Atzerrira bidaiatzeko osasun aseguruei buruz jakin behar duzun guztia

Ezbehar txiki bat ez dadila izan arazo handi bat.

Atzerrira bidaiatzeko aseguru medikoak begiratzen ari bazara, artikulu honetan informazio baliotsua eskainiko dizugu erabaki egokiena hartzeko, helmugaren edo egingo duzun bidai-motaren arabera. 

Etxetik urrun gaudenean, osasunarekin erlazionatutako edozein gertaera arazo handia irudi dakiguke. Horregatik, gomendatzen dizugu ongi berrikustea pentsatzen ari zaren aseguruek barne hartzen dituzten baldintzak eta osasun-estaldurak, bidaiakoak izan, medikoak edo zure kreditu-txartelean barne hartuta daudenak.

Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Europan bidaiatzeko

Europan bidaiatzen baduzu, Europako Osasun-txartela eska dezakezu estaldurak izateko; horiek erlazionatuta egongo dira larrialdiko tratamendu medikoekin, gaixotasun kronikoekin edo haurdunaldiarekin Europar Batasuneko 27 herrialdeetan, Norvegia, Islandia, Liechtenstein eta Suitzaz gain. 

Kontuan izan behar duzu Europako Osasun-txartelak ez dituela integratzen bidaiako aseguruek barne hartu ohi dituzten estaldurak; hala nola, gaixotasunetarako tratamendua, aberriratzeak edo familiarren lekualdatzeak. Gainera ez dizu bermatuko erabat doakoa izango denik osasun-arreta. Kasu batzuetan, posible da unean ordaindu behar izatea, nahiz eta zure itzuleran hori itzuliko zaizun.

Europatik kanpo bidaiatzeko

Atzerrira bidaiatzeko aseguru medikoa kontratatzea prebentzio-neurria da eta baita aurrezteko neurria ere, batez ere kontuan hartzen badugu herrialde batzuetan kontsulta baten prezioak erraz gaindi dezakeela aseguruaren prezioa. 

Herrialde bakoitzean desberdina da osasun-sistemaren funtzionamendua. Horregatik, baliteke prestazio batek inolako kosturik ez izatea herrialde batean eta beste batean diru-kopuru handiko ordainketa eskatzea. 

Aseguru medikoaren kontratazioak aukera ematen dio bidaiariari arreta medikoaz gozatzeko, alde batera utziz dagoen herrialdea eta une horretan duen dirua. Gainera, aseguru horiek telefono bidezko arreta zerbitzuak ematen dituzte 24 orduz eta informazio praktikoa eskaintzen dizute zure hizkuntzan. 

Jarraitu ongi informatzen zure polizaren gastu medikoen inguruan. Gomendagarria da helmugaren arabera ezartzea. AEBetara bidaiatzen baduzu, non osasun-kostuak oso altuak diren, hobe da muga handiagoa ezartzea, adibidez, Frantziara bidaiatzen baduzu baino. 

Espainiatik kanpo bidaiatzeko, egokia izango litzateke bidaiako aseguru medikoak kontratatzea kapital aseguratuarekin zenbateko handiko osasun-gastuetarako. Helmugaren arabera, esan bezala, aldatu egin daiteke kopuru hori. 

Kanpo Arazoetako Ministerioak gomendatu egiten die atzerrira bidaiatzen duten pertsona guztiei bidaian zehar gaixotasun edo istripu kasuetan estaldura emango dien aseguru medikoak kontratatzea, barne hartuz ebakuazioa hegazkin medikatuan. Dena den, asegurua izatea ez da nahitaezko baldintza herrialde gehienetara bidaiatzeko, salbuespenezko kasu batzuk kenduz. Ministerioaren orrialdea kontsulta dezakezu informazio hori lortzeko. 

Aseguru mediko pribatuek, BBVA Más Salud aseguruak bezala, barne hartzen dute larrialdiko osasun-arreta atzerrian, baita Ameriketako Estatu Batuetara bidaitzean ere. 

Espainiatik kanpo bidaiatzen baduzu eta babesa eta lasaitasuna emango dizun asegurua nahi baduzu, BBVAn BBVA Bidaiako asegurua eskaintzen dizugu osasun-estaldurekin, eta bere modalitate zabalduan, kalte-ordainetarako sarrerarekin bidaiaren atzerapenean, edota ekipajearen galera, kalte edo lapurreta kasuetan.

Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Zure neurriko aseguru medikoa

Garrantzitsua da aseguru medikoa egokitu dadin bidaiaren ezaugarrietara, helmugara, iraupenera edo horretan egingo dituzun jardueretara. 

Bidaian zehar hainbat herrialde bisitatzeko asmoa baduzu, egiaztatu kontratatzen duzun aseguruak baliozkotasuna duela horietan guztietan, baita pasatuko dituzun aireportuetako geldialdietan ere. Onena bidaiaren osotasuna estaliko duen asegurua kontratatzea da, barne hartuz iristeko eta irteerako egunak. 

Bidaiako aseguru medikoak hurrengo oinarrizko estaldurak barne hartu behar lituzke: 

  • Larrialdiko arreta medikoa. 
  • Ospitaleratze, sendagai, egindako analisiak, eta abarren gastuak. 
  • Arreta medikoa istripuen kasuan. 

Arrisku-jarduerak edo kirolak praktikatzeko asmoa baduzu, hala nola, urpekaritza, alpinismoa, espeleologia, eskalada, kite-surfa, eskia edo parapentea, egiaztatu atzerrira bidaiatzeko zure aseguru medikoak barne hartzen dituela estaldura espezifikoak, esaterako, erreskatea, ebakuazio medikoa edo gorpuzkien lekualdaketa. 

Kontratatu zure beharretara hoberen egokitzen den aseguru medikoa eta gozatu lasai bidaiatzearen plazerraz.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.