Big Datarekin inbertitzea

Big Data: Nola ari diren teknologia berriak inbertitzeko modu berriak sortzen

Zer da “Big Data”?

Big Data esaten zaio datu kopuru eskergaren kudeaketari eta analisiari. Datu horiek ezin dira ohiko tekniken bitartez tratatu, bolumen eta gaitasun muga "konbentzionalak" gainditzen dituztelako eta, gainera, teknika berri horiek askotariko datuak aztertzeko aukera ematen dute, esate baterako, irudiak eta formulario digitalak, audio fitxategiak, satelite irudiak, mugikorreko seinaleak, Interneteko bilaketak, etab.
Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko
Beste kudeatzaile batzuen funtsak zure eskura
Kontsultatu nazioarteko kudeatzaile onenen funtsak.
Non kokatzen da “Big Data" kontzeptua inbertsio funtsen munduan? 
Teknologia berriei esker, era askotako datu berriak eskuratu daitezke; askotariko jatorriak dituzte, eta inbertsioen analisi tradizionala osatzera datoz. Halakoen xedea erabakiak hartzen laguntzea da, analisi hori aberasten duten ikuspegi berriak ekarriz. 
Azken urteotan, mundu mailan, inbertsioaren munduak interes handia agertu du alor horren inguruan, eta nabarmen handitu ditu bere gaitasun teknologikoak eta big data tekniketarako erabiltzen dituen baliabideak. Hori guztia, merkatuaren inefizientziak aurkitu eta ustiatzeko asmoz, errentagarritasun interesgarriagoa eta kontsistenteagoa lortzen laguntzeko.
Big Datako zer teknika erabiltzen dituzte inbertsio funtsek? 
Hona hemen teknika ohikoenetako batzuk: hizkuntza naturala prozesatzea, irakurketa konputazionala («machine reading» delakoa; hau da, makinak irakurtzen) eta ereduen ezagutza («machine learning», edo makinak ikasten) erabiliz, eta Interneteko bilaketa jarduera neurtuz, salmenten bolumenean zer aldaketa egongo diren aurreikusteko, besteak beste. 
Erabakiak hartzeko seinale berri horien erakusgarri da inbertitzailearen sentimendua testu analisiaren bidez neurtzea. Duela zenbait urte, hitz positibo eta negatiboen arteko ratio baten bidez neurtzen zen inbertitzailearen sentimendua. Gerora «machine learning» bidez egindako zenbait azterlanek agerian utzi dute eraginkorragoa dela nork hitz egiten duen neurtzen bada –kontseilari nagusiaren hitzak positiboagoak izaten dira beti; aldiz, finantza-zuzendaria ez da hain positiboa izaten– eta nola hitz egiten duen –zer adizki erabiltzen dituen: orainaldia erabiliz hitz egitea betiere da positiboagoa, eta negatiboa izan ohi da geroaldia erabiliz hitz egitea, edo diskurtsoa zenbateraino den lausoa, edo datuetan ardaztutako diskurtsoa den, azken hori positiboa izaten baita–. Ñabardura horiek bizkor hautemateko, urtean hainbat komunikazio izaten dituzten milaka enpresatan, informazioa aztertzen duten tresna informatiko indartsuak behar dira.
Banner zentral Quality Funds Banner zentral Quality Funds
Aurkitu Quality Funds-ek nabarmendutako funtsak
Ezagutu nazioarteko inbertsio funtsak eta aukeratu zuretzat onena.

Kontuan hartu behar da:

  • Oso eremu dinamikoa eta esperimentala da, eta berrikuntza du bereizgarri; hori dela eta, aldaketa ugari daude aplikatutako ereduetan eta neurrietan.
  • Era horretako tekniketan oinarrituta dauden funtsen arrisku handiena «eredu arrisku» deiturikoa da; hau da, inbertsio prozesua datuak prozesatzeko eta ustiatzeko teknika berritzaile horietan oinarritutako eredu berriak barneratzean oinarritzen da. Hala ere, horien efikazia eta merkatuko egoera jakin baterako egokitasuna nabarmen alda daiteke, merkatuko zer ingurunetan gauden.
Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.