Heike Freire

Pedagogoa 

"Natura balioak irakasten dituzten adibidez beteta dago".

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Naturarekin kontaktua defendatzeko aurkitu dudan arrazoi nagusia hau da: gizakia, antzinako garaietatik, biosfera izeneko ingurune natural horretan sortu eta garatu dela. Eta gure organismoak ezin hobeki egokituta daude, ezin hobeki orekatuta, ezin hobeki diseinatuta ingurune horretan garatzeko, hainbeste ehun milaka urtetan egin duten moduan. Nolabait gure kulturak bilakaera izan du, aldatu egin da, geroz eta hiritarrago bilakatu gara, teknologikoagoak aldiro, eta une honetan, haur bat hazten den inguruneak ez dauka antzekotasun handirik orain dela 40 edo 50 urte hazten ziren ingurune haiekin. Gure espeziea ez da moldatuko esaterako, orain, aldaketa klimatikora.

Portugaleko Do Minho Unibertsitateko azterlan batek agerian utzi zuen 4 eta 12 urteko haurrak leku itxietan eserita edo etzanda ematen zutela denboraren % 76. Ez dira mugitzen. Gure organismoek oinarrizko premia fisiologiko batzuk dituzte. Hau da, ikusi orain ibiltzen garena. Eta neska-mutilak, mugimenduaren bitartez da hain zuzen hainbat gauza garatzeko modua... Horregatik hitz egiten dugu psikomotrizitateaz, zeren mugimendua funtsezko faktorea da eta horren bidez zentzumenak garatzen dira, horren bitartez garatzen da adimen espaziala, horren bidez garatzen dira gure gorputzak, indar fisikoa eta abar. Zoritxarrez, egungo haurrek ez dituzte mugimendurako aukera nahikoak. Eta mugimenduaz hitz egiten dugunean, nahitaez hitz egiten ari gara aire zabaleko espazioaz. Zeren mugimendua leku itxi batean mugatuagoa da.

Naturarekiko kontaktuan oinarritutako hezkuntza-estrategiak

Gure etxeetan naturarekin kontaktua landu dezakegu, landareak baditugu, animaliak baditugu. Nola lotzen gara haiekin? Gu bezalako izakien antzera, zeren batzuetan ez ditugu izaki biziduntzat jotzen, ia objektutzat jotzen ditugu, edo oso gainetik gaudela sinesten dugu eta ez diegu garrantzirik ematen. Ordea, neska-mutilak bizitzarekiko maitasun horrekin datoz eta berdinak bezala erlazionatzen dira. Guk ingurura irekiago dauden etxeak landu ditzakegu, txoriak etor daitezela baimentzea, habiak erraztea edo balkoian janaria ematea. Horrenbeste gauza daude etxe barruan egin ditzakegunak.

Erabat sintetikoak diren zoruak dituzten eta jolaserako aukera oso gutxi dituzten parket horiek ez dira egokiak mutil edo neska batentzat. Ume batek beharrezkoa du ukitzea, usaitzea, zikintzea. Zure seme-alaba ez bada zikindu ez du bere jolaseko lana burutu eta ez da ari garatzen bere sentikortasuna, ez da ari garatzen bere adimena, ez da ari garatzen gauza mordo bat. Begiratu, askotan horrenbeste kostatzen zaigun gauza bat, haur batek bere burua zikintzea. Nik batzuetan nire buruari galdetzen diot: Garbigailuaren garaian, nola da posible amei horrenbeste axola izatea haur bat zikintzea? Haurra ez bada zikintzen, esan nahi du ez dutela haien jolaseko lana burutu eta ez dutela egin haien lana garapen mailan, zeren zikintzeak izugarri laguntzen die, azala estimulatzen du, azala zuzenean konektatuta dagoelarik garunarekin, epitelio bera da. Eta benetan, estimulatu egiten ditu bere zentzumenak eta bere motrizitatea ere bai, bere buruarekiko duen pertzepzioa eta abar. Hortaz, funtsezkoa dute zikintzea. Orduan, pertsona taldetxo batekin batzea eta agian denen artean leku bat sortu ahal izatea... Finean, batzuetan, oso txikiak direnean, ur pixka batekin, hondar pixka batekin eta bizpahiru gauza gehiagorekin... Ez dute hainbeste gauza behar. Baina, batez ere, ukitu, sortu, mugitu eta haien artean erlazionatu ahal izatea. Hori oso oso garrantzitsua da.

Espazio irekietan lanean hasten zarenean, naturarekin... Irakasleei kostatu egiten zaie batzuetan, irteteko beldurra baitute. Pauso hori ematean eta estrategia batzuk ikastean, benetan konturatzen zara nola errazten duen izugarri zure betebeharra. Izan ere, haurrak aire zabalean edo ingurune natural batean daudenean, ez dituzte agertzen egokitze faltaren ondoriozko jokabideetako asko, eta askoz ere lasaiago daude, askoz gehiago laguntzen dute, gatazka gutxiago dituzte.. Beraz, lanerako mesedegarria da oso.

Naturak motibatzeko eta ikasteko konta ezin ahala aukera ematen ditu. Kognitiboa aurretik jarri ohi dugu eta ahaztu egiten dugu sentsoriala eta emozionala. Bada nor natura-defizitaren nahasmenduaz hitz egiten duenik, zeren esaten du egungo neska-mutilek nahasmendua dutela. Baina nik esango nuke natura falta eragiten ari dela haiek nolabait modu nahasiagoan gara daitezen.

Biografia
Heike Freire Psikologiako eta Filosofiako lizentzia lortu zuen Parisko X Nanterre Unibertsitatean, eta Frantziako Gobernuaren Parisko Hezkuntza Iraunkorreko Institutuko aholkularia izan da. Pedagogo hau munduko erreferentzia nagusietako bat da ‘Pedagogia berde’ izenez ezagutzen den arloan. Metodo horrek naturarekiko kontaktuaren bitartez heztea bilatzen du. Liburuen egilea da, esaterako "Educar en verde. Ideas para acercar a niños y niñas a la naturaleza" eta "¡Estate quieto y atiende!".