiltzea besterik ez da behar. Batzuetan, saltoki eta bezero batzuk txartelaren titularraren sinadura ere eska dezakete. Txartelak banda magnetikoa eta txipa dauka. Azken hori funtsezkoa da BBVA merkatua berritzen ari den contactless teknologia aplikatu ahal izateko.

BBVAk emandako azken belaunaldiko kreditu-txartelak "kontakturik gabeko ordainketa" sistema berritzaile hori dute. Txartela salmenta terminalera gerturatzearekin nahiko da, eta ordainketak ez badu 20 €-ko zenbatekoa gainditzen, ez duzu segurtasun PINa ere sartu beharrik izango. Teknologia horrek segurtasuna gehitzen die zure transakzioei, ordainketak azkarrago eta erosoago egiteaz gain, ez baitituzu txanponak behar. 20 €-ko zenbatekoa gainditzen duten transakzioetan, alde batera utziz txip, banda magnetiko edo contactless bitartez egiten den, beharrezkoa izango da PIN zenbakia sartzea edo besterik ezean, ordainagiria sinatzea.

Zalantzak dituzu BBVAren kreditu-txartelen inguruan?

Ez bazaude ziur zuretzako txartel komenigarriena zein den edo onura gehien ekarriko dizkizun ordainketa modua zein den, erabili BBVAren txartel konparatzailea, edo eman begirada bat BBVAren kreditu txartelen katalogoari. Zure beharretara hoberen egokitzen den txartela zuzenean ezagutzeak lagundu egingo dizu hobeto ulertzen BBVAk zure eskura jartzen dituen kreditu bitartez egindako ordainketa mota desberdinak.
CTA Después txartela CTA Después txartela
Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartelak - Tresnak Txartelak - Tresnak

Txartelen tresnak

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.