Herrialdearen arriskua

Inbertsio baten kreditu-arriskua da, eta ez da jaulkitzailearen kaudimenaren araberakoa, jatorrizko herrialdearenaren kaudimenaren araberakoa baizik. Esate baterako, herrialde-arriskua egongo da Estatu batek atzerrira egiten dituen kapitalen transferentzia bertan behera uzten badu, ordainketak blokeatuta edo erakunde bati abal publikoa kenduta; zenbait herrialdek bertan behera utzi dituzte, uneren batean, zor publikoaren interes edo/eta nagusien ordainketa. Herrialde-arriskua ia ez da existitzen moneta egonkorrak dituzten Mendebaldeko herrialdeetan.