Zer esan nahi du errenta aldakor tematikoan inbertitzeak?

Ezagutu errenta aldakor tematikoaren xehetasunak eta hark eskain dezakeen errentagarritasuna

Inbertsio tematikoa da epe luzeko joera batekiko esposizioa dakarten aktiboetan inbertitzea, errentagarritasun erakargarria lortzeko asmoz.

Zer ezaugarri komun dituzte funts tematikoek?

1. Esposizioa lortu nahi den gaiarekin zerikusia duten zenbait sektore eta/edo industrietan zentratu ohi dira.

2. Oro har, hazkunde bidean dauden edo hazkunde handia izango dutela espero den konpainia txiki eta ertainetan inbertitu ohi dute.

Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko
Beste kudeatzaile batzuen funtsak zure eskura
Kontsultatu nazioarteko kudeatzaile onenen funtsak.
Berdinak al dira funts tematiko guztiak?
Ez, errentagarritasun eta/edo arrisku profil oso desberdinak ager ditzakete. Gainera, hainbatetan, oso lerro fin batek markatzen du funts tematikoaren eta tematikoa ez denaren arteko muga, eta interpretazioetara irekita egon ohi da.

Funts tematikoen hiru bloke handi kategoriza daitezke:

1. Errentagarritasun handiagoa bilatzen dutenak, arrisku handiarekin (errentagarritasun-/arrisku-profil handiagoa): Hazteko aukera handiak dituzten tematikak aurkituko genituzke, adibidez, teknologiako sektoreekin zerikusia dutenak.

2. Errentagarritasun neurritsuagoa bilatzen dutenak, arrisku txikiagoarekin (errentagarritasun-/arrisku-profil txikiagoa): Hemen sartuko lirateke hazkunde txikiagoa duten baina egonkorragoak diren tematikak, adibidez, azpiegiturekin zerikusia dutenak.

3. Beste batzuk: errentagarritasun/arrisku profil zehatz batekin bat ez datozenak eta, balore burtsa tradizionalekin alderatuz gero, emaitzetan desbideratze handia agertu ohi dutenak. Hemen sartzen dira, adibidez, urre meatzaritzarekin lotutako funtsak.

Banner zentral Quality Funds Banner zentral Quality Funds
Aurkitu Quality Funds-ek nabarmendutako funtsak
Ezagutu nazioarteko inbertsio funtsak eta aukeratu zuretzat onena.

Zer-nolako arriskuak dituzte honelako inbertsioek?
Arrisku nagusia gailenduko diren joerak identifikatzea da, baita joera horri etekina aterako dioten konpainiak zehaztea ere.

Errenta aldakorreko gainerako inbertsioetan gerta bezala, inbertsioaren xede diren konpainien etekinetatik etorriko dira azken emaitzak, baita horien prezioan islatuko diren inbertitzaileen itxaropenetatik ere, eta aldaketa horiek oso handiak izan daitezke.

Bestalde, errenta aldakorraren barruan baliokide diren beste inbertsioen aldean, honelakoetan dibertsifikazioa txikiagoa da, merkatuaren segmentu bakar batean ardazten direlako inbertsioak soilik. Inbertsioaren kontzentrazioak arriskua dakar inbertitzailearentzat.

Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.