Adam Alter

Psikologoa eta irakaslea
"Haurrentzat, gurasoen arreta hartzen duena da interesgarria".

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Denok dugu sistema bera: anatomia bera, garuna ia berdina, erreakzio oso antzekoak; sari berberak, seinale berak, eragile berberak… Hortaz, denek «arrisku» bera dugu, nolabait esatearren. Denak gara sentikorrak. Hori esanda, ia dena estrukturala da. Bestela esanda: gure unibertsoan lagun guztiak gailu berean sartuta badaude eta hogeita hamar segundoan erantzungo duzula espero badute, zu ere hor izango zara. Hortaz, gaur egungo gizartearen egiturari erreparatuta, hura oso arriskutsua da nerabeentzat eta aurrenerabeentzat, haien interakzio sozial gehienek onilne izaten baitira. Ia mundu osoan, nerabe eta aurrenerabeak konektatuta egotea espero da, mugikorraren aurrean, erantzuteko prest, jendearekin harremanetan jartzeko prest… Funtsean, eskolatik irteten direnetik oheratzen diren arte. Denbora libre hori guztia, astean zehar duten bakarra, mugikorrari begira ematen dute. Eta hori faktore estruktural bat da: horrela bizi gara denok. Hori aldatuko balitz, gazteak gehiago aterako lirateke, gehiago jolastuko lirateke, haientzat positiboak diren beste gauza batzuk egingo lituzkete. Baina arriskutsua da, munduak izan duen bilakaera dela eta, ezin baitute pantailatik urrundu helduek bezain erraz, gure bizitza ez dagoelako mugikorrari lotuta, batez ere alderdi sozialari dagokionez.

Lehenik, erabilera denbora zaindu behar da. Haurrak mugikorra edo beste gailuren bat egunean hainbat orduz erabiltzen duela ikusiz gero, begira ezazu zenbat orduz erabiltzen duen. Nik ez nuke ezkutuan egingo, haurrak edo nerabeak jakin gabe, baizik eta hau esango nioke: «Ikus dezagun zenbat denbora ematen duzun gailuekin; ea zer gertatzen den». Udan, eskolak ematen dizkiet nerabeei, eta batzuek egunean hamar ordu ere ematen dituzte pantailaren aurrean. Ez dakit nondik ateratzen duten hainbeste denbora, ez dut ulertzen nola bizi daitezkeen horrela, eta egin beharreko gainerako gauzak egin, baina, gurasoa bazara, jakin behar duzu. Hortaz, lehenik, pantailaren aurrean zenbat denbora ematen duen jakin behar dugu. Aplikazio horien abantaila da denboraldi horretan zer egiten duten ere jakin dezakezula. Baina garrantzitsua da semearekin edo alabarekin hitz egitea, zertan aritzen den argi izan ondoren, batez ere horretarako adin nahikoa badu, eta hau esan: «Zenbat denborarekin konformatuko zinateke? Aurki dezagun oreka. Baliteke arazo txiki bat izatea eta hitz eginez konpontzea; ikas daiteke hura kudeatzen… Baina baliteke arazo larri bat izatea, hain larria, ezen haurra ez baita gai bere betebeharrak betetzeko eta inguruan duen guztiak gainezka egiten baitio, normalean ez duelako aukerarik izaten pantailatik kanpo dagoen guztiaz arduratzeko… Halakoetan, kasurik larrienetan, AEBn eta Europako toki batzuetan behintzat, tratamendu zentro espezifikoetara jotzen du jendeak. Oso gauza berria dira oraindik, eta zalantzan dago haien eraginkortasuna. Batzuek beste batzuek baino hobeto funtzionatzen duela ere badirudi. Oraingoz ez dago mendekotasun hori tratatzeko metodo frogatu eta behin betikorik. Haur gutxi batzuek baino ez dute behar. Baina urrats hauek egin behar lirateke, ordena honetan: erabilera denbora, zer gertatzen den denboraldi horretan, haurrarekin hitz egin arazoari irtenbide bat aurkitzeko, eta, ezer konpontzen ez bada, gaian aditu batekin hitz egin.

"Egunean zehar tarte batez telefono adimenduna alde batera uzten badugu, gailuek kendu diguten gizatasuna berreskuratuko dugu".

Haurrentzat, gurasoen arreta hartzen duena da interesgarria. Hortaz, zu pantailari begira ari bazara, haurrak oso interesgarria dela pentsatuko du; liburu bat irakurtzen ari bazara, hor zer dagoen jakin nahiko du. Zure arreta duen guztia interesgarria izango da haurrarentzat. Horrela ikasten dute. Gurasoak miresten dituzte, batez ere txikiak direnean, eta gurasoei zer interesatzen zaien jakin nahi dute, eurek ere interesa izan dezaten. Oso txikitatik, haurrek arretaz begiratzen dute zer egiten duzun. Nire ustez, oso garrantzitsua da gurasoek, haurrak aurrean daudenean, pantailak alde batera uztea; haurrek gauza bera egitea nahi lukete gurasoek. Ondo iruditzen bazaizu haurra une oro pantailari begira egotea, aurrera. Uneren batean mugikorrari ez begiratzea nahi baduzu, arau bera bete behar duzu. Zuk mugikorra erabiltzen baduzu, hark ere erabiliko du, eta portaera bera sustatzen da. Lehenik, erabilera denbora zaindu behar da. Haurrak mugikorra edo beste gailuren bat egunean hainbat orduz erabiltzen duela ikusiz gero, begira ezazu zenbat orduz erabiltzen duen. Nik ez nuke ezkutuan egingo, haurrak edo nerabeak jakin gabe, baizik eta hau esango nioke: «Ikus dezagun zenbat denbora ematen duzun gailuekin; ea zer gertatzen den». Udan, eskolak ematen dizkiet nerabeei, eta batzuek egunean hamar ordu ere ematen dituzte pantailaren aurrean. Ez dakit nondik ateratzen duten hainbeste denbora, ez dut ulertzen nola bizi daitezkeen horrela, eta egin beharreko gainerako gauzak egin, baina, gurasoa bazara, jakin behar duzu. Hortaz, lehenik, pantailaren aurrean zenbat denbora ematen duen jakin behar dugu. Aplikazio horien abantaila da denboraldi horretan zer egiten duten ere jakin dezakezula. Baina garrantzitsua da semearekin edo alabarekin hitz egitea, zertan aritzen den argi izan ondoren, batez ere horretarako adin nahikoa badu, eta hau esan: «Zenbat denborarekin konformatuko zinateke? Aurki dezagun oreka. Baliteke arazo txiki bat izatea eta hitz eginez konpontzea; ikas daiteke hura kudeatzen… Baina baliteke arazo larri bat izatea, hain larria, ezen haurra ez baita gai bere betebeharrak betetzeko eta inguruan duen guztiak gainezka egiten baitio, normalean ez duelako aukerarik izaten pantailatik kanpo dagoen guztiaz arduratzeko… Halakoetan, kasurik larrienetan, AEBn eta Europako toki batzuetan behintzat, tratamendu zentro espezifikoetara jotzen du jendeak. Oso gauza berria dira oraindik, eta zalantzan dago haien eraginkortasuna. Batzuek beste batzuek baino hobeto funtzionatzen duela ere badirudi. Oraingoz ez dago mendekotasun hori tratatzeko metodo frogatu eta behin betikorik. Haur gutxi batzuek baino ez dute behar. Baina urrats hauek egin behar lirateke, ordena honetan: erabilera denbora, zer gertatzen den denboraldi horretan, haurrarekin hitz egin arazoari irtenbide bat aurkitzeko, eta, ezer konpontzen ez bada, gaian aditu batekin hitz egin.

Pertsona hobeak izateko eta gizartean ondo jokatzen ikasteko, gauzak probatu behar ditugu, saiakuntza-akatsa prozesua. Beste haur bati jostailua kentzen badiogu, haurrak jo egingo digu, eta hau esango: «Ez kendu jostailua». Horrela ikasten dugu zerk balio duen eta zerk ez. Haur bati gauza itsusi bat esaten diozunean, haurrak negar egiten duela ikasten dugu, eta horrek gaizki sentiarazten zaituela. Ikasteko modu bakarra gure ekintzek berehalako erantzuna izatea da, eta hori aurrez aurre gertatzen da. Benetan ezagutzen ez dituzun ehunka milaka pertsona, lagun eta jende ezkutatzen dituen pantaila baten atzean, zerbait iruzkindu, idatzi edo esaten duzunean, edo gauzak egiten dituzunean, ekintzak oso urrun daude ondorioetatik. Ondorio gisa, ez duzu bizi saiakuntza-akatsa prozesua, ez duzu hain bizkor ikasten.

Oso erraza da online bizitza haurraren ongizaterako kaltegarria izatea. Interneten jendeak beren bizitza edertzen duenez, azkenean, benetako bizitzaren ehuneko bost onena baino ez da argitaratzen, eta gainerako ehuneko 95a ezkutuan geratzen da. Haurra bazara eta uste baduzu Internetek zehatz-mehatz islatzen duela besteen bizimodua, onena baino ikusi ez baduzu, zure bizimodua hain interesgarria ez dela pentsatzen hasten zara, arruntagoa, ez dela besteena bezain aberatsa. Oso kaltegarria da, etengabe besteekin alderatzen baitugu geure burua eta gure bizitza zalantzan jartzen.

Biografia
Adam Alter psikologoa da, eta New Yorkeko Unibertsitateko Psikologia Saileko irakaslea. "Irresistible" liburua idatzi du. Liburu horretan, erraz eta adibideen bidez, telefono mugikorrak eta gure arreta erakartzea lortzen duten beste produktu teknologiko batzuk nola erabiltzen ditugun aztertzen du.