Zer da erretiro malgua?

Kontatu egingo dizkizugu erretiro-pentsioa kobratzea eta aldi berean lanaldi partzialean lan egitea ahalbidetzen dizun formularen xehetasun guztiak
Bizitza osoa lanean eman ondoren, ohikoa da erretiroa noiz iritsiko zain egotea, lana dela-eta alboratu diren proiektuei heltzeko edo, besterik gabe, hobby berriak garatzeko. Hala ere, badago hasiera batean pentsa litekeena baino ohikoagoa den gertaera bat: erretiratu ondoren laneko ordutegien eta jardunaren falta sumatzea, edo pentsio publikoak ematen dituen diru sarrerak handitu nahi izatea. Horregatik, badira zenbait modalitate, erretiro pentsioaren zati bat laneko edo lanbideko jarduerarekin bateratzeko aukera ematen dutenak. Horietako bat, erretiro malgu izenez ezagutzen dena da.
Banner Nagusi Kalkulatzen Erretiro Banner Nagusi Kalkulatzen Erretiro
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Izenak berak aurreratu bezala, erretirodunari pentsio publikoa eta laneko kontratua bateratzeko aukera ematen dio egoera horrek, baldintza hauek egiaztatzen baditu behinik behin:

  • Ez egotea estatuko funtzionario zibilen, indar armatuen edo justizia administrazioaren zerbitzura aritzen diren langileen araubide berezietan.
  • Erretiro pentsioa kausatuta izatea. Hau da, onuradunak jadanik erretiroa hartuta izatea, eta Gizarte Segurantzatik dagokion pentsioa jasotzen ari izatea.
  • Laneko jarduera berria lanaldi partzialeko araubidean gauzatu behar da. Araudiak xedatutakoaren arabera, lantokian egiten den lanaldi oso baliokidearen % 50 eta % 75 artekoa izan daiteke erretirodunaren lanaldia.

Mekanismoa nahiko erraza da, Gizarte Segurantzak erretiro malguaren eskatzaileak baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu eta gero. Pentsiodunak betetzen duen lanaldiarekiko proportzioan murrizten da erretiro pentsioa. Adibidez, onuraduna lanaldi erdian aritzen bada, haren erretiro pentsioa % 50 murriztuko da.

Erretiro malguan, gainera, erretirodunak Gizarte Segurantzan kotizatzen jarraitzen du. Beraz, lanaldi partzialeko lan jarduera amaitzen duenean, berriz kalkulatuko da zenbateko erretiro pentsioa dagokion, kotizatutako aldi berriaren arabera. Bestalde, langile gisa kotizatzen aritu arren, erretirodun malgua pentsiodunen araubidean dago osasun prestazioei dagokien guztian.

Gizarte Segurantzari erretiro malguaren berri ematea

Agerikoa dirudi, baina garrantzitsua da gogoratzea erretirodunak nahitaez jakinarazi behar diola Gizarte Segurantzari erretiro malguaren araubidean sartu nahi duela. Lehenik eta behin, erakundeak dagokion zenbatekoan murriztu dezan haren pentsioa eta, bigarrenik, azkenean haren kalterako izan daitezkeen bateraezintasunak saihesteko.

Dagokion erakunde kudeatzailean jakinarazi beharko da lanaldi partzialeko lan jarduera hasiko dela, eta, eskuarki, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala izaten da hori. Erakunde hori arduratzen da pentsioa murrizteaz, eta zer lanaldi zehaztu den, horren iraupenarekiko proportzioan murriztuko du. Azkenik, laneko kontratuaren arabera erretiroduna enpresan hasi den egunean bertan hasiko da pentsio murriztua ordaintzen.

Ezinbestekoa da egoera aldaketa hori –hau da, erretiroduna izatetik, erretirodun malgua izatera– berriz laneratu aurretik jakinaraztea; izan ere, ez bada hala egiten, laneko orduei dagokion pentsioaren zatia bidegabeki kobratu dela ulertuko da. Bateraezintasun hori dela eta, pentsiodunak osorik itzuli beharko du dagokion dirua, baina horrek ez du kentzen horregatik zehapenak ere ezar dakizkiokeela.

Araubide berria jakinarazi behar dela gogoratzeaz gain, garrantzitsua da jakitea zein prestazio bateratu daitezkeen erretiro malguarekin, eta zein ez.

  • Bateragarritasunak: erretiro malgua lanaldi partzialean egindako jardueraren ondoriozko amatasun prestazioekin edo aldi baterako ezintasuneko prestazioekin bateratu daiteke.
  • Bateraezintasunak: erretiro malgua ezin da bateratu ezintasun iraunkorragatik dagokiokeen prestazioarekin, prestazio hori erretiro pentsioa onartu ondoren egindako jardueraren ondoriozkoa bada.

Laneko jarduera amaitu ondoren erretiro pentsioa berriz kalkulatzea

Erretiro malguaren benetako aldian, onuraduna laneko jarduera bat egiten ari da. Eta, horregatik, Gizarte Segurantzan kotizatzen du; beraz, lana amaitutakoan, erretiro prestazio hobea egokituko zaio. Hori horrela, lana behin betiko amaitu dela jakinarazten zaionean, erakunde kudeatzaileak osorik berrezarriko du erretiro pentsioa, baina aldez aurretik berriz kalkulatuko du zenbatekoa, erretiro malguko aldian egindako kotizazioak ere kontuan harturik.

Erretiro prestazioaren zenbateko berria kalkulatzeko, hiru arau hartzen dira kontuan:

  • Berriz kalkulatzen da dagokion oinarri arautzailea, kotizazio oinarri berriak zenbatuz eta laneko jarduera utzi den unean indarrean diren arauak kontuan hartuz. Arau berriak aplikatu ondoren, lortutako oinarri arautzailea aurrekoa baino txikiagoa bada, aurrekoa mantenduko da. Pentsioaren zenbatekoari, hori bai, oinarri arautzailea zehaztu zenetik lana utzi arte egin diren errebalorizazioak gehitu beharko zaizkio.
  • Erretiro pentsioa murriztu ondoren egindako kotizazioek bi eragin izango dituzte:
    • Oinarri arautzaileari ezar dakiokeen ehunekoa aldatu egingo da, kotizazio aldi berriaren arabera.
    • Erretiro aurreratuko pentsioaren eskubideaz baliatzean aplikatutako murriztapen koefizientea txikituko da, baita ezabatu ere.
  • Langilea erretiro malguan dagoenean hiltzen bada, zer heriotza eta biziraupen pentsio dagozkion kalkulatzeko, alderdi hauek hartuko dira kontuan:
    • Langile aktiboa: kotizazio oinarria, kausatzailearen enplegu egoeraren arabera.
    • Pentsioduna bada: erretiro pentsioa zehazteko erabilitako oinarri arautzailea; gainera, oinarri arautzailea zehaztu zenetik egin diren errebalorizazioak aplikatuko zaizkio.
Banner Zentral Pentsio-plan Banner Zentral Pentsio-plan
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Erretiroan, ziurtatu zure bizi maila

Badirudi erretiro malgua formula ezin hobea dela jadanik erretiroa hartu arren oraindik ordu batzuk lan egiteko gogoa dutenentzat, baina egiaz, neurri batean, pentsioaren zenbatekoa hobetzeko gehiago kotizatu nahi delako egin ohi da aukera hori.

Dena den, normalena Gizarte Segurantzako erretiro pentsioarekin izango dugun bizi mailari buruz kezkatuta egotea da. Hori bada zure kasua, ez itxaron gehiago eta bisitatu bbva.es BBVA pentsio planei buruz informatzeko. Erakundeak katalogo zabala du profil eta adin orotako inbertitzaileen beharrak eta itxaropenak asetzeko.

Informa zaitez eta kontrata ezazu, minutu gutxi batzuetan eta erabat online, erretiro betea eta lasaia bizitzen lagunduko dizun produktua.

ERREPIDE Simulagailu Ostatu ERREPIDE Simulagailu Ostatu
Pentsio-plan - Ere ahal izango luke interesarte Pentsio-plan - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio-plan - Tresna Pentsio-plan - Tresna

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?