Haztapena

Haztapena neurtu nahi den edo indize baten bidez adierazi nahi den multo baten barruan aldagai bakoitzari ematen zaion pisua da. Adibidez, burtsako indizea eraikitzerakoan, pisu desberdina ematen zaie hura osatzeko aukeratutako baloreei. Hori kontratazio maiztasunaren edo kapitalizazioaren araberakoa da (akzioak merkatuan duen prezioa bider akzio kopurua).