Nola ezeztatu bankuko kontu bat

Zure bankuko kontua ustekaberik izan gabe ezeztatzeko kontuan izan behar duzuna azalduko dizugu

Bankuko kontuek askotan helburu zehatz bat izaten dute: auto bat erosteko aurreztea, finantza-erakunde zehatz batean hipoteka bat ordaintzea, kide eta lagunekin pisu batean gastuak partekatzea, etab. Horregatik, behin xede horiek amaitzean, bezero askok haien erosotasun eta lasaitasunerako kontua ezeztatzea erabakitzen dute. Beste kasu batzuetan, ordea, kontu korronte bat ezeztatu egiten da, adibidez, heriotzagatik edo lan arrazoiak direla eta (nominaren ordainketa).

Ezeztatze hori burutzeko prozesua erraza da eta ez luke ustekabekorik sortu behar, baina garrantzitsua da ulertzea horrek dituen eta ahaztu behar ez diren ondorioak. Erraza den izapide bat izan arren, ezagutu beharreko pausu batzuk daude.

Erabiltzaile askok pentsatzen dute kontua dirurik gabe uztea (0 €), dela jardunari uzteagatik edo funts-eskasia dela eta, ezeztatze automatikoaren sinonimo dela. Hala ere, hori ez da zuzena. Garrantzitsua da informatzea finantza-erakunde bakoitzak kontu korronte bat ezeztatzeko dauzkan berezko prozeduren inguruan.

Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Beharrezko baldintzak eta dokumentazioa

1. Kontu korrontearen titularren ezeztatze-sinadura haien NANrekin (AIZ, IFZ)

Konpondu beharreko lehenengo pausua bankuko kontu bat ezeztatzeko kontuak titular bat baino gehiago dituen jakitea da, ezeztatzeko horien guztien onespena behar baitugu. Ezeztatu nahi dugun kontuko bankuak ez badu kontuaren online bidezko ezeztatze-zerbitzua (Internet bidez egiteko) edo beste urruneko bitartekorik eskaintzen (posta, telefonoa, faxa, etab.), titularrek bertaratu egin beharko dute bere nortasun agiriarekin, zeina baliozkoa eta behar bezala egongo den, kontuaren ezeztatze-sinadura aurrez aurre egiteko. Erakunde batzuetan jarduera hori ezeztatu nahi den bankuko kontua ireki zen bulego berean egin behar da.

- Titularretakoren bat hiltzen bada:

Bankuko kontuko titularretakoren bat hilda balego, horren oinordeko legalek egin beharko dute izapide hori, banketxeak eskatutako dokumentazioa aurkeztuz (beste dokumentuen artean, heriotza-ziurtagiria eta herentziaren esleipen eskritura).

2. Txartelak, txekeak, eta libretak ematea

Kontu korrontearen baja eman aurretik, bezeroak kontu korrontera lotuta dituen kreditu edo zordunketa txartel, txeke, libreta edo taloitegi guztiak ezabatu edo suntsitu egin behar ditu.

Kasu batzuetan, bankua izaten da interesatuei eskatzen diena sukurtsalera bertara daitezen ordainketa modu horiek guztiak eman ditzaten. Segurtasun neurri bat da.

Gomendioak

Zure bankuko kontuko ezeztatzea eta ixtea sinatu aurretik:

  • Ziurtatu helbideratutako ordainagiririk ez duzula kontuan.
  • Ohartarazi zure ordaintzaileei (besteren kontura lan egiten baduzu edo bestelako edozein arrazoi dela eta aldizkako ordainketak jasotzen badituzu) kontuaren ezeztatzearen inguruan.
  • Ziurtatu itxi beharreko kontu korrontea ez dela erakunde finantzario horretan edo beste batean dituzun beste produktu finantzarioen interesen abonamendurako kontua (gordailuak, aurrezki-kontuak...).
  • Bereiztu zure kontuko zenbakia zenbaki horrekin erabiltzen dituzun merkataritza elektronikoko plataformetatik edo txartel horretara lotuta duzun beste txarteletik. Arazoak saihestuko dituzu egiten dituzun hurrengo erosketa edo harpidetza berritzeetan.
  • Egin zure mugimenduen kopia bat frogagiri gisa erabiltzeko. Erakunde askotan Internet bidez deskargatzea izango da errazena, horren webgunean, bezeroentzako eremu pribatuan.
  • Amaitzeko, gomendagarria da egiaztagiri bat eskatzea zeinean ezeztatzea jasotzen den, ondorengo edozein erreklamaziotan erabiltzeko.
Erdiko bannerra Bconomy Erdiko bannerra Bconomy
Hasi aurrezten
BBVA Bconomyrekin, zure gastuak alderatu ahal izango dituzu, eta zure koltxoi finantzarioa sortu.

Komisioak edo zigorrak

Erakundearen arabera, kontu korrontearen ezeztatzeak zigor bat suposa dezake. Dena den kontuan izan behar duzu:

  • Saldo negatiboa: Ezeztatu nahi den kontuak saldo negatiboa badu, titularrak edo titularrek aipatutako saldo hori ordaindu beharko dute kontua ezeztatu ahal izateko.
  • Kontuaren kudeaketa edo mantentzeagatiko komisioa: Itxiko duzun bankuko kontuak administrazio eta mantentzeagatiko komisioak baditu, kontuaren ezeztatze dataren araberako komisio proportzionala kalkulatzen da.
  • Promozioak: Promozio edo hobariren bat gozatu baduzu ixtera zoazen bankuko kontua ireki edo mantentzeagatik eta egon beharreko denbora igaro aurretik kontua ezeztatu nahi baduzu, seguruenik zigor bat ordaindu beharko duzu promozioaren baldintzak ez betetzeagatik. Informatu zaitez promozioaren oinarri legaletan edo zure banketxean ziurtatzeko.
  • Hipoteka, kredituak edo mailegu motaren bat: Bankuarekin maileguren bat baduzu eta itxi nahi duzun kontua produktu horien kuota eta interesak ordaintzeko erabiltzen baduzu, ezeztatzea egin edo zordunketa-kontua beste banku batera alda daitekeen kontsultatu beharko duzu, eta horregatik zigorren bat eskatzen dizuten jakin beharko duzu.
CTA Egin zaitez bezero CTA Egin zaitez bezero
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak