Likidezia arriskua

Balio baten prezioak jasan dezakeen zigorra, inbertsioa desegin behar bada kapitala azkarrago berreskuratzeko. Orokorrean, kotizatutako balioak likidoagoak dira kotizatuta ez daudenen aldean. Izan ere, aukera gehiago daude kontrapartida gehiago aurkitzeko prezio onean (batzuetan, kotizatuta ez daudenek jaulkitzailearen edo hirugarren baten likidezia-klausula edo berme bat izan ohi dute, baina ez dago gardentasunik prezioari dagokionez). Balioa geroz eta solidoago izan, gehiago murriztuko da inbertitzaileak onartu behar duen prezioa balioak saltzeko. Muturreko ilikidezia kasuetan, ezinezkoa izan daiteke inbertsioa berreskuratzea nahi denean.