Francisco Mora

Neurozientzia eta Medikuntzan doktorea

"Jakin-minean zentratu behar dugu, haurren arreta barrutik erakartzeko"

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Neurohezkuntzak beste ikuspegi batetik aztertu nahi ditu heziketa eta hezkuntza. Alegia, nola ikas daitekeen hobeto. Balioak eta arauak aplikatu nahi dizkio gizakiaren portaerari. Eta, horren harira, neurohezkuntza iraultza da munduan. Kultura berri bat. Guk ezagutzen dugun kultura hiltzen ari da. Beste kultura bat ari da sortzen, neuro kultura bat; kultura horretan, gizakia zer den ohartzen gara, zer sentitzen duen, zer uste duen, zer pentsatzen duen, zer egiten duen, eta ikastea eta memorizatzea garunaren funtzionamenduaren emaitza da. Nola egiten du hori garunak? Diotenez, laster, garunak nola funtzionatzen duen jakin gabe erakusten saiatzea inoiz eskurik ikusi gabe eskularru bat diseinatzea bezalakoa izango da.

Lehenbailehen aplikatu behar da neurohezkuntza, neuromito edo egia faltsu deiturikoak saihesteko edo desagerrarazteko soilik bada ere. Gaur, denek dute garuna hizpide. Izan ere, erreferentzia garrantzitsua da, filosofiatik harantz. Datu egiaztatuak eskaintzen dizkigu. Eta horrela hitz egiten dugunean, memoriaz hitz egin dezakegula esan nahi dugu. Ikaskuntzaz eta memoriaz, balioez eta arauez, arretaren esanahiaz.

Adimen emozionala gaitasun enpatikoa da. Besteak zer esan nahi duen eta nola esan nahi duen sumatzeko gaitasuna, eta besteak zugan gozamena, hurbiltasuna eta esaten ari dena ulertzeko ahalegina hautemateko gaitasuna; horren ondorioz, zerbait misteriotsua sor daiteke minutu gutxian, eta transferentzia emozional bat gertatu. Bizitzan arrakasta izateko balio duen adimena aplikatzea Beharbada oso azkarra zara matematikan, edo ingeniaritzan… Baina oinarrizko adimen emozionalik ez baduzu, edozein gauza txikik pikutara botako du zure gaitasun matematiko osoa.

"Emoziorik gabe, ez dago pentsamendu koherente edo loturik; emoziorik gabe, ezin da erabaki egokirik hartu".

Emozioa da garunaren muina. Jendeak oraindik uste du norbaitek eraso egiten dizunean hiru modutara erreakzionatzera eramaten zaituena dela emozioa. Ingelesek “fight, flight, fright” deitzen diote. Eraso egiten badizute, borroka egiten duzu, ihes egiten duzu, edo ezkutatu egiten zara. Hori da oinarrizkoena. Horregatik esaten dugu emozioa prozesu inkontziente bat dela. Borroka edo ihes egiten duzunean, edo ezkutatzen zarenean, ez diezazutela galdetu zergatik izan duzun erreakzio hori. Ez dakizu zergatik aukeratu duzun A, B edo C. Garunak modu inkontzientean aukeratu du zure ordez. Zure bizia ongien babestuko duen bidea hartzen du.

Emozioak duela 200 bat milioi urte sortu ziren. Ugaztunengan, prozesu ebolutibo luzean zehar. Duela gutxi, ikerketa ospetsuek adierazi dute beharbada ornogabeengan sortu zirela, duela 450 milioi urte, nahiz eta haiek oraindik garunik ez izan, ganglioak baino ez. Kontuan izan gure espezieak, Homo sapiens sapiens, 150.000 urte baino ez dituela. Alderatu hori 450 milioi urterekin. Horrek esan nahi du emozioak hain direla gure izaeraren parte, ezen izaki emozionalak baikara. Eta apur bat arrazionalak ere bai. Emozioak gidatzen du guztia. Pentsatzeak eta arrazonatzeak jada berekin dakartza esanahi emozional bat duten ideiak. Ugaztunak gara. Eta ugaztunek ez dute esanahirik ez duen ezer egiten. Eta horixe egiten du, gainera, gizakiak.

Prozesu luze baten ondoren zentzumenen bidez (ikusmena, entzumena, ukimena, dastamena, usaimena, etab.) sartzen den informazioa sistema edo garun emozionalaren bidez kanalizatzen da. Eta gero prestatzen da. Azken batean, emozioak guztia ukitzen du. Emoziorik gabe, ez dago pentsamendu koherente edo loturik. Ezin duzu pentsatu. Emoziorik gabe, ezin da erabaki egokirik hartu. Emoziorik gabe, ezin da behar bezala memorizatu.

Arreta garunaren funtsezko prozesua da. Arretarik gabe, ez dago ikaskerik, ezta memoriarik ere. Garrantzitsuena da ohartzea eman, lagundu edo jakin egin behar dela, baina, nahi baduzu, garunak arreta emateko dituen prozesuez hitz egingo dugu, ez hainbeste arretaz, baizik eta arreta handitzeko moduaz. Eta hori da jakin-mina. Pedrito normala bada baina ez badizu arretarik jartzen, beharbada uste du zu hari erakusten ari zatzaiona ez dela batere interesgarria. Hortaz, ahalegina egin behar duzu Pedrito barrutik esnarazteko. Eta beste inoiz ez duzu zigorra erabili beharko arreta jar diezazun.

Irakasle handiak gai dira interesgarria ez dena beti interesgarri bihurtzeko. Izan ere, interesgarria denak arretaren ateak zabaltzen ditu. Eta arreta behar-beharrezkoa da berariaz ikasi eta memorizatu ahal izateko. Jakin-minak hainbeste lotzen zaitu benetakoa denean, ezen arreta osoa eskatzen baitu.

Gaur egun, teknologiaz inguratuta gaude, eta horrek izugarrizko balioa du, baina inoiz ezin du ordeztu irakaslea. Maisuek herrialdeko altxorra izan behar dute. Bere gizatasuna transmititzen du. Gizatasuna. Inoiz ez dizute halakorik emango makinek; esaterako, tabletek. Tabletak eta ordenagailuak oso erabilgarriak dira. Baina haiekin soilik egiten badugu lan erakundeetan, MIT aurreratu bat ez bada eta eztabaida dakarten diziplinaz osatuta ez badago, haurrak dakiena baino haragoko gauzak jakin behar ditu. Haurrak poesia jakin behar du; berbaldia edertzen jakin behar du batzuetan. Gauza batzuk memorizatu eta ikasi behar dira. Horrela ere ateratzen baitiozu probetxu zeure buruari teoriak garatu ahal izateko. Talentu exekutiboak, hain beharrezkoak; besteak beste, funtzioen inhibizioa eta lan memoria. Alderdi horiek irakaslearekin ikasi eta landu behar dira. Izan ere, maisuak emozioa eta gizatasuna helarazten ditu. 1957an Albert Camusi Nobel saria eman ziotenean egin zuen hitzaldian irakurri nuenean, barruraino sartu zitzaidan. Tabletek ez dizute ezagutza, semantika, sintaxia, prosodia, emozioen kolorea eta balioetara iristen dena irakatsiko.

Biografia
Neurozientzietan doktorea Oxfordeko Unibertsitatean, Medikuntzan doktorea Granadako Unibertsitatean eta Fisiologiako katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Besteak beste, liburu hau idatzi du Francisco Morak: "Neuroeducación: solo se puede aprender aquello que se ama". Horrez gain, ikasteko prozesua eta memoria hobetzearekin erlazionatutako munduko erreferentzia nagusietako bat da.