Tim Elmore

Idazlea eta prestakuntza

"Haurrak biderako prestatu behar ditugu, haurrentzako bidearen ordez".

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

"Liderra" diogunean, jendearentzat lan egin eta arazoak ebazten dituen norbaiti buruz ari gara. Hezitzaile batekin topo egiten dudanean igogailu batean eta bost minutuz haiekin hitz egiten dudanean, hurrengoa esaten diet: "Gure nahia da arazoak ebazten eta jendearentzat lan egiten jakinda gradua daitezen". Eta horiek guztiek hurrengoa esaten didate: "Bai, hori nahi dut". Irakurketa, idazketa eta matematika beharrezkoak dira, baina bizitzarako gaitasunak dituen jendea falta da, jendearekin harremanak izateko eta taldeen buru izateko gaitasunarekin, ongi komunikatzen eta ikuspegi bat transmititzeko gaitasuna duen jendea... Asko lan egiten dugu nazioartean eta liburu bat beste hizkuntza batera itzultzen ari ginen batean gaizki itzuli zuten "lider" hitza. "Boterea" hitza erabili zuten, haien esanetan "boterea duen norbait" zen. Gure ustez, sarritan lidergotik sortzen da boterea; eragina irabazten da. Baina jendeari laguntzeko eta arazoak ebazteko xedearekin hasten da. Eta hori egiten duzunean, normalean irabazi egiten duzu beste pertsona batzuetan eragina izateko eskubidea.

Etorkizuneko ikuspegia izaten dute liderrek. Gogoan dute etorkizun hobe baten irudia. Eta nola edo hala zirriborroa egin dute irudi hori errealitate egiteko jarraitu beharreko pausuekin. Besteak lagun ditzakete hori lor genezakeela ulertzen. Gehiengoa ez da iristen pausuen zirriborroa egitera eta zera esaten dute: “Bai, gustuko dut ikuspegi hori, nola bilakatuko dugu errealitate?”. Eta gehiengoak ez daki nola egin. Pentsatzen dut lider batek izaerari dagokionez jendetasuna izan behar duela. Zaila egiten zait bereiztea lidergo on bat gaitasun sozial onetatik. Jendetasuna duen belaunaldia sortu behar dugu. Hori oso zaila da uneoro mugikorrarekin banago. Horregatik, deskonektatu egin behar dira. Deskonektatu egin behar dira adimen emozionala lor dezaten. Eta azkenik, zera esango nuke, ausartak izan behar dutela sortzez. Lider eta zuzendari baten arteko desberdintasuna da, biak garrantzitsuak izanik, liderrak ausardia eskatzen duten gauzak egiten dituela. Liderrak lehenengoak dira. Izan ere, sarritan hurrengoa esaten diet ikasleei lider bat zer den deskribatzen diedanean: "Ez bazaude besteei eskatzen diezuna egiteko prest, ez hasi ezer egiten. Zuk egin behar duzu inorri eskatzen hasi aurretik". Badakit ia klixe baten antzerakoa dela baina lider asko daude agindu asko ematen dituztenak baina ez daudenak prest besteei egiteko eskatzen dietena egiteko.

Mundu guztiak behar du prestaketa, baita berezko lider batek ere. Izan ere, berezko liderra banaiz nortasun ausarta dut, motibatuta nago... Agian arreta falta izan dezaket, ez dakit, baina energia asko daukat. Baina hala ere beste batzuekin prestatu beharra daukat, ikasi egin behar dut eraman handikoa izaten taldea niri gustatuko litzaidakeena baino motelago ari denean. Horrela, prestakuntza beharrezkoa da bientzat, baina nik hurrengoa esaten dut beti: Pentsatzen dut munduan bi lider mota daudela, eta guztiok bi kategoria horietako bateko kide gara. Berezko liderra edo egoeraren araberako liderra izan gaitezke. Berezko liderrak dira haien ohitura gisa buru direnak. Lider naturalak dira. Jolas-tokira irtetean futbol taldearen kontrola eskuratzen duten haurrak dira. Baina horiek biztanleriaren ehuneko hamar edo hamabost bakarrik dira. Nik "egoeraren araberako liderrak" deitzen ditudanak dira gainontzeko laurogeita bost edo laurogeita hamar. Horiek hurrengoa esango lukete: “Nik ez dut nire burua lider bikaintzat, baina egoera egokian, ni naizenarekin, nire grinekin, nire indarguneekin, ni talentuekin bat datorren egoeran... Leku horretan oso ona izango nintzateke". Guztiok ikusi ditugu neska-mutilak eskolan edo unibertsitatean oso isilak eta lotsatiak direnak. Eta nahaste-mahai batean edo beste leku batean jartzen dituzunean: “Ama maitea! Nolako talentua! Zer gertatu zaio?". Gertatzen dena da bere egoera aurkitu duela. Nire ustez, guraso, hezitzaile eta enpresarien lanetako bat da belaunaldi berri horri laguntzea bere egoera aurkitzen. Eta hori egiten dugunean, nik uste dut guztiok dugula lidergoa barruan. Beharbada ez enpresa handi bat zuzentzeko edo herrialde bateko presidente izateko, baina leku bat dago non hori atera dezaketen.

"Guraso eta hezitzaileen lanetako bat da hurrengo belaunaldiari bere lidergo lekua aurkitzen laguntzea".

Horri, "ikasketa epikoa" deitzen diogu, "EPIC"etik datorrena: "E" letra esperientzia da. Ez duten nahi aditu bat agertokian sermoi bat ematen. Bilatzen dutena zera da, esperientzia duen hitzontzikeririk gabeko gida bat. Irakasleak klasean edo kanpoan, belarretan esperientzia bat sortzeko gai badira, eta eztabaida dagoen esperientzia bat bada, orduan lortzen dugu. Bertan nahasiko dituen esperientzia bat, busto hiztun baten ordez. "P" letrak ikasleen "Parte-hartzea"-ri egiten dio erreferentzia. Pentsatu egun hazten ari diren haurren munduan. Parte-hartzen uzten diegu ia guztiaren emaitzan. Aukeratu egin dezakete zer nahi duten jateko, nora doazen oporretan... Gazte-helduak direnean, ezin dute reality bat ere ikusi programan zein geratuko den bozkatu gabe. Esan nahi dudana da guk, hezitzaile gisa, ahotsa eta botoa eman behar diegula ikasketa-planak hartu behar duen norabidean. Ikasleek babestu egiten dute sortzen laguntzen dutena. Sortzaile izatea ahalbidetzen badiegu, gurekin ditugu, bertan sartzen dira. "I" letrak erreferentzia egiten die "Irudiei". Pantailetako irudiekin hazi dira: bideoak, DVDa… Egun, streaming bidezko bideoa, Netflix eta gainontzekoekin. Hezitzaileei hurrengoa proposatuko nieke: Nola ainguratu irudi batekin partekatu nahi duzun ideia nagusia, zerbait bisuala, metafora bat? Buruz ikasi beharreko gudu-data eta jeneralen izen asko daude, baina nola aingura dezake irudi batek ideia nagusia? Eta ez utzi erreferentzia egiteari irudi horri. Bere ama hizkuntza da. Eta azken letra. "C" letra da "Konektatuta". Konektatuta daude sozialki eta zein teknologikoki. Nola har dezakegu, esaterako, hogeita bost ikasleko klase bat eta hori hiru edo lau taldetan zatitu eta ongi landutako galdera bat edo bi proposatu? Ezin dena erantzun bai edo ez batekin. Eta konekta dezaten, ozen pentsa dezaten, eztabaida dezaten. Gogaikarria da. Eta graziaren bat edo beste egingo dituzte, baina konturatu naiz ikasleei bururatzen zaizkiela ideia berritzaileenak lekukoa uzten badiegu eta hurrengoa esaten badiegu: "Konpondu hori zuek elkarrekin".

Ez naiz aditua seme-alabak hezten. Gurasoen egungo egoera ikusten dudanean, ikusten dut gauzak ongi egiten saiatzen den gurasoen belaunaldi bat. Askorentzat lehentasun handiena da haien seme-alaba. Oso ohikoa da. Horregatik, haien gainean daude helikoptero, elurra kentzeko makina edo horrela baten antzera. Hurrengoak dira egiten ditugun akatsik handienak, istripuz: Oso gutxi arriskatzen dugu, oso azkar laguntzen dugu, erraztasun handiz laudatzen dugu eta gutxienera saritzen dugu. Orain azalduko dizut zer esan nahi dudan. Oso gutxi arriskatzen dugu: Nire ustez belaunaldi horretan segurtasuna horren lehentasunezkoa da ez dugula nahi gure seme-alabek inolako arriskurik hartzerik. Baina ez duzu uste arriskuak hartuz hazi egiten dela? Atzamarka bat egiten badut, altxatu eta berriz saiatzen naiz. Berriz bizikletara igotzen naiz eta berriz saiatuko naiz ibiltzen. Horiek gauza normalak dira, baina asko arduratzen gara haien segurtasunagatik. Batzuetan iruditzen zait haien adin biologikoa normala dela baina emozionala baxuagoa dela, izan ere, inoiz ez zaie utzi porrot egiten eta orduan ikasten da. Oso azkar erreskatatzen dugu, aurrekoarekin oso erlazionatuta. Gurasoak beti daude haien seme-alabak erreskatatzen, haien seme-alabaren nota negoziatzera doaz, irakaslearekin hitz egiten dute, eta batzuetan unibertsitateko irakaslearekin ere negoziatzen dute. Hainbeste erreskatatzeari utzi behar diogu eta utzi egin behar diegu gure seme-alabei hazi daitezen eta haien kabuz negozia dezaten. Laudorioak: garai batean bizi gara non gure seme-alabek autoestimu ona izan dezaten nahi dugun. Ni ere aita naiz eta hori nahi dut. Baina autoestimua ez da soilik eraikitzen laudorioen bitartez, zerbait lortu behar dute. Laudorioa eta lorpena behar da. Egin behar dutena egiten utzi behar diegu. Eta esan beharrean apartak direla sardexka bat plater-ikuzgailuan sartzeagatik, eskerrak eman behar dizkiegu hori egiteagatik, eta gure laudorioak gorde egin behar ditugu benetan nabarmentzen diren gauza horietarako. Eta sariak. Ez dakit zer iritzi izango duzun, baina gure herrialdean gertatzen dena zera da, sariak ematen dizkiogula mundu guztiari jolasteagatik bakarrik, bertan egoteagatik. Azpimarratu egin nahi dut egokiro saritu behar dugula, ni horren alde nago. Baina hurrengoa pentsatzen dute haurrek: “Horrek ez du ezer esan nahi egoteagatik bakarrik ematen badidazu". Eta hau pentsatzen dute gero: “Lanera joatearekin nahikoa da, ez daukat ezer egin beharrik, saritu egingo nau nire nagusiak”. Baina ez du horrela funtzionatzen. Horregatik nik hurrengoa esaten diet gurasoei: “Kolaboratu eskolarekin eta irakasleekin bidearen amaieran gizon eta emakume onak lortzen dituzuela ziurtatzeko". Hurrengoa da nire esaldi gogokoena: “Biderako prestatu behar ditugu haurrak, eta ez bidea haurrentzat".

Biografia
Idazlea, prestatzailea eta "milenial" belaunaldian aditua, Tim Elmore Growing Leadersen sortzailea ere bada, Atlantan egoitza duen irabazi asmorik gabeko erakundea, hezkuntza oinarri hartuz lidergoarekin erlazionatutako gaitasunak garatzeko sortua. Hurrengo liburuen egilea da: "Generación Y: secretos para conectar con los jóvenes en la edad digital”, “Grandes errores que los padres pueden evitar” edo “Haz crecer al líder que tu hijo lleva dentro”.