Kreditu txartelen onurak

Kreditu txartelak ordainketa tresna bat baino askoz ere gehiago dira; jakin ezazu zergatik!

Gaur egun, kreditu txartelak oso tresna erabilgarria eta garrantzitsua dira edonorentzat. Kreditu txartelek abantaila asko dituzte, besteak beste, edonondik dirua ateratzeko aukera edo nonahi ordaintzekoa, eta puntu programak, kreditu bidez finantzatzeko baldintzak eta asegururen bat erabiltzekoa.

Hiru motatakoak izan daitezke txartelak: aurreordainketa, zordunketa eta kreditukoa. bbva.es webgunean dituzu hiru txartel horien desberdintasunak, baita haietako bakoitzaren baldintza xehatuak ere.

Hala ere, erabakia hartzen laguntzeko, egokia deritzogu zehatz-mehatz kreditu txartelaren aukerak dituen abantailak nabarmentzeari.

Banner superior Después txartela Banner superior Después txartela
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.

Kreditu txartelen abantailak: gaur eta beti

Oro har, bere izenak adierazten duen bezala, kreditu txartelaren abantaila deigarriena gastuak kudeatzeko eta dirua kreditu gisa erabiltzeko aukera da. Hau da, lotutako kontuan diru nahikoa izan ez arren ere ordain daiteke kreditu txartelarekin, egiten diren erosketa guztiak hurrengo hilaren 5ean kargatuko baitira kontuan.

Ordainketak pertsonalizatzeko aukera ere badago, hainbat epetan banatuta (interesekin). Horrenbestez, ordainketak finantzatzeko eta kudeatzeko tresna da. Azken batean, kreditu txartelaren malgutasunak arindu egin dezake diru asko batera itzuli behar izatea, edo erraztu egin dezake zenbateko handiak epetan banatuta ordaintzea.

Informazio hau eman behar da finantza erakundeak eskakizun guztiak betetzen direla egiazta dezan: nortasun agiri ofiziala eta diru sarrera erregularren egiaztagiria.

Beste zer eskaintzen dit kreditu txartelak?

BBVAren kreditu txartelekin, hartzaileak lasai egin ditzake eragiketak. Lehenik eta behin, mundu osoko denda ugarik onartzen dute txartel bidez ordaintzea; hortaz, poltsikoan txartela baduzu, ez duzu eskudiruarekin ibili beharrik izango. Hala ere, eskudirua behar izanez gero, BBVAren VISA txartelekin ere atera ahal izango duzu dirua, munduko ia edozein kutxazainetan, nahiz eta horrek komisioak ordaindu beharra eragin dezakeen, dibisa aldaketagatik.

Kreditu txartela aukera ona izan daiteke Internet bidez ordainketak egiteko ere, zuzenean eraman daiteke-eta ordainketen kontrola.

Banner Central Después txartela Banner Central Después txartela
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.

BBVAren kreditu txartelek, gainera, "contactless" bidez ordaintzeko aukera ere badute; hari esker, txartela irakurgailura hurbilduta soilik ordain daiteke.

Azken batean, kreditu txartelek, ordaintzeko ez ezik, munduko edozein tokitan erosketa handiak finantzatzeko edo eskudirua erabiltzeko ere balio dute. 

Ezagutu kreditu txartelen xehetasun guztiak BBVAren webgunean. Bilatu zure beharretara ongien egokitzen den aukera eta atera probetxua kreditu txartelen abantailei.

CTA Después txartela CTA Después txartela
Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartelak - Tresnak Txartelak - Tresnak

Txartelen tresnak

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.