Arrisku sistematikoa

Merkatu-arriskua ere deitua, ez da balio baten ezaugarri zehatzen araberakoa; balio-merkatuetako prezioen eboluzioan eragina duten faktore generikoen araberakoa da (egoera ekonomiko orokorra, izaera politikoko albisteak eta abar). Arrisku hau ezin da kontrolatu edo murriztu dibertsifikazioaren bidez, merkatuan oro har eragina duten faktoreek eragiten diote eta (orokorrean, gutxieneko arrisku lorgarria da zorroaren dibertsifikazioaren bidez lortzen dena).

Merkatu-arriskua deritzo, bertan kotizatzen duten konpainia guztien arrisku gehituaren adierazlea delako, denbora-tarte zehatz batean. Merkatu baten sistema-arriskua beranduago ikusteko, arriskuaren erreferentzia-indizeak neurtzen dira, adierazle horien serie historikoen ohiko desbideratzearen bidez.