Nola kudeatu hobeto zure finantza pertsonalak

Zure egungo eta etorkizuneko egoera finantzarioa aztertzea funtsezkoa da, zure finantza pertsonalak modu eraginkorrean kudeatu ahal izateko

Lan munduan sartzen garen unetik, eta gure lehen soldata jasotzean, gure finantza pertsonalak kudeatzeko betebeharra dugu.

Gai hutsala iruditu arren, denok dakigu nomina bat helbideratzea edo zapatila batzuk dagoeneko hiru ditugunean ez erostea garrantzitsua dela. Hala ere, ez da arraroa norbaitek bere diru guztia galtzea gastuen kontrol eskasa dela eta. Askotan, behar ez dugun produktu bat edo zerbitzu bat erosteko arrazoi nagusia, eta ondoren gure kontra egingo duena ezjakintasuna da. Gure diruaz aritzean, funtsezkoa da gure egoera finantzarioa aztertzea, eta gure gastuak diru-sarreren arabera kudeatzea. Plangintza on bat garrantzi handikoa da gure finantza pertsonalak osasuntsuak izan daitezen.

Aztertu zure oraingo eta etorkizuneko egoera finantzarioa

Gure egoera finantzarioa aztertzea lehen pausoa da horien kudeaketa ona egiteko. Analisi on batek elementu hauek ditu: ondare garbiaren ebaluazioa, diru-sarrerak, gastuak eta aurreikustez errazak diren eta ordaintzea eskatuko duten etorkizuneko egoerak.

Analisia gure etxeko ekonomiaren argazki baten gisa planteatu behar dugu. Horrela, behin eginda, urrunetik ikusi ahal izango dugu, eta zein une ekonomikoan gauden identifikatu. Hau da, gure kapitala zein den eta noraino joan gaitezken. Era berean, analisiarekin gure oraingo gastuak era fidelean ikusteko aukera izango dugu, baita gure etorkizuneko aurreikusitako beharrak zeintzuk izango diren ere. Gure finantza pertsonalak kudeatzeko funtsezko bi alderdi.

Gure oraingo egoera finantzarioa aztertzeko, gure bizitza pertsonaleko alderdiak zehaztu beharko ditugu, esaterako:

  • Etxean dauden pertsona kopurua. Esate baterako, gure finantza pertsonalentzat oso ezberdina da seme-alabak zuzenean gure kargura egotea ala ez.
  • Etxean bizi diren pertsona kopurua eta ematen dituzten diru-sarrerak hilabetean. Lana duten bi seme-alaba dituen familia baten egoera ekonomikoa oso ezberdina izango da seme-alabek lanik ez duten familia batekin alderatuta. Gurasoetako bat langabezian badago, finantzak ere ezberdin kudeatuko dira, biak lanean egotearen kasuarekin alderatuta.
  • Bizi garen etxe mota eta bertako erregimena. Pisu batek ez du igerilekua duen txalet baten gastu adina. Era berean, alokairua eta hipotekaren gastua ez da bera.
  • Oraingo etxean bizi behar zaren denbora, eta oraingo erregimena. Etxebizitzaz aldatzeko asmoa baduzu, edo berdinean geratzeko baina jabe gisa, gure dirua era egokian kudeatu beharko dugu nahi dugun aldaketa lortzeko.

Behin alderdi pertsonal guztiak aztertuta, gure ondare garbia kalkulatu behar dugu. Hau da, gure ondasun guztien zerrenda bat egin behar dugu, baita gure zorrena ere. Bigarrenak lehena gainditzen badu, gure ondarea negatiboa izango da, eta ezinbestekoa da egoera saihesteko neurriak hartzea.

Azkenik, etorkizunerako kontsiderazio batzuk egin behar dira, batez ere gure gastuei dagokienez. Azterketa egiterakoan, garrantzitsua da aurreikusi daitezken egoerak sartzea, uneren batean ordaintzera beharko gaituzte eta. Hainbat gastu ezberdin daude: autoa edo etxetresna elektriko bat apurtzea, gure bikotea langabezian egotea edo erretiroa hartzea. Xehetasun guztiak garrantzitsuak dira gure egoera ekonomikoa zehatz-mehatz ezagutzeko, eta gure finantza pertsonalak senez kudeatzeko.

Gastuen eguneroko bat; zure lagun min berria

Zure finantza pertsonalak hobe kudeatzen ikasi nahi baduzu, hilabete batzuetan, behintzat, gastatzen duzuna eta zertan gastatzen duzun idazteko esfortzua egin beharko duzu. Pixka bat aspergarria da, baina har ezazu eguneroko pertsonal bat bezala; gastuena. Ohitura honek zure kontsumo ohiturak identifikatzeko eta diru gehien bideratzen duzun arlo edo alderdiak ikusteko balio du; honela, zure gastuen eta diru-sarreren arteko konparaketa egin dezakezu.

Zure kontsumo patroiak identifikatzean, behar ez dituzun gastu horiek ken ditzakezu, zure errealitateari jarraiki, eta gastuak kentzean bizi kalitatea galdu gabe. Adibidez, zure gastuak eratzean, egunero etxetik kanpo bi kafe hartzen dituzula ikusten baduzu, gomendagarria da goizean kafea prestatzea eta termo batean eramatea. Ekintza txiki horrekin, hilabete amaieran dirua aurreztu duzula ikusiko duzu. Gainera, zure finantza pertsonaletan lagungarria izango da etxean dituzun eta erabiltzen ez dituzun ondasunak identifikatzea: saltzen badituzu, dirua lortuko duzu.

Ezarri hilabeteko aurrekontu bat eta aurreztea gehitu

Zure finantza pertsonalak kudeatzeko modu perfektua hilabeteko aurrekontu bat ezartzea da. Litekeena da hasieran gehiago gastatzea, baina, gimnasioa edo dieta kasuan bezala, borondate eta irmotasunez zure beharrak aurrekontura egokituko dituzu. Gainera, aurrekontu baten arabera bizitzea ustekabe bati aurre egitean dirurik gabe ez geratzea bermatzen duen modu bakarra da. Lasaitasun horrekin bizitzea zure ekonomiaren aldeko puntu bat da, eta, batez ere, zure osasun eta ongizatearentzat. 

Hilabeteko aurrekontua perfektua eta osatua izan dadin, aurrezki kontzeptu bat gehitu behar duzu, gastu baten gisakoa izan dadin. Aurrezten ikastea funtsezkoa da epe luzera osasun finantzario ona izateko. Hasieran kostatu arren, aurreztea zure aurrekontuaren barne hartzen baduzu, inkontzienteki egingo duzu azkenean. Hala ere kostatzen bazaizu, ezarri zure xedeak beti txikienetik handienera, eta izan gogoan aurrezki-funtsa horren xedea: bidai luze bat, etxe handiago bat, zure seme-alaben ikasketak edo orain dirua gastatzea baino gehiago gustatzen zaizun edozer.

Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak