Javier Santaolalla

Fisikan doktorea

"Ikasketan motibatzeko modu onena da uztea pertsonari bere berezko galderak erantzun ditzan".

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Benetako fisika misterioak argitzen dituen duen fisika da, unibertsoari buruz ikasten duena, nor garenaren buruzko galdera arduragarrienak erantzuten saiatzen dena, nondik gatozen, zer garen, nora goazen. Misterio bat argitzen dituen fisika da, enigmak ebazten dituena. Eta horrek niri zoratu egin ninduen, konturatzea fisika benetan nor garen hobeto ulertzean oinarritzen dela, zerrekin eginak gauden, zer zentzu duen honek guztiak. Hortaz, benetan fisikoa izan nahi nuela esan nuen, fisikaren zentzu hori ikusi nuenean. Une horretan ingeniaritza bat ikasten ari ninzten inolako pasio berezirik gabe. Eta mundu berri bat ireki zen niretzako. Fisiko bat kosmosari buruzko misterioak argitu eta ebazteko gai dela ulertzeko unibertsoa. Eta hori oso interesgarria da zeren momentu horretan zera esan nion nire buruari: “Hau da izan nahi dudana". Gustatuko litzaidake egunen batean sentitzea nire bizitzan misterio bat argitzen lanean aritu naizela, munduarentzat ekarpen bat egiten aritu naizela. Garrantzi handiko zerbait egiten ari naizela, egunerokoan egiten ari naizenaz harago doana. Mundu transformatzen duelako giza-adimena irekitzeko balio duen zerbait. Transformatu egiten dute pertsonaren adimena eta jendeak bere bizitza eta unibertsoaren bizitza ikusteko modua. Gizakiaren pentsamenduaren transformazio handien atzean beti egon da ideia zientifiko bat.

Dibulgatzaile zientifikoa izatea erabaki nuen bizitzak ukitzeko era oso polita delako, zientziak duen boterearen magiaren bitartez, nor garen ezagutzeko boterea, hain zuzen. Gure barruan dagoen boterea delako eta askotan ez dakigu. Eta askotan pentsatzen dut zergatik zientziak beste gauza batzuek ez duten boterea duen. Zergatik partekatzen du beste mundu batzuekin, esaterako musika edo artearekin pertsona baten bizimodua modu ezabaezinean ukitzeko eta bere bizitza aldatzeko gaitasun hori. Izan ere fisikak kontaktu hori sortzeko boterea du, pertsonen arteko lotura hori. Fisika hemen daukagulako, gure gorputzean, gure zainetan dugu.

"Gure funtsa galduko dugu nor garen eta unibertsoa noruntz doan galdetzeari uzten diogunean".

Jakin-min horrekin jaiotzen dira pertsona asko, guztiak. Probatzeko jakin-min horrekin, miaztu egiten du haur batek. Haurtxo bat behatzen baduzu eta xeheki begiratzen baduzu, metodo zientifiko bat jarraitzen ari da, eta gogoratzen dizuet, horren misteriotsua den izen horren azpian galderak egiteko, frogatzeko, esperimentatzeko, hipotesiak egiteko eta hori berriz egitean gertatuko dena aurreikusiko duten patroiak ateratzeko grina dagoela. Zerbait botatzen baduzu, ikusi egingo duzu erortzen, hautsi egingo da. Haurra konturatu egiten da eta bere inguruarekin gertatzen dena esperimentatzen du maneiatzen duen arabera. Bitxia da jakin-min horrekin jaiotzea eta bitxia da ere zortzi, bederatzi urterekin jakin-min hori berpiztu ahal izatea. Nire jakin-minaren berpiztea bidetik atera nintzenean jaio zen, preseski ikasketek adierazitako bidea uztean, eta esperientzia berrietan murgildu nintzen. Nire jakin-minak gidatutako esperientzia zientifikoak. Uhalak utzi nituenean, beste baten eskuetan egoteari utzi nion eta hartu egin nituen. Horregatik, hurrengoaren antzeko zerbait galdetzen didatenean: "Zer egin haur batek zientziarekiko interesa izan dezan?". Nik normalean paradoxikoa den zerbait erantzun ohi dut eta jakin-min eta zalantza asko pizten ditu. Jende askok 20.000 puntuko gidaliburu bat itxarongo luke, lehen atala... Ez, ez egin ezer. Hau da, ezer ere ez. Utzi pertsonak esperimenta dezan. Utzi bere galderak egin ditzan, eta gidatu bere galderak erantzun ditzan, sinpleki lagundu berri batzuk ere egin ditzan. Zientzian edo orokorrean ezagutzan norbait motibatzeko modurik onena da pertsona horri berari utziz izaten bere ikasketako gida, berak bere buruari egiten dizkion galderak bere jakin-mina erabiliz nolabait erantzun ditzan eta horrek galdera berrietara eraman dezan. Inposaketa da hezkuntzaren etsairik handiena.

Zientzia elementu garrantzitsua da balio horiek sozietateari ematen dizkiona. Hurrengoak dira, besteak beste, zientziaren balioak: lana, diziplina, partekatzea, kooperatzea, kolaboratzea, umiltasuna, pasioa. Balio horiek pentsamolde zientifikotik sortu dira. Azkenean, Lurra zer den galdetu zutenean eta konturatu zirenean ez zela unibertsoaren zentroa, izugarrizko pentsamolde aldaketa egon zen. Zientziak moldatu egin du mundua ulertzeko dugun modua eta hortaz gu ulertzeko modua ere bai. Unibertsoa ulertzeko zientzia erabiltzean zer garen ulertzen ari gara eta hortaz, moldatzen ari gara gure balioak, printzipioak eta bizimodua. Funtsezkoa iruditzen zait, zentzurik ez dutela diruditen galderak erantzunez, aldi berean erantzuten ari garela unibertsoan gure papera zein denaren inguruko galdera funtsezkoenak.

Irakasleen lana Espainian oso gutxi balioztatuta dago, edo gutxienez ez daude merezi duten mailan. Baldintza oso gogorretan dauden irakasleak klaseak lantzeko, masifikatutako ikasgelak, denbora gutxi, aurrekontu gutxi, gizartearen aitorpen eskasa, oso erraza da irakaslearen lana kritikatzea... Uste dut gauza onak egiten ari direla eta horregatik partekatu egin nahi ditut. Ahotsa eman nahi diet bost urte baino gehiagoz lan egin dudan irakasle horiei izugarriak diren gauzak egiten dituztenak, azala uzten dutenak eta transmititzen saiatzen diren balioak dituztenak: lana, buru-belarri aritzea, pasioa... Eta bokazio izugarria. Oso gutxi balioztatzen da heroi handi horien lana, egunero jaikitzen direnak gu baino hobeak diren belaunaldiak sortzeko ilusioz, zer edo zer desberdina sortzeko bultzada hartuko duten pertsona eta profesionalak sortzeko eta bizi garen lekua hobetzeko ilusioz. Baina horrek ez du kentzen hobetzeko gauzak badaudenik eta ona edo positiboa dela jarrera kritikoa izatea. Nik uste dut Europa mailan hezkuntzako berrikuntza prozesuetan lanean aritu naizela azken hiru urte horietan, Creations izena duen proiektu batean. Europako Batzordeak finantzatutako proiektua da eta bertan Europa osoko 16 kide, laborategi, institutu, unibertsitateek parte hartzen dugu eta saiatu egiten gara ikusten zerk huts egiten duen eta nola hobe daitekeen. Oso aldarte txarrean jartzen nintzen klasean sartzen nintzenean eta irakasleak nik inoiz izan ez dudan arazo baten irtenbidea ematen zidanean, inoiz galdetu ez dudana eta zertan oinarritzen den ez dakidana, ulertzen ez dudan irtenbidea ematen dit, ez daukadan arazo baterako. Irakaslea ikasleen aurrean jartzen da eta azalpenak emanez haiek planteatu ere egin ez duten zerbait erakusten die. Niretzat etxea teilatutik hastea bezala da. Eta egiten ari den gauzetako bat da ikasteko modua erabat haustea. Irakasle bat klasera doanean eta ekuazioak erabiliz galderak erantzuten hasten denean, ikasketa-prozesuaren amaierara doa, izan ere, esan dugu naturalki metodo zientifikoaren bitartez ikasten dugula.

Biografia
Partikulen fisikako doktorea eta telekomunikazioetako ingeniaria, Javier Santaolallak CERNentzat lan egin du hainbat urtez. Sortzailea ere bada, bere beste kideekin batera, "Locos por la ciencia" proiektuarena, gazte eta irakasleei zuzendutako hezkuntza programa bat bokazio zientifikoak piztea helburu duena.