Esperientziak
Bankua Aldatzeko Zerbitzua
Aldatu BBVAra, eta geuk egingo ditugu zugatik kudeaketa guztiak.
Eguzki-plaken simulatzailea
Kalkulatu zure etxebizitzak eguzki-panelekin duen aurreztea.
Atalak: ikusi ezean, gasturik ez
Gorde dirua zure kontu nagusitik eta aurreztu erraz.
Probatu BBVA bezero izan gabe
Ikusi kontu bat ireki gabe eskura dituzun BBVAren app-aren funtzionaltasunak.
Bizum
Bidali eta jaso dirua mugikorrean berehala. Mezu bat bidaltzea bezain erraza.
Ordainketa mugikorra
Utzi eskudirua eta ordaindu erosketak mugikorrarekin.
BBVA aplikazioa probatu nahi duzu bezero izan gabe?
Alderantzizko hipoteka bat hipoteka mailegu mota bat da. Bertan, banku erankundeak bezeroari hilero errenta bat ordaintzen dio, bezeroak bere etxebizitza berme gisa eskaintzearen truke. Laburbilduz, hipoteka arrunt bat bezala baina alderantziz funtzionatzen du.
Oro har, finantza produktu mota hau aurretik etxebizitza bat jabetzan duten 65 urtetik gorako bezeroei zuzentzen zaio -nahiz eta banku erakundearen arabera, adin hau 70 urtetara irits daiteke-. Ohiko hipotekak ez bezala, alderantzizko hipoteka izenpetzen duen bezeroak ez du maileguan hartutako kapitala itzuli behar, bere oinordekoak izango dira kostu horri aurre egin beharko diotenak. Bere etxebizitza hipotekatzearen truke, titularrak hilero errenta bat jasoko du. Hura aldi baterako, biziartekoa edo behin bekarrik erabiltzekoa izan daiteke, kontratatu duenaren arabera.
Aldi baterako alderantzizko hipotekaren kasuan, hilero kuota bat jasoko da, kontratuan ezarritako denbora aldiaz. Jaso beharreko zenbatekoa etxebizitzaren balioaren baliokidea izango da, beraz, mota honetako hipotekek biziartekoa baino hileko kuota handiagoa hornitzen dute, iraupen mugatua duelako. Hala ere, etxebizitzaren balioa estali ondoren, errenta jasotzeari utziko zaio. Alderantzizko hipotekaren modalitate honetan, errentengatik ez da PFEZ zergarik ordaindu behar.
Bestalde, biziarteko alderantzizko hipotekak hileko errenta bat bermatzen du hipotekaren titularraren bizitza osorako. Epemugarik ez dagoenez, jasotako hileko errenta aldi baterako alderantzizko hipotekena baino txikiagoa da. Horrez gain, mota honetako maileguak biziarteko errenta aseguru bat eduki dezake. Hura aktibatuko litzateke titularrak jasotako errentak hipotekaren gehienezko baliotik gora egiten duenean.
Behin bakarrik erabiltzeko alderantzizko hipoteka bat kontratatzen baduzu, ordainketa bakarra jasoko duzu. Horrek oinarri hartuko du hipotekaren hasierako etxebizitza tasazioaren balioa.
Garrantzitsua da etxebizitzaren balioa kontsumitu ondoren, hileko errenten bidez, ezingo dela hura erabili. Horrez gain, hipotekan titular bat baino gehiago egon daiteke, beraz, amaituko da bakarrik-biziartekoa izanez gero edo ez bada bete adostutako epea- bi titularrak hiltzen direnean.
Hipoteka mailegua itzultzeari dagokionez, oinordekoak izango dira (higiezina saltzea edo zorretik ordaintzeko geratzen dena ordaintzea erabaki beharko dute) zorra ordaindu beharko dutenak, euren funts propioekin edo, ezin badute egin, hipoteka berri bat kontratatu beharko dute ordaintzeko geratzen den zorrari aurre egiteko.
Kalkulagailu eta simulatzaileak
Erabilgarritasunak
Jakinarazi nahi diguzun ahultasunen bat aurkitu baduzu BBVAn, sartu inprimaki honetan, mesedez.