Pentsio planen eta funtsen araudia

Ezagutu epe luzeko bi aurrezki eta inbertsio tresna horien araudia

Erretiro pentsio publikoa osatzeko, pentsio planak dira merkatuko aurrezki eta inbertsio produktu interesgarrienetako batzuk. Hain zuzen ere, aurrezpen tresna horiek ordenatzen dituen araudian bertan jasotzen da "osagarriak" direla, eta langileek erretiratu ondoren jaso ditzaketen prestazio publikoekin batera funtzionatzea dela horien xedea.

Garrantzitsua da pentsio planen eta pentsio funtsen artean desberdintzea:

Pentsio planak epe luzerako aurrezpen eta inbertsio tresna batzuk dira, eta haien helburua, nagusiki, Gizarte Segurantzak estalitako pentsio publikoa osatzea da.

Pentsio funtsak ondarea metatzeko tresnak dira; ez dute nortasun juridikorik, eta pentsio planak betearazteko soilik sortu dira. Pentsio funtsetan parte hartzaile bakoitzaren ekarpenak materializatzen edo inbertitzen dira, baita horien ondorioz sortzen diren etekin finantzarioak ere.

Legeak pentsio planen eta funtsen tipologia, funtzionamendu eta helburua ezartzen ditu, 100 artikulutan baino gehiagotan. Hortaz, araudi dentso baina garrantzitsua da, eta jarraian hari buruzko alderdi interesgarrienak azalduko dira; pentsio plan baten bezero bazara edo plana kontratatzekotan bazaude, horiek jakitea komeni zaizu.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Nor da nor pentsio planean

  • Planaren sustatzailea: plana sustatzen edo hartan parte hartzen duen edozein enpresa, sozietate, erakunde, korporazio, elkarte edo sindikatu da. Plan motaren arabera, ekarpenak egin ditzakete ala ez.
  • Parte hartzaileak: Pentsio planen titularrak dira. Planak haientzat sortzen dira, eta haiek egiten dituzte ekarpenak. Garrantzitsua da planaren parte hartzailea eta onuraduna ez nahastea.
  • Onuradunak: pentsio planetatik datorren kapitala jasoko dutenak dira, berdin dio ekarpenak haiek egin dituzten ala ez.

Pentsio plan motak, sustatzailearen arabera

  • Enpleguko planak: edozein enpresak, sozietatek, korporaziok edo erakundek susta ditzake, eta enplegatuak dira planaren parte hartzaileak. Honelako planetan, sustatzaileek zein parte hartzaileek egin ditzakete ekarpenak.
  • Elkartutako planak: edozein elkartek edo sindikatuk susta ditzake, eta elkarteko edo sindikatuko bazkideak, kideak edo afiliatuak dira parte hartzaileak. Honelako planetan, sustatzaileek zein parte hartzaileek egin ditzakete ekarpenak.
  • Banako planak: finantza erakunde batek sustatzen ditu, eta edozein pertsona fisikok har dezake haietan parte. Honelako planetan, parte hartzaileek soilik egiten dituzte ekarpenak.

Pentsio planen motak, hitzartutako betebeharren arabera

  • Ekarpen zehatzeko planak: aurrez zehazten da parte hartzaileek zenbateko ekarpenak egingo dituzten; hau da, planera zenbat diru ekarriko duten. Enplegu planetan, sustatzaileek egingo dituzten ekarpenak ere zehazten dira. Nabarmendu behar da plan horietan ez dela ez bermatzen ez zehazten etorkizuneko prestazioen zenbatekoa.
  • Prestazio zehatzeko planak: halako planetan, onuradunek jasoko dituzten prestazio guztien zenbatekoa zehazten da. Hori horrela, bezeroak badaki pentsio plana erreskatatzean zehazki zenbat diru jasoko duen.
  • Plan mistoak: plan horietan aurreko bien ezaugarriak bateratzen dira; beraz, bezeroak badaki kontingentzien arabera ekarpenak zenbatekoak izango diren eta prestazioak zenbatekoak izango diren.
  • Pentsio planera egin daitezkeen ekarpenen legezko muga

    Pentsio planak ordenatzen dituen araudiak urteko 8.000 €-ko muga ezarri du pentsio planera ekar daitekeen kapitalerako. Horrekin batera, bezeroaren ezkontideak ez badu laneko etekin garbirik, eta/edo haren jarduera ekonomikoak urtean 8.000 €-tik beherakoak badira, bezeroak urtean gehienez ere 2.500 €-ko ekarpena egin dezake ezkontidearen planera.

    Legeriak ekarpenen mugarako salbuespen bat jasotzen du % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasun fisikoa edo psikikoa duten bezeroentzat. Muga 24.250 €-an dago, hirugarren batzuen ekarpenak ere barnean harturik, eta azken horiek ezingo dira izan urtean 10.000 €-tik gorakoak.

    Urteko desgrabazioetarako legezko muga

    Pentsio planetara egindako ekarpenengatik, bi zenbateko hauetatik txikiena desgrabatu ahal izango du parte hartzaileak urtean gehienez: 8.000 €, edo laneko eta jarduera ekonomikoetako etekin garbien % 30.

    Muga hori gainditzen bada, hurrengo 5 zergaldietan desgrabatu ahal izango da gaindikina.

    Nork egin ditzakeen ekarpenak pentsio planera

    • Parte hartzaileek, plan mota edozein dela ere.
    • Enplegu sistemako planaren sustatzaileak, parte hartzaile diren langileen alde, eta azken horiek izango dira egindako ekarpenaren titularrak.

    Pentsio plana nola erreskatatzen den

    • Kapital eran: ordainketa bakar batean berreskuratzen dira emandako kapital osoa (edo zati bat, kobrantza misto gisa) eta haren bitartez lortutako errentagarritasuna.
    • Errenta eran: aldizkako ordainketen bidez berreskuratzen dira jarritako kapital osoa eta haren bitartez lortutako errentagarritasuna, hilean behin, hiru hilean behin, sei hilean behin nahiz urtean behin.
    • Era mistoan: kapitalaren eta lortutako errentagarritasunaren zati bat ordainketa bakar batean berreskuratzen da; beste zatia, aldiz, errenta gisa jasotzen da.
    • Modu malguan: zeinetan onuradunak askatasun osoz kobrantzean data eta zenbatekoa aukeratzen duen, zehaztutako aldizkakotasun bat izan gabe.
    Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
    Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
    Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

    Pentsio plana noiz erreskatatu daitekeen

    Normalean, plana harpidetu duen langileak erretiroa hartzen duenean erreskatatzen da pentsio plana; berdin dio erretiro aurreratua hartu duen ala ez. Gainera, legeak ez du planeko dirua erreskatatzera behartzen eta, beraz, planaren parte hartzaileek mugagabeki manten dezakete kapitala planean.

    Dena den, araudiak zenbait kontingentzia jasotzen ditu, pentsio planeko kapitala erretiratu aurretik jasotzeko aukera ematen dutenak.

    • Ohiko lanbidean jarduteko ezintasun iraunkor osoa; edozein lanbidetan aritzeko ezintasun absolutua; eta baliaezintasun handia.
    • Parte hartzailearen edo onuradunaren heriotza. Horrek zenbait prestazio jasotzeko eskubidea sor dezake alargunarentzat, zurtzarentzat, oinordekoentzat edo izendatutako beste pertsona batzuentzat.
    • Parte hartzailearen mendekotasun larria edo mendekotasun handia, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoaren arabera.

    Gainera, badira aparteko likidezia kasu batzuk ere:

    • Ohiko lanpostuan edo jardueran aritzeko ezintzen duen gaixotasun bat izatea, gutxienez hiru hilabetez jarraian, eta ondorioz kirurgia handiko ebakuntza klinikoa edo ospitaleko tratamendua behar izatea.
    • Iraupen luzeko langabezian egotea; hau da, parte hartzailea legezko langabezia egoeran egotea, enplegu eskatzaile gisa inskribatuta, eta kontribuzio mailako langabezia prestazioak agortuta izatea edo halakorik jasotzeko eskubiderik ez izatea. Langile autonomoek agortuta eduki behar dute kontribuzio mailako prestazioak jasotzeko eskubidea, eta enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egon behar dute.
    • Ohiko etxebizitzatik kaleratzeko prozesuan egotea, eta egiaztatzea ez dagoela zorra kitatzeko beste biderik, eta erreskatearen zenbatekoak zor osoa kitatzeko aukera emango duela.
    • Pentsio plana ireki zenetik 10 urte igarotzea, 2015 urtetik aurrera hasita zenbatzen.

    Zer nolako komisioak dituzten pentsio-planek

    • Kudeaketagatik komisioa: posizio kontuen urteko balioaren % 1,5 izango da gehienez ere. Aukeran, adierazitako muga posizio kontuen urteko balioaren % 1,2 gehi emaitzen kontuaren % 9rekin ordez daiteke.
    • Gordailuaren komisioa: posizio kontuen urteko balioaren % 0,25 izango da gehienez ere.
    Nire erretiroa Nire erretiroa
    BBVA PENTSIOEN Institutuaren lankidetzarekin:
    Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

    Honek ere interesatu zaitzake

    • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
    • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
    • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
    Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

    Pentsio planei buruzko tresnak

    • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
    • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
    • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
    • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
    • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?