Eline Snel

Mindfulness terapeuta eta irakaslea 

"Mindfulnessak irakatsi egiten ditu haurrak erlaxatu eta pentsa dezaten".

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Pertsona bakoitzaren barruan sentimendu bat dago, gosearen edo egarriaren antzekoa, eta horrek balio du sentimenduei, kezkei eta mota horretako gauzei aurre egiteko modu bat bilatzeko. Eta barneko oztopo horiek galarazi egiten dute ikaskuntza prozesua. Hori da klasean erabiltzen dudan gauzetako bat. Oso urduri eta nahasita gaudenean, gure adimenak horren antza du eta galarazi egiten digu gauzak argitasunez ikustea. Itxaron egin behar dugu purpurina guztia erortzera, eta zer gertatzen da? Guztia argitu egiten da eta ahalbidetu egiten du beste erabaki batzuk hartzea.

Mindfulnessa ez da makila magikoa bat leku batera seinalatzearekin guztia ondo joatea eragiten duena, baina olatuen artean surf egiten irakasten dizu. Irakatsi egiten dizu adimena erlaxatzen egoera zailei aurre egin aurretik kontziente izan zaitezen egiten duzunaz egiten ari zaren bitartean. Pentsatzen eta sentitzen duzunaz kontziente izan zaitezen pentsatzen edo sentitzen ari zaren bitartean. Mundu guztiak egin dezakeen zerbait da, ez dago erlazionatuta lortu ezin diren aukera edo egoerekin, baizik eta gure barnean dagoen zerbaitekin. Baina galdu egiten dugu talentu hori dugun bizimodu azkarrarengatik. Zentzu horretan oso garrantzitsua izan daiteke, haurrentzat zein helduentzat.

Oso erabilgarria da leku berean biltzea kezka guztiak arreta eman diezaiekegun lekuan, eta asnarketak horretan laguntzen gaitu. Haurrek berehala erantzun nahi dieten pentsamendu horiez kontziente izaten ikasten dutenean, gelditzen ere ikas dezakete. Gelditu pentsatzeko eta bulkaden arabera jokatzeari uzteko, alboan edo atzean dagoen norbaitekin hitz egiteari uzteko.

"Eskola batean lan egiten duen edonori gustatuko litzaidake esatea ez lukeela zertan denbora gehiago eraman behar konstzienteak izatea lortzeak: aldi bakoitzean gauza bat egitean datza eta bizitzaz gozatzean".

Irakasten dieguna zera da guztiok dugula igelekin bat egiten gaituen zerbait. Zer ikusten duzu igel bat begiratzean? Begiratzen duzunean nola arnasten duen ikus dezakezu? Ikus dezakezu nola igo eta jaisten zaion sabela. Haurrek azkar identifikatzen dute zer den igel batekin bat egiten dituena, ikus dezateke mugimendu hori, ikusi egiten dute igela eseri egiten dela eta ez dela mugitzen nahiz eta ez egon trantzean baizik eta oso erne dago inguruan gertatzen denaz, euli bat gerturatzen denean, igelak harrapatu egiten baitu.

Haurrek arnasketarekin ikasten dutena zera da, arnastean egiten duzun mugimenduari arreta jartzean, ezin duzula pentsatu eta arduratu aldi berean. Ezinezkoa da. Gure garuna ez dago prestatuta arreta jartzeko bi gauzei aldi berean. Arnasketari arreta jartzea ikasten dutenean, nahiz eta kezkak joaten ez diren eta egoera aldatzen ez den, konturatzen dira ez diotela arretarik eman behar kezka horiei denbora guztian. Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten haurrak ohitu egiten dira arreta jartzera haien pentsamenduei, haien sentimendu eta haien gorputzeko sentsazioei, ikasten dutenean ez dutela erreakzionatu behar, igela bezala, ez dutela guztiaren aurrean erreakzionatu behar, haur batzuk seguruago sentitzen dira.

Irakasle bat bertan dagoenean, uneoro, galdera edo jarduera bakoitzarekin, haurrak gehiago parte hartzen dute, irakaslearen isla dira. Egotea funtsezko gauza da mindfulnessean, eta irakaslea bertan dagoenean, ikasleak ere egongo dira. Mindfulness irakasle gisa entrenatzen zarenean, igelaren metodoarekin, esaterako, entrenatu egiten zara klase osoari irakasteko aurrez sentitu duzuna, adibidez, zure burua zaintzen, zure barne-mundua zaintzen.

Gai zarenean zure barne-mundua onartzeko, zure barne-mundua pixka bat hobeto ezagutzeko, arrakasta askoz ere gehiago kanpoko munduan. Eta eskoletako zuzendariak ikusi eta sentitzen dutenean, eta konturatzen direnean beharrezkoa dela haurrek gaitasun horiek txikitatik ikastea gai izan daitezen aurre egiteko estresari, zailtasunei aurre egiteko eta haien bizitzako une txarren aurka, hondoratu beharrean flota dezaten naturalki.

Biografia
Holandarra Europako erreferentzietako bat da mindfulnessa eskolan aplikatzearen inguruan. "La atención funciona" edo "Tranquilos y atentos como una rana" bestseller liburuaren egilea, bere metodoa arnasketa eta erlaxazioan oinarritzen da, eta aplikatu egiten da mundu erdiko ikastetxeetan.