Arrisku operatiboa edo prozedura-arriskua

Erroreak egoteko arriskua balioen salerosketarako argibideak transmititzean edo exekutatzean, entitate bitartekarien erruz. Informatika akats, kontrol-sistemaren gabezi edo giza akatsen ondorioz gerta daitezke. Kontrolak aginduen edukia zorrotz baliozkotzea eskatzen du, baita ondoren egindako ekintzak jasotako argibideekin eta merkatuaren egoerarekin bat etortzea.