Joan eduki nagusira

Hizki grekoak

Aukera baten priman eragina duten faktoreak neurtzeko, hizki grekoak erabiltzen dira. Hizki grekoekin irudikatzen dira formula horiek, primaren sentsibilitatean eragina duten faktoreetako bakoitza neurtzeko. Hizki hauek dira: delta, gamma, theta, vega edo kappa, rho eta phy.

  • Delta: Azpiko aktiboaren spot kotizazioa aldatu ahala aukeraren prima nola aldatzen den adierazten du. Azpikoa aldatu ahala prima zer abiaduratan aldatzen den kalkulatzen du.
  • Gamma: Spota aldatu ahala aukeraren delta nola aldatzen den erakusten du; hau da, azpiko aktiboaren spota aldatu ahala aukeraren prima zer abiaduratan aldatzen den irudikatuko luke.
  • Theta: Mugaegunera iritsi arteko denbora igaro ahala aukeraren prima nola murrizten den irudikatzen du.
  • Vega edo kappa: Azpiko aktiboaren hegakortasuna aldatu ahala aukeraren prima nola aldatzen den adierazten du.
  • Rho: Aukera mugaeguneratzen denerako merkatuko interes tasak aldatu ahala aukeraren prima nola aldatzen den kakulatzen du.
  • Phy: Azpiko aktiboaren dibidenduak ordaintzeko aukerak aldatu ahala aukeraren prima nola aldatzen den adierazten du.

Honek ere interesatu zaitzake