Zer da kotizazio gabeko pentsioa?

Ezagutu nola berma dakizkiekeen gutxieneko diru sarrerak beharrezkoa den gutxienekoa kotizatu ez duten eta premia ekonomikoko egoeran dauden pertsonei

Estatuaren funtzioetako bat da herritar guztiek aski diru sarrera dituztela bermatzea, erretiroa iristean edo dena delako arrazoiengatik premia ekonomikoko egoera batean daudenean gutxieneko konpromiso ekonomiko batzuei aurre egin eta bizi ahal izateko. Horretarako, mota askotako pentsioak daude. Laguntza horien zenbatekoa eta iraupena zehazteko, beharra eragin duten arrazoiak hartu behar dira kontuan, baita onuradunak edo, hura hilda egonez gero, haren aitak edo amak Gizarte Segurantzan kotizatzen eman duten aldia ere. Baina, zer gertatzen da, arrazoia edozein dela ere, prestazioa jasotzeko gutxienekoa kotizatu ezin izan duten pertsonekin? Haiek ere premia egoeretan ez egoteko, kotizazio gabeko pentsioa dago.

Diruzko konpentsazioaz gain, kotizazio gabeko pentsioak doako laguntza medikoa eta farmazeutikoa eta gizarte zerbitzu osagarriak bermatzen dizkie onuradunei. Premia egoera eragin duen arrazoiari erreparatuz, kotizazio gabeko bi pentsio mota daude: ezintasunekoa eta erretirokoa.

Banner Nagusi Kalkulatzen Erretiro Banner Nagusi Kalkulatzen Erretiro
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Kotizazio gabeko pentsioak berri samarrak dira Espainian. 26/1990 Legea, abenduaren 20koa (Gizarte Segurantzan kotizazio gabeko pentsioak ezartzen dituena premia egoeran dauden herritarrentzat, nahiz eta haiek ez duten inoiz kotizatu sisteman, edo ez kotizazio gabeko pentsioak jasotzeko eskubidea sortzeko behar adina denboran) gaur egun indarrean dagoen Gizarte Segurantzari buruzko 1994ko Lege Orokorraren testu bateginean integratu zen, eta aldizka baino ez da aldatu, besteak beste, pentsioa eta zenbait errenta pertsonal bateragarriak egiteko, baliaezintasun pentsioa eta lanaren ondoriozko beste errenta batzuk bateragarriak egiteko, eta mendekotasun prestazioak eraginik ez izateko pentsio horien zenbatekoan.

Autonomia erkidegoek kudeatzen eta aitortzen dituzte kotizazio gabeko bi pentsioetako bat jasotzeko eskubidea; izan ere, haien eskumenpean utzi dira Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren (Imserso) funtzioak eta zerbitzuak. Onuraduna Ceutan edo Melillan bizi bada, Imserso bera arduratuko da prestazioa jasotzeko eskaera aztertzeaz. Nolanahi ere, autonomia erkidegoen eskumena badira ere, Legeak arautzen ditu jaso beharreko zenbatekoak, eta berdinak dira estatuko lurralde osoan, Estatuko aurrekontura kargatuz finantzatzen direlako, aurrekontuak Gizarte Segurantzari egindako transferentzien bidez.

Kotizazio gabeko pentsioaren onuradun izateko baldintzak

Kotizazio gabeko erretiro pentsioa jasotzeko, oinarrizko baldintza orokor bat dago, izan ezintasunagatik edo erretirogatik: diru sarrera nahikoak ez izatea. Gabezia ekonomikoa dagoela ulertzen da, 2017an, urteko errentak edo diru sarrerak 5.164,60 €-tik beherakoak badira.

Hala ere, urteko errenta zenbateko horretatik behera badago baina onuraduna senideren batekin etxe berean bizi bada, kotizazio gabeko pentsio bakarra jaso ahal izango da bizikidetzako unitate ekonomikoko kide guztien urteko errenta guztien batura zenbateko hauetatik behera badago:

  • Ezkontidearekin eta/edo bigarren mailako ahaide odolkideekin biziz gero:
    • Bi bizikide: 8.779,82 €.
    • Hiru bizikide: 12.395,04 €.
    • Lau bizikide eta gehiago: 16.010,26 €.
  • Bizikide den odoleko ahaideen artean gurasoetako edo seme-alabetako bat badago:
    • Bi bizikide: 21.949,55 €.
    • Hiru bizikide: 30.987,60 €.
    • Lau bizikide eta gehiago: 40.025,65 €.
  • Errentan oinarritutako baldintzaz gain, badira beste eskaera zehatz eta desberdin batzuk, kotizazio gabeko erretiro pentsioa eskatu edo kotizazio gabeko baliaezintasun pentsioa eskatu.
  • Kotizazio gabeko erretiro pentsioa jasotzeko baldintzak:
    • Eskaera egitean 65 urte baino gehiago izatea.
    • Eskaera egitean Espainiako lurraldean bizitzea eta, gainera, 16 urtetik pentsioa sortzen den arte 10 urtez bizi izana bertan. 10 urte horietatik, bik elkarren segidakoak izan behar dute, eta pentsioa eskatu den dataren aurrekoak.
  • Kotizazio gabeko ezintasun pentsioa jasotzeko baldintzak:
    • Eskaera egitean 18 eta 65 urte artean edukitzea.
    • Eskaera egin denean bizilekua Espainian edukitzea, eta gutxienez bost urtez jarraian bizi izana bertan; horietatik bi, gainera, elkarren segidakoak eta eskaera egin aurreko bi urteak izan behar dira.
    • % 65eko desgaitasun gradua edo handiagoa edukitzea.

Kotizazio gabeko pentsioaren zenbatekoa

Kotizazio gabeko bi pentsioetako bategatik jasotako diru kopurua norberaren errenta edo bizikidetza unitate ekonomikoaren errentaren arabera kalkulatzen da. Baina beti egongo da, urtean, 5.164,60 € eta 1.291,15 € (gehienekoaren % 25) artean. Hala, kotizazio gabeko pentsio osoaren oinarrizko zenbatekoa 368,90 euroko diru sarrera da hilean; aldiz, errenta maila dela eta gutxieneko pentsioa besterik ez badagokio, oinarrizko zenbatekoa 92,23 euro izango da hileko.

Gainera, % 75eko ezintasun maila edo handiagoa dutela eta eguneroko bizitzako jarduerak egin ahal izateko beste pertsona baten laguntza behar dutela egiaztatzen duten baliaezintasun pentsioaren onuradunek gehieneko oinarrizko pentsioaren % 50eko osagarria jasoko dute. Horrela, oinarrizko zenbatekoa urtean 7.746,90 € da, eta hilean 553,35 €.

Nolanahi ere, familia berean kotizazio gabeko pentsioaren bi onuradun edo gehiago bizi badira elkarrekin, bakoitzak jaso ahal izango duen gehieneko kopurua murriztu egingo da, honela:

  • Bi onuradun: 4.389,91 € urtean (313,57 € hilean).
  • Hiru onuradun: 4.131,68 € urtean (295,12 € hilean).
  • Lau onuradun: 4.002,57 € urtean (285,90 € hilean).
Banner Zentral Pentsio-plan Banner Zentral Pentsio-plan
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Bermatu zure bideragarritasun ekonomikoa BBVA pentsio plan batekin

Erretiroa hartzean Gizarte Segurantzaren pentsio bat jasotzeko nahikoa kotizatu ez izateak kezkatzen zaitu? Kotizazio gabeko pentsio batekin soilik bizi mailari eutsi ezin izango zeniokeela uste duzu? Orduan, BBVAren pentsio plan batera jo dezakezu.

BBVA.es webgunean sartuz gero, zuretzat egokiena den pentsio planari buruz informatu ahal izango zara, zure adin tartea eta inbertitzaile gisa duzun profila kontuan hartuta. BBVAk pentsio planen katalogo zabala du; ziur haien artean aurkituko duzula zure ezaugarri eta beharretara egokitzen den bat. Oso denbora gutxian, BBVAren bermea duen eta erretiro pentsioa ziurtatuko dizun tresna bat eskatu ahal izango duzu.

Gainera, legeak pentsio plan baten funtsa erreskatatzeko zergatien artean jasotzen duenez laneko ezintasunaren kontingentzia, BBVAren pentsio plana premia egoeretarako diru sarreren iturria da, kotizazio gabeko pentsioa bezalaxe.

Nire Erretiro Nire Erretiro
BBVA PENTSIOEN Institutuaren lankidetzarekin:
Pentsio-plan - Ere ahal izango luke interesarte Pentsio-plan - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio-plan - Tresna Pentsio-plan - Tresna

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?