Etxe asegurua

Aseguru honen helburua etxebizitza baten jabeak edo maizterrak aseguratuek edo kaltetutako hirugarrenek pairatu ditzaketen, arrisku barietate handi batetik eratorritakoak, galera ekonomikoen aurka babestea da.

Aseguru-hartzaileak prima ordaindu beharko du. Horren ordez, istripua edo kaltea gertatzen bada, aseguratzaileak hartzen ditu bere gain gastuak, zenbateko bat ordaintzen du, edo beste prestazio batzuk eskaintzen ditu, aseguruaren polizan kontratatutako estalduren arabera.

Aukeratzen den aseguru modalitatearen arabera, aseguruak etxebizitzaren kontinentea zein edukia estali dezake eta baita kontratu kanpoko erantzunkizun zibila ere, kontratatutako mugaren zenbatekora arte hirugarren bati eragindako kalte eta galera ordaintzeko eginbeharrari dagokionez.

Edukitzailea aseguratutako etxebizitzaren eraikin nagusiak eta elementu osagarriek osatzen dute, adibidez, etxebizitzaren zerbitzurako instalazio eta gailu finkoak, baita lorategiak, kanpoko itxiturak eta kirol edo aisialdi instalazioak ere. Edukia altzariek, tresnek, eskudiruak eta bitxiek, objektu bereziek osatzen dute (metal preziatuak, artelanak, antzinako gauzak, etab.),

Zer da etxebizitza asegurua?

Honek ere interesatu zaitzake

  • Utziguzu zu zaintzen BBVA Osasun Aseguruarekin. Gozatu osasun-laguntza oso batez profesional onenen eskutik.
  • Babesa zuretzat eta familiarentzat, gaixotasuna edo heriotza gertatuz gero. Aukeratu zuregana hobeto egokitzen den estaldura.
  • Neurrira eginiko aseguru honekin bermatu egingo duzu zure etxerako babesa: ordaindu behar duzunarengatik bakarrik.
  • Aseguru honen bidez, istripuetan motoari eta bidaiariei eragindako kalteak estaltzen dira. Aukeratu zuregana hoberen egokitzen den modalitatea.
  • Zure autorako estaldura handienetako bat. Barne hartzen ditu kristalen haustura, lapurreta edo sutea, kalte propioak eta guztizko galera.