Bermealdia

Bermearen baldintzez gozatu ahal izateko (nola kapitala kontserbatzekoak hala errentagarritasunekoak) funts bermatu batean inbertsioa mantendu behar den epea. Partaideak etorkizuneko data batean soilik eska dezake bermea, eta orduan baino ez da eraginkorra (bermearen mugaeguna). Oro har bermealdiak ez ditu estaltzen une hori baino lehenago egindako itzulketak, eta itzulketa komisioak ordaindu behar izaten dira.