Asegurua Hartzaile edota Jabe gisa kontrata dezakete IFZ edo AIZ duen 18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok, Espainiako edo EBk baimendutako gidabaimena duenean, eta baita IFK duten pertsona juridikoek ere.
Zure gidabaimena, zure egungo aseguruaren datuak eta ibilgailuaren zirkulazio-baimenean azaltzen diren datu batzuk bakarrik beharko dituzu, esaterako matrikula, matrikulazio-data edo potentzia.
Antzinatasuna kontuan hartu gabe, erabilera partikularreko ibilgailu hauek aseguratu ditzakezu: turismoak (ibilgailu elektrikoak eta hibridoak barne), mikroturismoak, lur orotakoak, monobolumenak eta pick-up-ak; eta baita furgonetak, camperrak, 750 kg-rainoko atoiak eta 3.500 kg-rainoko BGPa duten autokarabanak ere.