Zer da Gizarte Erantzukizuneko Inbertsioa (GEI)?

Gizarte Erantzukizuneko Inbertsioa (GEI) zer den eta zer ezaugarri nagusi dituen azalduko dizugu
Gizarte Erantzukizuneko Inbertsioa (GEI edo SRI ingelesez) inbertsio estilo jakin bat da, eta kontuan hartzen ditu ingurumenaren, gizartearen eta gobernu korporatibo onaren (ESG ingelesezko siglengatik) alorreko irizpideak. Halakoen xede nagusia garapen jasangarrirako ekarpena egitea da. Garapen jasangarria 1987an definitu zen lehen aldiz, honela: «oraingo belaunaldiaren premiak asetzen dituen garapena, geroko belaunaldien premiak asetzeko gaitasunari kalterik egin gabe».
Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna
Ateratzen alderdi zure dirura
Aukeratu zure beharretara ongien egokitzen den inbertsio funtsa.

Berdinak al dira GEI funts guztiak?

Erantzuna "Ez" da; izan ere, inbertsio mota horren barruan, estrategia edo hurbilketa desberdinak sartzen dira, eta honela sailkatzen dira:

  • Baztertzea: alde batera uzten dira eztabaidagarriak diren edo oso etikoak ez diren industria jakin batzuk, adibidez, tabakoa eta jokoa. Oso ohikoa da alde batera uztea pertsonen aurkako minak edota barreiatze bonbak fabrikatzen dituzten enpresak.
  • ESG faktoreak txertatzea –ingurumen, gizarte eta gobernu korporatibo onaren alorreko irizpideak sartzea– inbertsio prozesuetan: hau da, aintzat hartzea ESG irizpideak, enpresa baten etekinak edo gerora ordaintzeko zer gaitasun izango duen zenbatestean. Hala, baldintza berberetan, ESG alorrean balioespen onena duen akzioa (errenta aldakorra bada) edo bonua (errenta finkoa bada) aukeratuko du kudeatzaileak.
  • Botoa (errenta aldakorrean soilik) eta parte-hartzea: proaktiboki aritzea inbertsioen xede diren enpresa edo gobernuekin elkarlanean, ESGko alderdiak txertatzea eta horietan hobekuntzak egitea sustatzeko. Hona hemen zenbait adibide: gas kutsagarriak murrizteko inbertsioak sustatzea edo jardunbide egokiagoak aplikatzea epe luzera zuzendariei ordainsariak emateko orduan.
  • Nazioarteko itunak betetzea (norm based screening): ez da inbertsiorik egiten nazioarteko araudi edo itunak betetzen ez dituzten enpresa edo gobernuetan. Ezagunena Nazio Batuen Mundu Ituna da. Hamar printzipio hartzen ditu barne, lau bloke handitan multzokatuta: giza eskubideak, laneko esparrua, ingurumena eta ustelkeriaren aurkako borroka. Adibidez, kanpoan utz daiteke enpresa edo gobernuren bat, adingabeak esplotatzen baditu.
  • Industria bakoitzeko onenak (Best in class): ESG gaien inguruan dituzten politiken araberako puntuazioa ematen zaie enpresei (edo gobernuei, gobernu bonuen kasuan) eta putnu kopuru handiena dutenetan inbertitzen da soilik. Hori egiten dute jasangarritasun etiketak dituzten indizeek.
  • Jasangarritasuna ardatz: GEIaren alorreko gai zehatz batekin lotutako funtsak dira; adibidez, klima aldaketarekin edo urarekin.
  • Eragin inbertsioak: honelako inbertsioetan, itzulkin finantzarioa bigarren mailakoa da, eta gizartearen alorreko osagaia da garrantzitsuena; adibidez, jantoki sozial batean inbertitzea. Berez duen izaeragatik, maila pribatuan egiten dira gehiago, eta zaila da estrategia hau funts formatuan aurkitzea.

Kudeatzaile/produktu bakoitzean hainbat uztartzen dira, eta bakarra ezartzen da edo ez da bakar bat ere gauzatzen.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Funtsen bilatzailea
Ezagutu BBVAren inbertsio funtsen katalogoa.

Nola inberti dezaket GEI funtsetan?

Aurrez azaldu ditugun inbertsio mota horietatik guztietatik, Gizarte Erantzukizuneko Inbertsio (GEI) etiketa jartzen zaie iraunkortasuna ardatz dutenei eta Industria bakoitzeko onenei(best in class).

Garrantzitsua da nabarmentzea inbertsio funts askok, GEI funtsaren etiketa izan gabe ere, kontuan har dezaketela estrategia horietakoren bat edo hainbat haien inbertsio zorroak eratzeko orduan. Errenta aldakorrean, adibidez, maiz aurkitzen dira ekintza hauetakoren bat edo gehiago egiten dituzten funtsak: barreiatze bonbak eta pertsonen aurkako minak fabrikatzen dituzten enpresak baztertzen dituztenak, akzionisten batzorde orokorretan euren boto eskubideak aktiboki baliatzen dituztenak, haien inbertsioen xede diren konpainia edo gobernuekin elkarrizketan arituz ESG alorreko jardunbide hobeak sustatzen dituztenak, eta inbertsio bat ebaluatzeko ESG irizpideak barne hartzen dituztenak.

CTA subhome funtsak CTA subhome funtsak
Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.