Eduardo Saenz de Cabezón

Irakaslea eta dibulgatzailea

"Mundua eta gu geu ulertzeko balio du matematikak"

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Denok dugu matematikari bat barruan, eta horrek gauza askotan lagun diezaguke. Ziur aski, eskolan ez gara oso ondo moldatu berarekin, barneko matematikari horrekin, eta heldutan ere ez. Jakinarazten dizuet jende askok trauma moduko bat duela bere barneko matematikariarekin. Baina matematikari hori zertarako dago hor? Bizitza osoago bat izaten eta alaiagoak izaten laguntzeko, eta askoz ere gehiago laguntzen digu eta jende askok pentsatzen duena baino askoz ere gehiago daki. Ez daki soilik zenbatzen, neurtzen, jada nahikoa dena, ez daki solik pentsamolde logikoa egiten, baizik eta modu errukitsuago, osoago eta alaiago batean egotea eragin diezaguke.

Matematika egiten dugun guztiaren atzean dago, zientifikoa eta teknologikoa dena. Oso ezjakina izan behar da hori ukatzeko. Horrek, niri, nire eguneroko bizitzan zerbaiterako balio dit? Ez dit ezertarako balio. Zein da dagoela diodan tranpa? Tranpa iruditzen zait ikastea gero nire lanbidean aplikatuko ditudan gauza horiek bakarrik. Zergatik? Ia guztia galduko genuke. Eskolan ikasten dugun ia guztiak, barkatu, ez digu ezertarako balioko gure egunerokoan, ez duzue materialki ezertarako erabiliko egunerokotasunean. Baina hori guztia ikasi izanaren prozesuak gure pertsona moldatu du, mundua ezagutzea eragin digu eta gauden tradizioan sartzen gaitu. Matematikak alaiagoak, osoagoak izateko balio du, gauden mundua eta gu geu ulertzeko. Nire ustez mundua ulertzeko dugun hizkuntza da matematika. Gauza gutxi daude matematika baino gizatiarragoak.

"Matematika ikasteak askeago eta manipulatzeko zailagoak egiten gaitu"

Uste dut konpromisoa falta dela eskolaren aldetik pertsona bakoitzaren orainaldiarekin, eta uste dut falta egiten dela jendea pozik joan gaitezen eskolara, irakasleak eta ikasleak eskolara pozik joatea; pozik goaz ikasten ari garena gustatzen zaigulako, interesgarria iruditzen zaigulako eta hori ez da kontraesan batean erortzen etorkizunean agian ez digulako balioko. Horregatik, jakina, etorkizun osoa dugu aurretik, eta neska-mutilak etorkizunerako ikasten dute, baina ez horretarako bakarrik, orainaldia ere kontuan hartu behar da.

Matematika antzinako Greziatik irakasten da eta garrantzi handia du ikasketa sistemetan antzinatik, eta hori zergatik da horrela? Zerbait izango dute leku guztietan sar dezaten. Funtsezko hiru gauza daude matematikari horrenbeste denbora eta esfortzu emateko. Horietako bat da pentsamendu abstraktuaren garapena. Arazoak aztertzen jakitea, ezaugarri komunak ateratzea. Horretaz gain matematikak sartu egiten gaitu pixka bat harago dauden beste gauza batzuk bilatzeko ditugun mugetatik ateratzeko. Zientziaren hizkuntza da. Matematikak hor daude edozein diziplinatara egindako hurreratze zientifikotan. Askotan aintzakotzat hartzen ez dugun beste gauza bat dago eta agian eskolan ez dago horren presente. Matematika tresna oso boteretsua da hiritartasuna forma kritikoan gauzatzeko. Pertsona batek egoerak zehaztasunez aztertzeko gaitasun handiagoa duen heinean, matematikak ematen dizun zehaztasun horrekin zailagoa da pertsona hori engainatzea. Eta baita ere datuak eta argudioak interpretatzen badaki. Eta hor dago logika, estatistika. Egunero dago norbait gu manipulatzen saiatzen ari dena. Pertsona batek matematiken zehaztasuna badu eta hori ulertzeko gaitasuna badu, zailagoa da manipulatzeko, askeagoa da, hiritar kritikoa da.

Biografia
Matematikan doktorea Errioxako Unibertsitatearen eskutik, Hizkuntza eta Sistema Informatikoen irakaslea da Eduardo Saénz de Cabezón, eta zientzialari eta ikertzaileen taldea sortu zuen, "Big Van Científicos sobre Ruedas" izenekoa. Ikertzailea da aljebra konputazionaleko arloan.