Noiz izango dut nire kontu korrontea martxan?

BBVA online kontuarekin eragiketak egiten noiz hasi ahal izango zaren azalduko dizugu
Alta emateko zer kanal erabili duzun arabera, epe batean edo bestean izango duzu operatibo kontu korrontea. Jarraian, zenbait kasu azalduko dizkizugu, argi izan dezazun noiz has zaitezkeen BBVA Online kontua erabiltzen.
Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Webgunea

Webgunean alta emateko prozesua amaitu baduzu eta eskatu zaizun dokumentazio guztia entregatu baduzu (IFZ/AIZ eta bestelako dokumentuak, eskatu bazaizkizu), 10 eta 12 egun bitartean itxaron behar duzu kontuarekin eragiketak egiten hasi ahal izateko; transferentziak egin, diru sarrerak jaso, edo kontuko posizioa eta mugimenduak kontsultatu.

Mezu elektroniko bat eta SMS mezu bat jasoko duzu kontua operatibo dagoela jakinarazteko.

Mugikorra

Mugikor bidezko alta egiteko prozesua amaitu baduzu eta bideo deia ongi osatu baduzu, mezu elektroniko eta SMS bat jasoko dituzu berehala, zure kontua dagoeneko erabilgarri dagoela jakinarazteko.

Prozesua ez amaitzeko ohiko arrazoiak:

  • Akatsa bideo deian / Kudeatzaileak lanpetuta: Arrazoiren bat tarteko ezin izan baduzu osatu bideo dei bidez identifikatzeko prozesua, mezu elektroniko bat jasoko duzu helbide elektronikoan, bideo deia berriz hasteko eta prozesua osatzeko.
  • NANaren argazkiek kalitate txikia edo eskasa dute: Arrazoiren bat tarteko NANaren argazkiak zuzenak ez badira edo ez badituzte betetzen gure segurtasun sistemek behar dituzten kalitate eta argitasun baldintzak, BBVAko bezeroarentzako arreta zerbitzuko talde bat zurekin harremanetan jarriko da beste argazki batzuk bidal ditzazun eta prozesua osa dezazun.
Erdiko bannerra Komisiorik gabe Erdiko bannerra Komisiorik gabe

0 € komisioetan zure kontu eta txartelagatik.

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Prozesuaren egoera ezagutu nahi duzu?

Bezero gisa alta emateko prozesuaren egoera ezagutu nahi baduzu:

  • Sartu BBVA.es webgunean edo BBVAren aplikazioan sarbide gakoak erabilita (NAN zenbakia + pasahitza).
  • Hasierako pantailan prozesuaren egoera ikusi ahal izango duzu, eta bidali gabeko dokumenturik ez duzula egiaztatu.
  • Dokumenturen bat falta bazaizu, bidalketa eta identifikazio moduak aukera ditzakezu (mezularia, posta elektronikoa...).
CTA Egin zaitez bezero CTA Egin zaitez bezero
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak