UTB

(Urteko Tasa Baliokidea) Urtebeterako interes-tasa teorikoa da. Horri esker, epemuga eta kontratu-baldintza ezberdinak dituzten aktiboen artean alderaketak egin daitezke. Formula matematiko baten bidez, urteko tasa lortzen da. Une jakin batean, tasa horrek inbertsioaren balioa berdinduko du aurreikusitako fluxu guztien kobrantza eta ordainketen egungo balioarekin (kupoiak, nagusiaren amortizazioa eta abar).