Nola lortu errentagarritasun handiagoa inbertsio funtsen bidez?

Zure beharretarako egokia den inbertsio funts bat aukeratzeko aholkuak

Inbertsio funtsak aurrezki eta inbertsiorako tresnak dira, eta inbertitzaile kolektibo baten kapitala inbertitzeko entitate gisa eratzen dira, Inbertsio Kolektiboko Erakunde izenez ezagututako instituzioaren barruan (IKE). Aurrezteko tresna horiek oso ospetsu bihurtu dira azken urteotan, hainbat abantaila eskaintzen dituztelako, besteak beste, finantza merkatuetarako sarbide erraza, ekarpenen eta erreskatearen malgutasuna, funtsen arteko intsuldaketen exentzio fiskala edo eskaintzen dituzten inbertsio aukera ugariak.

Inbertsio funtsetan inbertitzeko garaian maiz egiten den akatsetako bat aukeratzeko irizpidea iraganeko errentagarritasunetan oinarritzea da. Nahiz eta errentagarritasun horiek, bereziki denboraldi luzeetan aztertuz gero, kudeaketaren kalitatea eta iraunkortasuna erakuts dezaketen, iraganeko portaerak ez ditu inoiz bermatzen etorkizuneko etekinak. Hortaz, inbertsio funts bat aukeratzean, ezin dugu kontuan hartu denboraldi jakin batean izan duen portaera soilik.

Banner nagusi kalkulatzen errentagarritasun Banner nagusi kalkulatzen errentagarritasun
Ateratzen alderdi zure dirura
Aukeratu zure beharretara ongien egokitzen den inbertsio funtsa.

Aldiz, alderdi hauek jakin behar ditugu ondo: inbertsio funtsen kategoria guztiak, zer aktibotan inbertitzen duten, eta zer errentagarritasun eta arrisku espero ditzakegun epe labur, ertain nahiz luzera. Hortik aurrera, interesgarriena izaten da bat baino gehiago konbinatzea, edo profil mistoa duenen bat aukeratzea. Bezeroak duen inbertsio helburuaren arabera dago guztia: inbertitutakoa zaintzea, kapitala handitzea, edo inbertsio horretatik errentak sortzea.

Funts profilatuak hiru motatan banatzen dira:

Profil kontserbatzaileko funtsak

Arrisku ñabardura desberdinekin, hauek daude kategoria honetan: diru funtsak, errenta finkoko funtsak, bermatutako funtsak edo erretornu absolutuko funtsak. Produktu hauek hegakortasun txikia duten neurrizko errentagarritasunak eskaintzen dituzte; hau da, espero den batez besteko errentatik desbideratzeko arrisku txikia. Egokiak dira inbertsioaren balioari lehentasuna ematen dioten inbertitzaileentzat, baina ez dira egokienak epe ertain eta luzera inbertitzeko, errentagarritasun txikia ematen dutenez, zaildu egiten dutelako inbertsioaren balioari eustea inflazioaren eraginez.

Profil ausarteko funtsak

Funts horiek arrisku aktiboetan hartzen dituzte posizioak (besteak beste, burtsan), errentagarritasun handiagoak eskaintzeko asmoz. Hala ere, hegakortasun handiagoa dute emaitzek. Talde honetan egongo lirateke errenta aldakorreko funtsak edo inbertsio libreko funtsak. Inbertitzeko aukeratzen dituzten merkatuen hegakortasuna ikusita, luzaroan aurrezten dutenei gomendatzen zaizkie. Testuinguru horietan ematen dituzte emaitza onenak, epe luzera oro har aktibo errentagarrienak direlako eta egokienak direlako inflazioak inbertsioari eragin ez diezaion. Hala ere, epe laburrera, zailagoa da zer bilakaera izango duten aurresatea; beraz, ez dira gomendatzen epe laburretarako.

Profil neurritsuko funtsak

Aurretik aipatutakoen artean daude, eta haien helburua da oreka aurkitzea egonkortasunaren eta ondare hazkuntzaren artean; hortaz, bitarteko arrisku posizioa hartzen dute. Funts mistoak dira, eta errenta finkoko eta aldakorreko aktiboen portzentaje desberdinak konbinatzen dituzte. Maila guztietako arriskuak dituztenez, epe ertain eta luzerako inbertsioetarako gomendatzen dira.

Nola kudeatu funtsetan inbertitzen duguna?

Funtsezkoa da gogoan izatea inbertsio posizioak ez direla estatikoak; izan ere, aktiboen gain eragina duten inguruabarrak (besteak beste, bilakaera ekonomikoa eta interes tasen edo dibisen egoera) aldatu egiten dira. Hortaz, ezinbestekoa da, aldian-aldian, merkatu bakoitzean inbertitzen diren portzentajeak egokitzea, inbertsioen errentagarritasuna maximizatzeko eta arriskuak minimizatzeko. Hori beren kabuz egin dezakete ezagutza maila handiagoa duten inbertitzaileek, baina inbertitzaile orokorren kasuan, komeni da zeregin hori kudeaketa aktiboa egiten duten aholkulari finantzario baten edo inbertsio funtsetako aholkulari baten esku uztea, mugimendu horietara egokitzeko, besteak beste, inbertsio funts profilatuak, aukerako kudeaketa kontratu baten esparruan kudeatutako funts zorroak, bizi zikloko funtsak, etab. Azken horiek pixkanaka egokitzen dute zorroa, errenta aldakorreko posizio altuetatik beste posizio kontserbatzaile eta likidoago batzuetara, funtsa epemugara iristear dagoela.
Banner zentral Banner zentral
Funtsen bilatzailea
Ezagutu BBVAren inbertsio funtsen katalogoa.

Funtsetan inbertitzearen dekalogoa

1. Zehaztu zure inbertsioaren epea. Zure arrisku pertzepzio pertsonalari esker, zein funts profilatu mota behar duzun aukeratu ahal izango duzu.

2. Gogoratu iraganeko errentagarritasunek ez dituztela, inola ere, etorkizuneko errentagarritasunak bermatzen. Garrantzitsuagoa da jakitea zer errentagarritasun izan dezakeen, zer errentagarritasun izan duen baino.

3. Egokitu zure inbertsioak denboraren joanera (zenbat eta hurbilago zure helburua, orduan eta zuhurrago jokatu beharko duzu) eta faktoreen eboluziora: adibidez, hazkunde ekonomikoa, dibisak edo interes tasak.

4. Nahiago baduzu kudeaketa hori beste norbaiten esku uztea, inbertitu profil baten araberako edo aktibo anitzeko funtsetan, edo jar zaitez aholkulari finantzario baten esku.

5. Zure inbertsioa beste funts batera migratu nahi baduzu, gogoratu inbertsio funtsen artean intsuldaketa mugagabeak egin ditzakezula inolako eragin fiskalik gabe.

6. Aktiboak dibertsifikatzea: Arrautza guztiak saski berean ez jartzea arau bat da inbertsioen arloan, arriskuaren eragina txikitu egiten delako. Saiatu inbertsioa funts batean baino gehiagotan banatzen, edo aukeratu funts mistoak edo profilatuak, haietan errenta finkoaren eta aldakorraren arteko dibertsifikazioa baitago.

7. Dibertsifikatu ekarpenak ere: Hobe da urtean zehar aldizkako ekarpenak egitea, data jakin batean ekarpen bakarra egitea baino, "sarrerako batez besteko prezioa" hobea izango baita, balorazio bakarra jasotzean baino (balorazio hori altua izan baitaiteke).

8. Epe luzera, errenta aldakorreko funtsek ematen dute errentagarritasun handiena: nabarmen gainditu ohi dituzte inflazio tasa eta bestelako aktibo batzuetan inbertitzen duten funtsen itzulkinak. Hala ere, komeni da errenta aldakorrean soilik ez inbertitzea gehienez 3 urterako inbertitu nahi baduzu.

9. Hasi lehenbailehen aurrezten: horrela, helburuak lortzeko ahalegina askoz ere lasaiagoa izango da.

10. Oinarritu zaitez erakunde kudeatzaileek aldian behin argitaratutako inbertsio funtsen fitxetan, informazio garrantzitsua ematen baitute inbertsioaren helburuari, arrisku mailari, likidazio balioari, errentagarritasunari eta zorroaren osaerari buruz.

ERREPIDE subhome hondo ERREPIDE subhome hondo
Banner Asset Management Banner Asset Management
Lankidetzarekin de BBVA Asset Management:
Inbertsio funtsa - Ere ahal izango luke interesarte Inbertsio funtsa - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio funtsa - Tresna Inbertsio funtsa - Tresna

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.