Nola gutxitu nire hilabeteko gastuak

Zure hilabeteko gastuak kontrolatzeko eta hilero aurrezteko gako nagusiak azaltzen dizkizugu

Hileko gastuak murriztea urte berriko asmo famatuetan beti sartzen diren helburu horietako bat izaten dira. Hala ere, 2008an krisi ekonomiko egoera deklaratu zenean, gastuak murriztea eta hortaz, aurreztea desiragarri izatetik behar erreala izatera pasa da pertsona askorentzat. Beharbada, orain dela urte batzuk gastuak murriztea lehentasuna zen seme-alabak dituzten familientzat, bikote eta ezkongabeek planifikatu gabeko gastu-aukera zuten bitartean. Egun hori aldatu egin da eta ia guztiok, denok ez esatearren, aurreztu egin behar dugu etorkizunean koltxoi finantzarioa izateko.

Litekeena interneten bilatuz gero webgune asko aurkitzea mirari ekonomikoak eskainiz, baina ustekabeei aurre egiteko koltxoi finantzario desiragarria aurreikuspen eta planifikazio handiarekin eta beharrezkoak ez diren hileko gastuak murriztea lortuz egiten da.

Goiko bannerra BBVA Bconomy Goiko bannerra BBVA Bconomy
BBVA Bconomy
Aurrezteko helburu bat jartzen eta hura erdiesten laguntzen digun tresna.

Aztertu eta osatu zure hileko gastu guztiak

Jarrera-gidalerroei buruz eta gure helburua lortu ahal izateko hitz egiten hasi aurretik, jakin behar dugu gastuak murriztea iraupen-lasterketa dela eta ez esprinta. Beharrezkoa dirudi denbora ematea gure dirua hilero zertan gastatzen dugun aztertzeari. Hori lortzeko, ideia ona da aurreko hileko faktura eta ordainagiri guztiak bildu eta mugimenduak koaderno batean edota tresna informatiko batean idaztea, hala nola, Excel koadro batean edo horretarako aplikazio espezifiko batean.

Gogaikarria eta aspergarria den arren, izan dituzun hileko gastu guztiak dokumentu bakarrean ikustea modu bikaina da behar-beharrezkoak direnak aztertzeko, esaterako, hipoteka edota komunitate-ordainketa, eta murriz edo zuzenean ezezta daitezkenak hautemateko. Zentimo bakoitza zertan gastatzen duzun jakinez soilik hasi ahal izango duzu zure hileko gastuak murrizteko neurriak hartu eta zure egunerokoan horretarako trukoak gehitzen.

Aurreztea lehentasuna da, ez da amaierako saria

Finantzen oinarrizko printzipioak tradizionalki murriztu egiten ditu gastuak diru-sarreretatik eta horren emaitzarekin aurrezkia lortzen da. Hau da: gastuak - diru-sarrerak = aurrezkia. Hala ere, geroz eta babes eta onarpen gehiago lortzen ari da aurkako praktika. Hau da, zehaztapenen ordena aldatzea, diru-sarrerei aurrezkia kenduz, hurrengo eragiketa matematikoa lortuz: diru-sarrera - aurrezki = gastu. Lehen begiratuan ez dirudien arren, gure eguneko eta hileko ekonomiari dagokionean, faktoreen ordenak emaitza aldatzen du, eta asko gainera.

Aurrezkia eragiketako zati bezala eta ez eragiketaren emaitza gisa hartzen dugunez, hileko lehen momentutik egiten ari garena bete beharreko aurrezkiaren ehunekoa kontuan hartzea da. Horrela diru-kopuru hori hasieratik deskontatuko da, gutxiago gastatuz hilez hil eta diru gehiago pilatuz etorkizunerako. Hori lortzeko, gure hileko nomina har dezakegu eta jasotzean ehuneko bat ken diezaiokegu, aurrezteko baztertuko duguna. Horretarako errentagarritasuna sortzen duen produktu bat bila dezakezu (esaterako, aurrezki-kontua), zeinaren baldintzak onartzen dituzun eta dirua baztertzen lagun zaitzaken hileko gastuak antolatzerako garaian.

Erdiko bannerra Bconomy Erdiko bannerra Bconomy
Hasi aurrezten
BBVA Bconomyrekin, zure gastuak alderatu ahal izango dituzu, eta zure koltxoi finantzarioa sortu.

Erabili gastuak kontrolatzen lagunduko dizuten tresnak

Gure egunerokoan aldaketa asko egin arren, hileko gastuak murriztu nahi baditugu, gomendagarria da beti zure finantzak kontrolatzen lagunduko dizun tresnaren bat erabiltzea. BBVA Bconomy tresna berriak zure diruari buruz lehen ez zenuen informazioa izatea ahalbidetzen dizu, eta horrela zure gastuak azter ditzakezu, horiek murriztu eta nola aurrez dezakezun ezagut dezakezu zure helburuak lortzea errazagoa izan dadin.

BBVAren aplikazioaren tresna berri horri esker, zeina zure smartphonean gozatu ahal izango duzun, zure egoera finantzarioa aztertu ahal izango duzu eta zure gastuak antzeko profilekin alderatu ahal izango dituzu, non aurreztu jakiteko.

CTA Bconomy CTA Bconomy
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak