Aplikazioa eta aurrezteko biribiltzea: ezagutu mikroaurrezpena

Aurrezteko teknika erraz-erraza.

Aurrezteari buruz pentsatzen dugunean, normalean, diru kopuru handiago edo txikiago bat helburu horretarako erabiltzen den kontu batera bidaltzean pentsatzen dugu. Antzeko zerbait egiten genuen haurretan, pezetaz pezeta (edo zentimoz zentimo) itsulapiko txiki bat betetzen genuenean, denbora baten ondoren ametsen bat betetzeko.

Gaur egun, errazago egin dezakegu eragiketa hori teknologia berriei esker, eta, zehazki, BBVAren aplikazioarekin. Biribilketa izeneko mikroaurrezpen tresna bat eskaintzen dizu Programatu zure kontua zerbitzuaren barruan, eta hari esker, automatikoki sartuko dituzu erosketan sobera geratzen diren zentimoak bigarren kontu batean; hau da, ez duzu aurreztea beste kezkarik izango.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Nola funtzionatzen du Biribilketak?

Badira kopuru zehatz bat balio ez duten erosketa batzuk; hau da, dezimalak dituzte (kasu honetan, zentimoak). Biribilketak kopuru hori osatzen du, hurrengo eurora arte, eta beste kontu batera bidaltzen ditu atzerako zentimoak, aurreztu daitezen. Esate baterako: supermerkatu batera bazoaz eta erosketak 13,45 € balio baditu, 14 €-ra iritsi arte falta diren 55 zentimoak transferitzen eta aurrezten dira teknika honen bidez. 

Horrela, biribilketa aktibatuta duen zordunketa txartelarekin erosten duzun bakoitzean, etorkizunean erabiltzeko gordeko duzu kopuru txiki hori. Prozesu hori egunaren amaieran egiten da; orduan eguneko biribilketa guztiak batu, eta beste kontu batera eramaten dira. Hoberena? Ez du komisiorik eta hurrengo egun baliodunean agertuko da.

Eta, egindako erosketa bat itzultzen badut, zer gertatzen da biribildutako zentimoekin? Ez duzu hortaz kezkatu beharrik; izan ere, helburuko kontuan geratuko dira. Zuk kontu korrontera itzuli nahi badituzu soilik aldatuko dira, eta horretarako nahikoa da zenbateko hori duen intsuldaketa bat egitea.
Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Biribilketa erabiltzen hasteko, aplikazioa deskargatuta izan beharko duzu, eta bi BBVA kontu eduki (bat zordunketa txartelarekin lotuta). 

Lehenengo kontua jatorrikoa da, eta hortik ateratzen da biribilketa (eta kontu horrekin lotuta dago txartela). Bigarren kontua helburukoa da, eta horra bidaltzen da aurrezkia. Kontu hori oso erraz sor dezakezu Nire helburuak atalean. Eta ez kezkatu komisioengatik: aurrez azaldu dugun bezala, ez du komisiorik lotuta.

CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua