Autonomoaren erretiro aktiboa

Erretiratzeko unea gertu duzu, baina lanean jarraitu nahi duzu? Erretiro aktiboak bi gauzak bateratzeko aukera ematen dizu.
2013tik aurrera, pentsiodun batzuek aukera dute erretiro-pentsioaz gozatu eta, aldi berean, euren negozioan edo besteren kontura lanean jarraitzeko. Kontzeptu horri erretiro aktibo izena eman zaio. Zure pentsioa kobratzeaz gain zeure nahiz besteren kontura lanean jarraitu nahi baduzu, komeni zaizu jakitea erretiro aktiboa zer den eta halako erretiroaz gozatu ahal izateko zer baldintza bete behar diren.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Zer da erretiro aktiboa?

Erretiro aktiboari esker, norberaren nahiz besteren konturako jarduera profesionalarekin bateratu daiteke erretiroagatiko prestazioa (hau da, pentsioa kobratzea). Lana lanaldi partzialerako edo osorako izan daiteke. Erretiro modalitate horren helburua pentsio sistemaren jasangarritasuna handitzea eta zahartze aktiboa sustatzea da. Lan Autonomoaren Premiazko Aldaketen Lege berriari (urriaren 24ko 6/2017 Legea) esker, hobetu egin da pentsioaren eta lan autonomoaren arteko bateragarritasuna. Erretiro aktiboari heldu eta beren kontura lan egiten duten pentsiodunek pentsioaren zenbatekoaren %100 eskura dezakete, baldin eta gutxienez langile bat kontrataturik dutela egiaztatzen badute.

Zer baldintza bete behar dira erretiro aktiboari heldu ahal izateko?

Lehenik eta behin, legez ezarritako adina betetzean hasiko da pentsioa jasotzen. 2018an, erretiro adin arrunta 65 urte da, gutxienez 36 urte eta 6 hilabete kotizatu badira, edo 65 urte eta 6 hilabete, aldiz, 36 urte eta 6 hilabete baino gutxiago kotizatu badira.

Bigarrenik, interesdunak lortuta eduki behar du jaso dezakeen gehieneko pentsioa. 2015etik, gutxienez 35 urtez eta 6 hilabetez kotizatu dela egiaztatzen denean lortzen da. Aldi hori mailaz maila handitzeko fasean dago. 2027tik aurrera, gutxienez 37 urte kotizatu direla egiaztatu beharko da.

Erretiro aurreratua aukeratu edo hobariren bat eskuratu badute, erretirodunak ezingo dira erretiro modalitate honetaz baliatu.

Zer kopuru jasotzen du pentsiodun aktibo batek?

Erretiro aktiboaren aldian, pentsioa hasierako ikuskapena egitean ezarritako guztizkoaren %50 izango da, pentsio publikoaren edo une horretan kobratzen ari den zenbatekoaren gehieneko muga aplikatu ondoren. Sistema horrek erretiroa lanarekin bateratzen hasten den unean bertan jartzen da indarrean. Kasu horietan guztietan, bazter geratzen da gutxienekoen osagarria, edozein izanik ere pentsiodunaren lana edo lanaldia.

Urtero, legez ezarritakoaren arabera errebalorizatuko da pentsioa. Erretiro modalitate horrek iraun bitartean, pentsioaren eta dagozkion balio-handitzeen batura %50ean murriztuko da. Gainera, erretiro aktiboaren araubideaz gozatzen bada, ezingo da gutxienekoaren osagarria eskatu.

Langile autonomoek besteren kontura aritzen direnen zenbateko bera jaso dezakete.

2017ko urriaren 26an lege berria indarrean jarri aurretik, onartutako pentsioaren %50 zen erretiro aktiboaren zenbatekoa, aurrez aipatu bezala. Orain, erretiro aktiboaz gozatzeko aukerak zabaldu dira:

  • Legean sartutako hobekuntzen artean, autonomoak ziurtatzen badu gutxienez langile bat duela kontratatuta, erretiro pentsioaren zenbatekoa %100era iritsiko da.
  • Autonomoak ez badu langilerik, pentsioaren zenbatekoa oinarri arautzailearen %50 izango da, besteren konturako langileek eskuratzen duten zenbateko bera, alegia.

Zer gertatzen da pentsiodunak lan egiteari uzten dionean?

Lan egiteari uztean, pentsioduna erretiro-pentsioa osorik kobratzen hasten da. Erretiro aktiboan egindako kotizazioek (laneko kontingentziak, aldi baterako ezintasuna eta elkartasuneko kotizazioa) ez dute eskubide berririk sortuko.

Pentsiodun aktiboak kotizatzen du egindako lanagatik?

Erretiro modalitate horri heldu diotenek aldi baterako ezintasunagatik eta laneko kontingentziengatik soilik kotizatuko dute Gizarte Segurantzan. Horri guztiari, %8ko elkartasunezko kotizazio berezia gaineratu behar zaio. Besteren konturako langileen kasuan, enpresariaren (%6) eta langilearen (%2) artean banatuko da.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Zer faktore hartu behar dira kontuan?

Erretiro aktiboari esker, autonomoek modu eraginkorrean itxi dezake euren negozioa. Gainera, baliteke pentsiodun izango denak bere negozioa hirugarren bati saldu edo eskualdatu nahi izatea; beraz, erretiro aktiboa aukera bideragarria izan daiteke behin betirako erretiratu aurretik izapide guztiak gainbegiratzeko.

Erretiro aktiboak pentsioaren erdiari uko egin beharra dakar, baina lanean jarraitzeak diru sarrera gehigarriak izateko aukera ematen dio erretirodunari. Gainera, nolabait lanean jarraitzea oso onuragarria izan daiteke pentsiodunaren osasun fisiko eta mentalerako.

Erretiro aktiboari heltzea, autonomo gisa, aipatutako faktoreen eta bakoitzak modalitate horri atera diezaiokeen etekinaren araberako egongo da. Laburbilduz, pentsiodun aktiboa oso irudi onuragarria da sistemarentzat; izan ere, pentsio sistemaren zama murriztea eta zergak ordainduz laguntzen jarraitzea ahalbidetzen du. Langileak, bere aldetik, malgutasunez luza dezake bere lan-bizitza, edozein motako lanak egin baititzake bere nahiz besteren kontura.

BBVA.es webgunean, dauden erretiro modalitateei buruzko informazio gehiago irakur dezakezu, eta hala, zure egoera pertsonalerako araubide egokiena zein den erabaki. Gainera, BBVAren pentsio planak kontsulta ditzakezu, berdin dio erretiroa hartua duzun ala ez. Pentsio planen simulatzailea oso tresna baliagarria da; horri esker, zure baliabideei etekin handiagoa atera eta modu ahalik eta eraginkorrenean planifika dezakezu erretiroa.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?