Banku-transferentzia bat ezeztatu al daiteke?

Zer egin dezakegu transferentzia batekin huts egiten badugu

Guztiok huts egin dezakegu. Hori dela eta, garrantzitsua da jakitea zer egin dezakegun akatsa konpontzeko. Adibidez, zer pasatzen da transferentzia bat bikoizten badut edo zenbateko edo hartzailez nahasten banaiz?. Lehenik eta behin lasaitasuna mantendu behar da eta eman daitezken pausuak ezagutu behar dira.

Baliogabe al ditzaket egindako transferentziak? Egindako transferentziak ezin dira baliogabetu edo aldatu. Baina akats bat egin baduzu, prozedura honetara jo dezakezu:

Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

  • Kontu onuradunaren titularrari buruzko informazioa baldin badugu, zuzenean berarekin harremanetan jarriko gara akatsa komunikatu eta funtsak nola eta noiz itzuliko dizkigun adosteko. Aukera hori beti azkarrena izango da eta parte-hartzaileen fede onean oinarritzen da.
  • Ez badugu behar adina informazio kontu onuradunaren titutalarri buruz berarekin harremanetan jartzeko edo ez badugu aurreko irtenbidean konfiantzarik, gure kudeatzaile edo bulegoa informatuko dugu banku arteko prozesu bat martxan jar dezan, eta horren bitartez onuradunaren bankuari transferentziaren guztizko ostera-lagapena eskatuko zaio. Ekintza horren emaitza ere parte-hartzaileen fede onaren araberakoa izango da, transferentziaren onuradunak funtsen ostera-lagapenarekin bere adostasuna adierazi beharko baitu, bikoizketa kasuetan izan ezik; horietan onuradunaren erakundeak zenbateko osoa itzuliko du onuradunaren kontuan beharrezko funtsak dauden kasu guztietan.
  • Aurreko prozeduren bitartez ezin izan baditugu funtsak berreskuratu, bide judiziala jarraitzea besterik ez zaigu geratuko.
Erdiko bannerra Komisiorik gabe Erdiko bannerra Komisiorik gabe

0 € komisioetan zure kontu eta txartelagatik.

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua
Edozein kasutan, transferentzia ezeztatzeko beti arduratsua eta azkarra izatea gomendatzen da, erratu egin garela konturatzen garenean. Hemen, denbora urrea dela esatea egia izan daiteke.
CTA Egin zaitez bezero CTA Egin zaitez bezero
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak